Lehen arretako zerbitzuetan ordutegi murrizketak egin ditu osasun publikoak hainbat zentrotan. Bestalde, Basurtuko ospitalean kontziliaziorako arazoak izaten ari dira fakultatiboak.
Uda sasoia iritsi da eta Osakidetzak bere arreta zerbitzua murriztu du, bere webgunean ohar bidez iragarri duenez. Landa eremuko kontsultategietan eta Etengabeko Arreta Guneetan eragingo du neurriak "arreta hori bateragarri egiteko asistentziaren eskaera txikiagoarekin eta langileen oporretako atsedenaldirako eskubidearekin", dio oharrak. Osakidetzak nabarmendu du "urtero" egin ohi dela murrizketa.
Halabaina, LABek salatu du zentro ugaritan ateak arratsaldeko 20:00etan itxi beharrean, 17:00etan edo 15:00etan itxiko dituztela eta "aldebakartasunez eta arduragabekeriaz" jokatu duela. Sindikatuaren esanetan, Osakidetzak ordezkapen faltarekin argudiatzen du murrizketa, baina hiru greba egun eragin dituen egoerari aparteko orduak ordainduz erantzun diela: "Hori da EAJ-ko buruzagiek, langileon lan agenda onargarriak antolatzeko aldarrikapenari emandako erantzuna".
Ugari dira ordutegia murriztuko duten zentroak. Gasteizen esaterako, Hala Bedik idatzi duenez "periferiako" arreta guneak izango dira kaltetuenak, hala nola Zabalgana, Aranbizkarra edo Zaramagako anbulategiak.
Kontziliazio arazoak Basurtuko ospitalean
Ordezko faltak langileei ere arazoak sorrarazi dizkiete uda honetan. Basurtuko Ospitaleko Anestesiologia eta Bizkortze zerbitzuetako hainbat fakultatibori kontziliaziorako neurriak ukatu dizkie Osakidetzak, ELAk adierazi duenez. Seme-alabak zaintzeko eszedentziari ezezkoa eman die, "ordezko nahikorik ez duten aitzakiatan".
Sindikatuak gogorarazi du Osakidetzako langileen %80 emakumeak direla eta, zentzu horretan, halako erabakiek genero-desberdintasunean sakontzen dutela: "Osakidetzaren benetako apustua baldin bada emakumeekiko diskriminazioa bere ardurapeko esparruan ezabatzea; orduan, lehenengo, egunero hartzen dituen erabaki batzuk diskriminazio-egoeren sorrarazleak direla jabetu behar da –dio ELAk–; eta, bigarren, horrelako erabakiak eta enplegu-politikak errotik aldatu behar ditu".
Aparteko ordu boluntarioekin betetzen ari dira medikurik gabeko zerbitzuak Elizondon. Xabi Zarandona medikuak salatu du ezinezkoa dela gaixoen jarraikortasuna bermatzea.
Kalera atera dira salatzeko Bortziri eta Baztanen mediku eta pediatren falta, itxaron zerrenda amaigabeak eta hitzorduen atzeratzea jasaten ari direla, besteak beste. “Landa eremuan bizi garenok ere merezi dugu behar dugun bezala artatuak izatea”.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.
Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]
EHUko irakasle izateagatik, hitzaldiak emateko gonbitea jaso dut maiz. Sarri, musutruk edo ordainsari baxuen truke. Irakasle izateagatik suposatu dute soldata duin eta egonkorra nuela. Inork ez dit lan-egoeraz galdetu. Nik ez dut ahoa ireki.
Unibertsitatean profesional eta... [+]
Osakidetzako pediatria zerbitzuaren “egoera larria” salatu du Arabako Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataformak. Jaurlaritzari “180 graduko bira” eskatu dio, eta bat egin du apirilaren 22an EAEko hiriburuetan osasun publikoaren defentsan egingo diren... [+]
Erakunde publikoak "sarea berrantolatu" nahi du, errehabilitazioko ohe-plazak gutxituz eta azpikronikoetakoak handituz. Sindikatuak salatu du aldaketak "eremu komunitarioa indartu gabe" egin nahi dituela, eta horrek sarea saturatuko lukeela.
Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dute haurrentzako arreta zerbitzurik, pasa den urtarrilaren 31tik. “Osakidetzak bizi duen egoeraren beste adibide bat da”, salatu du ELAk.
Ipar Euskal Herrian tren geltokietako zazpi salmenta gune ixteko asmoa dagoela salatu dute CGT, Sud Rail eta Unsa sindikatuek. Itxierak lau lanposturen galera ekarriko luke, eta baita zerbitzuaren irisgarritasuna zailtzea eta geltokien "deshumanizatzea" ere,... [+]
LGTBI+ kolektiboari bideratutako sexu arreta eta juridikoa ematen duen Kattalingune elkartearentzat aurrekontua murriztu du Nafarroako Gobernuak: ia 38.000 euro gutxiago. Orain arteko zerbitzuaren "jarraikortasuna" etengo dela ohartarazi dute Kattalinguneko langileek... [+]
Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan... [+]