Osakidetzako azpikontraten langileek mobilizazioak egingo dituzte, sistema publikoan integrazioa eskatzeko

  • Urriaren 1ean eta 3an kalera aterako dira osasungintza sektoreko beharginak, Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek deituta.


2020ko irailaren 29an - 10:12
Osakidetzako azpikontraten mobilizazioa. Argazkia: ELA

Osakidetzan azpikontratatutako enpresetako langileek manifestazioak egingo dituzte urriaren 1ean eta 3an, jasaten dituzten lan-baldintza kaxkarrak salatzeko. Garbiketa, anbulantzia eta jantoki zein kafetegietako langileek elkarretaratzeak deitu dituzte Gurutzeta, Donostia eta Txagorritxuko ospitaletan, lehena 11:00etan egingo dira urriaren 1ean.

“Lan-gainkarga, baliabide-falta, behin-behinekotasuna, kontratazioen partzialtasuna eta segurtasun-neurrien falta gure osasun-sistemaren egiturazko arazoak dira. Gaur egun, birusaren bigarren olatu hasiberri baten aurrean gaude, eta egoera horrek are larriagoa egiten du baliabide faltaren arazoa”, nabarmendu dute ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuen sinadura daraman ohar batean.

“Egoera are larriagoa da zerbitzu jakin batzuk interes pribatuen esku jartzen direnean, hala gertatzen da garbiketa, anbulantzia eta Osakidetzako sukalde eta kafetegien kasuan”, kexatu dira. Hori ez ezik, osasun-sistemaren atal bat negoziora bideratuta egoteak berau kudeatzen duten enpresak “euren etekinak optimizatzeaz enplegu eta zerbitzu segurua bermatzeaz baino gehiago” arduratzea dakarrela salatu dute beharginek. Bidenabar, Osakidetzan baliabide falta “ohikoa” dela aitortu dute, eta azpikontraten sektorean, bereziki, arazoa “larriagotu” egiten dela. Hori horrela, pandemiak dirauen bitartean, gabezia horrek “langileen, erabiltzaileen eta gure familien osasuna arriskuan jartzea” eragiten duela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpikontratazioa
Urteko lanaldia 108 ordukoa izatea eta soldata %20 igotzea lortu dute Hondarribiko lorezainek

Elai Serbitzuak azpikontratatutako enpresako langileek 115 eguneko greba egin dute eta behin akordioa lortuta bertan behera utzi dute. Langileen akordioa “oso positibotzat” jo du ELAk.


Beste greba ziklo bat hasi dute Osakidetzako garbiketako azpikontratatutako langileek

Martxoaren 20an hasi eta bi aste iraungo du sindikatu guztiek deitutako grebak. Lehen egunean mobilizazioak egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


Istiluak izan dira Osakidetzako azpikontratatutako langile garbitzaileen lehen greba egunean

Aste osoan egingo dute greba. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, hainbat langile zauritu dituzte eta euretako bat larrialdietara eraman behar izan dute. Sindikatuaren arabera, lau langile identifikatu eta bi atxilo hartu dituzte.


2021-05-04 | ARGIA
Jaurlaritzak azpikontratatutako legeak eta planak

Naiz hedabidean Iñaki Iriondok landutako erreportajean azaldu du nola Jaurlaritzako kontseilariek aurkeztu ohi dituzten egitasmoak askotan azpikontratatuta egindakoak izaten diren. Iriondoren hitzetan "oso estua ez den baheketa eginda", 30 inguru aurkitu ditu:... [+]


2020-10-21 | ARGIA
Osakidetzako langile azpikontratatuek greba egingo dute urriaren 29tik aurrera

Osakidetzako garbikeetan, jatetxeetan, sukaldeetan eta anbulantzietan lan egiten duten beharginak batuko dira datozen egunetan egingo den grebara. ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek egin dute deialdia. 


2020-07-09 | Mikel Eizagirre
Gipuzkoako lau obratan ez da eraikuntzako hitzarmena errespetatzen, LABek salatu duenez

AHTaren zati batean, adibidez, langileak “egunean hamaika orduz” jarduten dira, sindikatuaren arabera. Horrez gain, “azpikontratazioaren bidezko amarruak” ere salatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude