Jarraipen zabala Osakidetzako lehen greba egunean, sindikatuen arabera

  • Maiatzaren 18 eta 19rako greba deitu dute sindikatuek, Osakidetzaren egoera "larria" salatzeko. Ospitaletan eta osasun zentroetan ostegunean egingo dituzte mobilizazioak; ostiralean, berriz, manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian.


2023ko maiatzaren 18an - 09:55
Azken eguneraketa: 14:30

Maiatzaren 18 eta 19rako greba deialdia egin dute Osakidetzan SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek. 40.000 langile inguru daude grebara deituta, eta maiatzaren 17ko 22:00ean hasi eta 19ko 22:00etan amaituko da. Sindikatuen arabera, lehen egunean "jarraipen zabala" izan du grebak, nahiz eta oraindik datu ofizialik ez duten eman. Osasun Sailaren arabera, ordea, gaueko txandan %0,10eko jarraipena izan du, eta goizekoan %9,9koa.

Sindikatuek salatu dute langileei "gehiegizko" zerbitzu minimoak ezarri dizkietela. Eider Saavedra ELAko ordezkariak EITBri adierazi dio inposatu dizkieten zerbitzu minimoen ondorioz "milaka langileri" greba eskubidea ukatu dietela. Ospitaleetan ohiko jaiegun bateko langileek egingo dute lan, Lehen Mailako Arretan, berriz, anbulatorioak larunbatetan irekitzen zituztenean lan egiten zutenek joan beharko dute. Arreta jarraituko guneetan eta larrialdi zerbitzuetan, aldiz, lanaldi arrunt bateko lanaldia izango da greba egunotan.

Saavedrak gaineratu du Osakidetzaren arazoak "egiturazkoak" dela, nahiz eta Osakidetzak pandemia erabiltzen duen gaur egungo egoera azaltzeko "aitzakia" gisa.

Martxoan eman zuten grebaren berri, eta, sindikatuek adierazi dutenez, ordutik negoziazioa blokeatuta dago. Osakidetzaren egoera "larria" dela adierazi dute, bereziki Lehen Mailako Arretan. Langileen egoera "gero eta prekarioagoa" dela salatu dute, behin-behineko kontratua duten langileen tasa handia delako eta lanaren "gainkarga sistematikoa" pairatzen dutelako langileek, besteak beste. 

Mobilizazio deialdiak

Grebako lehen egunean ospitale eta osasun zentroetan egingo dituzte mobilizazioak. Maiatzaren 19an, berriz, hiriburuetan mobilizatuko dira, Osakidetza salba dezagun lelopean. 12:00etan abiatuko dira manifestazioak: Gasteizen Buruileria plazatik, Bilbon Jesusen Bihotzatik eta Donostian Boulevardetik.

Goizean egin dituzte elkarretaratzeak Txagorritxun, Basurtun eta Donostia ospitalean. Besteak beste, Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute grebalariek. Gasteizen, Unibertsitate Ospitalea okupatu dute grebalariek, eta "Murrizketarik ez" eta "Ez dira berregituratzen ari, desmantelatzen baizik" eta "Publikoa ez da saltzen, defendatu egiten da" gisako oihuak egin dituzte.

Sagarduiren adierazpenak

Grebaren harira, Osasun sailburuak ukatu egin du Osakidetza desegiten ari denik, eta adierazi du gastuari eta inbertsioari buruzko datuek "guztiz kontrakoa" erakusten dutela. Besteak beste, baieztatu du hamaika mila lanpostu baino gehiago egonkortzeko bost lan-eskaintza publiko daudela martxan, pertsonako urteko osasun-gastua 1.800 eurotik 2.114 eurora igo dutela, eta ospitaletan zein lehen arretan inbertsioak eta proiektuak gauzatzen ari dela Osakidetza.

Sailburuak onartu du arazoa dagoela, baina arazo horren jatorria Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpo kokatu du: Espainiar estatuan eta Europan. Besteak beste, familia-mediku falta azpimarratu du. Hala, adierazi du egoera horrek luze joko duela, eta konponbideak planifikatu behar dituztela, "zentro batean ez bada, hurbilenean, arreta bermatuta egon dadin".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
Sinadura bilketa abiatu dute Aiaraldean “osasun sistema publiko eta duina” eskatzeko

Sinadura bilketa abiatuko dute Aiaraldea osoan osasun sistema “publiko eta duina” aldarrikatzeko. Hala jakinarazi dute gaur goizean Urduñako Kontsultategiaren aurrean eginiko agerraldian. Aiaraldeko hainbat herritako bizilagunak bildu dira bertan, Osakidetzan... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


Sara Ruilope eta Urko Blanco, Osakidetzako administraria eta medikua
“Ezin duzu osasun zentro bat izan pertsonal egokirik gabe, horretarako hobe genuke pertsiana ixtea”

Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.


Materialismo histerikoa
Psikiatra bat

Osatu dira, horretarako bitartekoak jarri, eta nahiko azkar. Ze lasaitua, dena isildu denean. Baina balantza handia izan da, eta begien atzean izu bat gehiago pilatu zaie, uneren batean pentsatu dutelako, gainera, agian, ez zirela inoiz itzuliko, edo ez guztiz. "Pasa... [+]


163 suizidio kode aktibatu dituzte Nafarroan, urteko lehen seihilekoan

204 lagunek beren buruaz beste egin zuten iaz Hego Euskal Herrian, datu ofizialen arabera. Suizidatzeko arriskua izan dezakeen jendearen jarraipenean jartzen dute indarra administrazioen protokoloek. Suizidioaz egoki informatzearen garrantzia ere azpimarratu dute, Suizidioa... [+]


Partaideek balorazio ona egin dute Osakidetzako mahaiaren lehen bilkuraz

Imanol Pradales lehendakariak eta Alberto Martínez sailburuak gidatuta ostegun honetan bildu zen Bilbon osasun publikoari buruzko mahaia. Bertan izan ziren, halaber, osasunaren sektoreko eta euskal gizarteko eragile ugari.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


2024-09-02 | Aiaraldea
Mila lagun baino gehiago batu ziren larunbatean Laudion, osasun sistema publiko eta duin baten alde

Laudioko kaleak hartu zituzten larunbatean 1.300 herritarrek, SOS Aiaraldea plataformak deitutako eskualdeko mobilizazioan. Iragan ostegunean behar bezalako mediku-arreta ez jaso ostean herritar bat zendu izanak piztu du protesta, baina eskualdeko plataformak Osakidetzaren... [+]


2024-08-27 | Jon Torner Zabala
“Osasun sistema duina” aldarrikatu dute Aiaraldean, Laudioko bizilagunaren heriotzak kolpatuta

Abuztuaren 22tik 23rako gauean Laudioko ZIU Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorrean medikurik ez zegoela-eta, bihotz-gelditzea izan zuen gizona artatzera Bilboko unitateko medikuek bertaratu behar izan zuten. Gizona biharamunean hil zen. Laudioko Udaleko gobernu... [+]


Hil egin da Laudioko ZIU mugikorreko mediku falta pairatu zuen herritarretako bat

Bihotz-gelditzea pairatu zuen eta Bilboko Zainketa Intentsiboetarako Unitate mugikorra bertaratu behar izan zen bera artatzera, Laudiokoan ez zegoelako medikurik. Horrek nabarmen atzeratu zuen ospitaleratze prozesua.


2024-08-20 | ARGIA
Osakidetzan tratamenduari ekin nahi dioten transek psikiatriatik pasa behar dutela salatu dute

Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]


Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Ikasturte osoan inork aipatu ez dituen kontuetan aritu ondoren, aktualitatearen erdigunera eraman nau, ustez, pneumonia batek, nola definitu ez dakidan hartuemana izan baitut Osakidetzarekin. Eta lehen deitik, ai ene, esperimentu batean egotearen sentsazio zirraragarria,... [+]


Eguneraketa berriak daude