Osakidetzak ostiraletik aurrera ez du jarriko bere webgunean orain arte Covid-19ri buruzko datu guztiak eskaintzen zituen eguneroko buletina. Besteak beste, kutsadura maila neurtzeko R0 erreprodukzio tasaren berririk ez dugu izango aste oso batez. Asteburuetan ere ez du informaziorik eskainiko EAEko Osasun Sailak.
Nekane Murgak EAEko koronabirus kutsatu kopuruaren inguruko kezka publikoki agertu duen egun berean, Osakidetzak abisua paratu du bere webgunean, egoera epidemiologikoari buruzko eguneroko datu gutxiago eskainiko dituela esanez: “Informazioa era laburtuan emango da, ezinbesteko informazioa mantenduz”, azaldu du.
Hala, orain arte egunero bere webgunean argitaratzen zuen Covid-19aren inguruko buletin osatua kenduko du eta soilik astean behin eskaini. Buletin horrek, besteak beste, koronabirusaren erreprodukzio tasaren (R0) berri ematen zuen egunez egun. Hain justu, tasa hori “1” zenbakiaren gainetik dago Ordiziako agerraldia gertatu zenez geroztik, kutsatuen kasuak ugaritzen ari baitira –R0=1 baina gehiago denean, esan nahi du pandemia ez dagoela egonkortuta eta oraintxe bertan 1,54ean dago–
Osasun Sailak aurreko eguneko laburpen bat baino ez du eskainiko uztailaren 17tik aurrera: egindako PCR froga kopurua, positiboak eta horien banaketa lurraldeka eta udalerrika, baita “sexu eta adinaren araberako banaketa ere”. Murgak Radio Euskadin egindako elkarrizketan nabarmendu du gazteen arteko kutsadurak sortzen diela kezka gehien: "Kontrolatzeko zailak izan daitezke".
Horrez gain, ospitaleratzeen eta ZIUra sartu dituzten kasuen berri ere egunero emango dute. Aldiz, asteburuetan ez da informaziorik eskainiko eta bi egun horietako datuak astelehenera eramango dira.
“Albiste txarra”
Ez da lehen aldia osasun arloko arduradunek informazioa emateko modua eta irizpideak aldatzen dituztela, eta hala gertatu den bakoitzean nahasmen handia sartu izan da, datuak irakurtzeko zailtasunak eragiten baititu horrek askoren ustez.
Osakidetzaren iragarpenaren ondoren, Ugo Mayor Ikerbasqueko ikerlari eta koronabirusaren bilakaera ondoen ezagutzen duen Euskal Herriko adituetako batek “albiste txarra” dela adierazi du Twitterren. “Informazio publikoa murriztu egingo da, egoeraren kontzientzia hartzea inoiz baino garrantzitsuagoa den unean”, idatzi du.
Mayorren ustez, Covid-19arekin identifikatutako gaixoei jartzen zaien izena dena dela ere, momentu honetan “nabarmentzekoa da kurba norantz doan EAEn: eta oraintxe bertan itxura oso txarra dauka”.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.