Osasungintzan, kalitatearen hainbat definizio zein deskribapen aurki daitezke, baina Osasunerako Munduko Erakundeak (OMEk) erabiltzen duen definizioan, ikuspegi sistemiko batekin sei irizpidetan banatzen da: efikazia, efizientzia, irismena, onargarritasuna, ekitatea eta segurtasuna. Bakoitzak besteei eragiten die, eta denak daude elkarri hertsiki lotuak.
Irismena zerbitzua denbora eta leku egokietan eskaintzea litzateke, hots, behar diren giza zein baliabide teknikoak eskaintzea leku aproposetan eta dagokion denboran. Hain garrantzitsua da, ezen legedian ere jasotzen den. EAEko 65/2006 Dekretuak adibidez, prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezartzen ditu, zeintzuek ezin duten 30 egunetik gorakoak izan kirurgia onkologikoen kasuan, ez 90 egunetik gorakoak bihotzeko kirurgiari dagokionez, ezta 180 egunetik gorakoak ere, beste ebakuntzen kasuan. Bistan da itxaronaldia, irismenaren atalik garrantzitsuenetarikoa, ohiko kalitate-parametroetan txertatuta dagoela eta lehentasuna ematen zaiola osasun-erakundeen kudeaketan. Izan ere, pazienteen erreklamazio edo kexen %30 itxaron-zerrendengatik izan ohi da. Baina, behar bezala ebaluatzen da?
"Zer ikusia dauka emakume izateak itxaron-zerrendekin? Horixe, ez dauka inolako zer ikusirik ez delako aztertu, edo ez delako ikusi nahi"
Itxaron-zerrendak zerbitzu-unitateetako espezialitateen arabera ebaluatzen dira. Zer esanik ez oso garrantzitsua da hori, jakin dezagun non antzeman daitezkeen hutsuneak. Premiak non, baliabideak hara. Baina medikuntza eta, oro har, osasun arreta, ez litzateke espezialitateetan ardaztu beharko, pertsonengan baizik. Horixe baita gure helburua: pertsonak artatzea, ez gaixotasunak. Eta badira osasuna erabat baldintzatzen duten aldagai sozialak, hala nola generoa, sexua, klase soziala, bizitokia, lan-baldintzak, jatorria, etnia eta hizkuntza.
Generoa gakoa da gizarte matxista batean sorturiko edozein osasun sisteman. Ezagutzen dut giltzurrun-kolikoak jota egon zen pazientea, zeinari ziztu bizian egin zioten litotrizia Galdakao-Usansoloko ospitalean. Eskerronez gogoratzen du gaixoak, nola ez ba. Ez dago esan beharrik paziente hori gizona dela, artatu zuen medikua legez. Nekez topatuko duzue emakume bat, gizonen artean hain arreta goiztiarra jasoko duenik. Ez dut aipatuko, esaterako, sareetan ikusi dugun kasu aipagarri hori. Bai lagun batena, emakumea noski, zeinari antsietatea zeukala esaten zioten hainbat aldiz, azkenean urdaileko minbizi hedatua topatu zioten arte. Beranduegi: minbiziak hil zuen. Ez dezagun gure burua engainatu: Osakidetzan botere-harremanak daude (profesional eta pazienteen artean), hierarkiak (profesionalen artean) eta sozializazio-prozesuak (bai erabiltzaileenak bai langileenak). Idatzirik ez baina indarrean dauden arau sozialek agintzen dute eta horrenbestez aurreiritziak, estereotipoak, arrazismoa, klasismoa, hizkuntzakeria (mediku euskalduna ala mediku ona?) nagusi dira. Baita matxismoa ere.
Atera kontuak, eta hausnartu mesedez. Galdakao-Usansoloko ospitalean egin nuen espezialitatea duela hogei urte, eta orain langile gehienak, baita medikuak ere, emakumeak dira. Langileak, baina ez zuzendari edo zerbitzu-buruak: kudeaketa-klinikoko zuzendaria, zuzendari kudeatzailea, zuzendari medikoa, urgentzietako burua, urologiako burua...gizonezkoak dira. Osasun kontuak serioak dira eta antza, zentzuz jokatu behar da.
"Nire ikaskideek futbol talde bat antolatu zuten, Ovafat izenekoa. 'Os vamos a follar a todas', hain zuzen ere. Gaur egun espezialistak dira, edo zerbitzu-buruak
Baina goazen harira. Zer ikusia dauka emakume izateak itxaron-zerrendekin? Horixe, ez dauka inolako zer ikusirik ez delako aztertu, edo ez delako ikusi nahi. Esan bezala, itxaron-zerrendak espezialitatearen arabera aztertzen dira (eskertzekoa), baina ez da lagina behar bezala jorratzen: generoa, sexua, kokapena, maila soziala... Eta medikua naizenez, jakin nahi nuke emakumeek gizonek baino gehiago itxaron behar duten edo ez. Eta nahi nuke datu horiek publikoak izatea, baita Gasteizko Legebiltzarrean ere horren berri izatea. Ez naiz atzokoa, baina. Eta medikua naiz. Jakin badakit diagnostikoak alda daitezkeela (neronek ere aldatzen ditut noski). Esan diezagukete `urdaileko minbizia´ duten emakumeek ez dutela gizonek baino gehiago itxaron behar artatuak izateko. Ez digute esango beharbada `antsietatea´ izan zela jatorrizko ustezko diagnostikoa, edo `ondoeza´, eta handik hilabete batzuetara minbizia diagnostikatu zitzaiela, beharbada urdaileko minbizia duen gizon prestuei baino apur bat beranduago.
Amaitzeko, kuriositate bat jakinarazi nahiko nieke honaino heldu diren irakurile apurrei, emakumeei batez ere. Medikuntza ikaslea nintzen garaian, nire ikaskideek (horietako askok familia oneko erdaldun hutsak, eskola pribatuetatik etorriak) futbol talde bat antolatu zuten, Ovafat izenekoa. Os vamos a follar a todas, hain zuzen ere. Gaur egun espezialistak dira, edo zerbitzu-buruak. Zuen itxaron-zerrendak kudeatzen dituzten horiek. Ni ez naiz feminista, ezin izan, garaiko gizartean jaio eta hazitako gizona bainaiz. Nik osasun arreta euskaraz defendatzen dut batez ere. Baina nago borroka horretan ere, emakumeek lagunduko didatela. Aztertu dezagun zorrotz eta zurruntasunez emakumeei ematen zaien arreta; azter ditzagun itxaron-zerrendak generoaren ikuspegitik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]