Osakidetzak mediku erdaldunekin ordezkatu ditu euskaldunak

  • UEMAk eta hainbat udalerrik salatu dute herritarren hizkuntza eskubideak urratu eta osasun zerbitzuaren kalitatea kaltetu dituela Osasun sailak.


2016ko uztailaren 07an - 15:33
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Azpeitia, Aulesti, Errezil eta Segurako udalek, Udalerri Euskaldunek Mankomunitateak (UEMA) eta

Azpeitiko Natul Euskara Taldeak oharra kaleratu dute esanez Osakidetzak “berriro” ordezkapenak egiteko euskararik ez dakiten medikuak kontratatu dituela, eta ondorioz “herri hauetako biztanle guztioi zuzenean eragin digun erabakia” hartu duela.

Azpeitian bi familia mediku eta pediatra bat ordezkatu ditu euskaraz jakin ez eta herri horretan euren lana ondo egiteko gaitasunik ez duten medikuekin. Gainera, udalerri horretan ez ezik, Urrestillan eta Errezilen ere ematen dute zerbitzua medikuok. Aulestin eta Seguran ere gauza bera gertatu dela azaldu dute.

Oharraren sinatzaileen esanetan Osakidetzak ez du kontuan hartzen herri horietako errealitate soziolinguistikoa, eta gogorarazi dute euskararen “arnasguneak” direla.

 Zerbitzuaren ikuspuntutik jasandako kaltea ere nabarmendu dute. Euren ustez kalitatea osasungintzan hizkuntzari erabat loturik dago, “paziente eta profesionalen arteko harremanean konfiantza eta enpatia lortzeko hizkuntza ezinbestekoa baita”.

Kezka eta ezinegona adierazi dute eta eskatu dute “lehenbailehen” mediku euskaldunak jartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-09-25 | ARGIA
Martin Aramendi, Ataungo alkatea izango da UEMAko lehendakari berria

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.


Euskarak “estatus juridiko berria” behar duela aldarrikatu du UEMAk

"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]


2023-06-16 | Sustatu
UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k... [+]


2023-06-13 | Leire Artola Arin
UEMAko herrietako bost pediatratik bik ez dute euskara gaitasuna egiaztatuta

Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu du UEMAk Azpeitiko ekitaldian

Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.


Eguneraketa berriak daude