Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.
Osakidetzako EPE Enplegu Publikoetako Eskaintzetan 2018an salatutako filtrazioaren auzian, Arabako Auzitegiak adierazi du ez duela Osakidetzako aurreko zuzendaritza auzipetuko. LAB sindikatuak eman du erabakiaren berri agiri batean, berak jarritakoa baitzen auzitegiak ostegunean ukatutako errekurtsoa.
Sindikatuak ohartarazi du modu horretara ez direla auzipetuko Osakidetzako fakultatiboen EPEan “filtrazioen sare osoa asmatu, planifikatu, antolatu eta gauzatzeko ardura duen muin operatiboa”, eta horrek Osakidetzaren lehengo zuzendaritzaren “zigorgabetasuna berresten” duela. Hogei bat pertsona ikertu dituzte, baina bakar batek ere ez du deklaratu inputatu gisa.
Zuzendaritzaren erantzukizuna “dimisioekin garbituko” dela salatu du sindikatuak, eta hori “ez dela nahikoa, iruzurraren larritasuna ikusita".
Bestalde, Arabako Auzitegiaren erabakia jakinik ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa bat egiteko, nahiz eta ikertuen artean “partaidetza-maila baxuenak epaituko diren”. EPEa diseinatu zuten pertsonek bertan egindako jarduerak azaldu behar izatea eta, zigor penalik jaso ez arren, “gizarteak horien berri izatea” asmo dute.
LABek alde ona ikusten dio filtrazioen auziari; hurrengo fakultatiboen EPEetarako agertokia “nabarmen” aldatu dela uste du. Jarduera prozesalari esker, gainera, “harro” agertu dira gertatutakoa ezagutzera emateaz eta “duela hamarkada batzuetatik hona ematen ari zen errealitate horri mozorroa kentzeaz”.
Halaber, jarraibide horretan Osakidetzako zuzendaritzek erakutsitako “lankidetza-eza” gaitzetsi dute, eta, modu berean, epaitegiak auziaren inguruko informazioa "berandu eta osatu gabea" eman izana. Horrela, eta epaitegiari leporatu diotenez, ezin izan dituzte "Osakidetzak zaintzen dituen eta judizializatuta dauden kategoria gehienetako azterketak aztertu".
Finean, lau urte dirauen instrukzioa “egia bilatzeko anbizio eta determinazio faltak inguratu” duela uste dute, eta, halaber, gainerako akusazioen ekimen falta “harrigarria” izan dela nabarmendu dute.
Bestalde, ESK sindikatuak asteazkenean salatu zuen auzi honetan parte hartu duen bigarren langile batek kargua utzi duela «jazarpen eta tratu txar instituzionalengatik». Gotzone Sagardui sailburuak erantzun du Osakidetzak «berdin» eta «errespetuz» tratatzen dituela bere langileak.
Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.
Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".
3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]
LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.
Osakidetzako 2018ko oposizioetan atzeman dituzten irregulartasunen sokari tiraka, azterketara aurkeztu ziren beste 30 mediku eta epaimahaikide jardun zuten bi bokal inputatzeko eskatu du ESK sindikatuak. Hainbat froga aurkeztu dituzte eta leporatu diete erantzunak aurrez eskatu... [+]
Anestesista espezialitaterako lan eskaintza publikoan azterketen filtrazioengatik “onurak” jaso zituztela, susmoa du sindikatuak. Datozen egunetan 24 lagunek epaitegietan beren lekukotza emango dute Osakidetzako 2016-2017ko lan eskaintza publikoan jazotako iruzur... [+]
Irailaren 1etik 7ra 16 lagun epaile aurretik igaroko dira lekuko gisa, 2018ko Osakidetzako oposizioetan izandako ustezko irregulartasunak ikertzeko abiaturiko auziaren barruan.
Epaileak ikerketapean zegoen Neurokirurgia arloko presidentea inputatu du, eta hogeita lau lekuko deklaratzera deitu.
Ituarte EAJ alderdiarekin Santurtziko alkate izatera iritsi zen. Ondoren, Osakidetzan aritu zen lanean, arduradun ekonomiko bezala. Bere anaiak 2018ko oposaketan, anestesia arloan, azterketa praktiko perfektua egin zuen 100 puntu lortuz. 2019ko urtarrilan, Osakidetzako bere... [+]
Aurtengo martxoan dimititu zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Osakidetzako oposizioetan detektatutako irregulartasunak medio. Ondoren, enpresa pribatura pasa zen. Orain, Darpon "fitxatu" zuen enpresak eta haren ingurukoek jasotako diru publikoa... [+]
Gasteizko Santiago ospitalean, 2016tik “gastuen bikoizketa” egon dela jakinarazi du sindikatuak, ikerketa batean oinarrituta.
Marta Machok, Osakidetzako oposizioen iruzurra salatu zuenetariko batek, jakinarazi du formula berriak zaharrak baino kontrol gehiago eman diezaiekeela zerbitzu-buruei.
Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.
Oposizioen iruzurraren auzia hasi zenetik dimititzen duen laugarren zuzendaritzako kidea da. Osakidetzaren barne ikerketa zuzendu zuen Balerdik. Sindikatuek lehiaketa sistemaren eredua aldatu beharra nabarmendu dute.