Zuzendaritzari egotzi diote aukera ematea langileak "neurriz kanpoko indarkeriaz erreprimitzeko". Poliziak grebalarien aurka jo du astelehen eta asteartean.
Osakidetzako Zuzendaritzaren jarrera salatu dute Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko sindikatuek. Greban daude Osakidetzak azpikontratatutako garbitzaileak astelehenetik, eta istiluak izan dira lehen bi egunetan. Eskatzen dutena da Osakidetzako langileei ezartzen zaizkien baldintzak aplikatzea beraiei ere.
Astelehenean Ertzaintzak grebalarien aurka jo zuen Gurutzetako Ospitalean, eta hainbat pertsona zauritzeaz gain, bi langile atxilotu eta lau identifikatu zituen.
Asteartean, berriz, Donostiako Ospitalean mobilizazioa egin zuten garbitzaileek, eta hor ere langileen kontra oldartu zen Ertzaintza. Indarrez, grebalariei megafono bat kentzen saiatu ziren, borrak erabiliz. Ertzainek adierazi zutenez, Osakidetzako gerentziak agindu zien megafonoa kentzeko.
"Irtenbide bakarra", indarkeria
Sindikatuek salatu dute Osakidetzako zuzendaritza ez dela gai negoziazioa errazteko, eta erabiltzen duen "irtenbide bakarra" indarkeria dela: "Ertzaintzari aukera ematen dio langileak neurriz kanpoko indarkeriaz erreprimitzeko". Azken egunetako Ertzaintzaren esku-hartzeaz gain, beste hainbat auzi ere egotzi dizkiote zuzendaritzari; hala nola, "erabakiak hartzeko inposaketa", "plantillarekiko errespetu falta" eta "lan sindikala oztopatzea".
Sindikatuek adierazi dute Osakidetzak "erabateko aldaketa" egin behar duela, eta "jarrera demokratikoak" berreskuratu. Hala, zuzendaritzari eskatu diote garbiketako kontraten gatazka konpontzen parte hartzeko eta "Osasun Zerbitzu Publikoari eragiten dioten arazoetarako irtenbideak bilatzeko".
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoko zerbitzuak ukatu bazion ere, Bilboko Lan Arloko 7. Auzitegiak onartu dio langileari eskubidea, ELAk jakinarazi duenez. SEPEk helegitea aurkeztu du.