“Edoskitzeko unea oso mingarria zen; zauriak nituen titi buruetan, Urrek etengabe negar egiten zuen, hartu eta askatzen zuen, zailtasun handiak zituen”; Andere Ormazabalenak dira hitzak, haurrak mihi-haria zuen eta edoskitzearen lehenengo momentutik zailtasunak izan ditu. Euskal Herrian artatzen ez zutenez Salamancara (Espainia) joan behar izan du mihi-haria moztera.
Erditzeko zesarea probokatu behar izan zioten Ormazabali, “ikaragarrizko” kontrakturak zituen eta epiduralak efekturik egin ez zionez bitan jarri behar izan zioten epidurala. Anestesia jartzean bizkarrezurreko nerbio sistema babesten duen poltsa zulatzeko arriskua dago. Zulatzea “oso mingarria” da, eta “izugarrizko” buruko mina eragiten du: “Sua sentitzen nuen lepoaldean, orduan, bi soluzio eman zizkidaten, berriz ere zulo hori partxe batekin ixtea edo prozesu natural bezala ixten joatea”. Mina lasaitzeko soluzio bakarra erabat horizontal egotea zen: “Zaila zen behar bezala kokatzea edoskitzerako”.
Horren ondorioz, astebete eman zuen ospitalean, eta haurrari egiten zioten errebisioetako batean emagin batek esan zion uste zuela haurrak mihi-haria zeukala: “Pediatrara eraman zuen, baina garbi esan zuen ez zeukala mihi-haririk”.
Etxera itzultzean haurrak bularra hartzeko zailtasunak zituen oraindik. Ahal bezain pronto Groseko osasun etxean (Donostia) dagoen edoskitze taldera joan zen: “Talde terapia modukoa da; hasi nintzenean esaten zauria neukala eta mingarria zela mihi-hariagatik zela esan zidaten”. Bost hilabete inguru egon zen taldean, eta astero joaten zen. Bertan, hiru emagin zeuden: “Ur lotan zegoenean ahoa zabalik zeukan, eta hori beste seinale bat dela esan zidaten”.
"Sekulako zailtasunak dauzkagu gaitz hauek ez dutelako ikusgaitasunik, ez dagoelako baliabiderik eta dena pribatutik egiten delako. Baliabide ekonomikorik ez duenak zer egin behar du?"
Aditu batengana bideratzeko eskatu zuen, baina Grosen hari izpia lantzen zuen emakume bakarra amatasun bajan zegoen. Hondarribian ere, pribatuan dagoen emagina amatasun bajan zegoen. “Osakidetzan mihi-haria artatzeko baliabiderik ez dagoenez toki batekin bestera mareatu gintuzten”, salatu du. Ospitale batetik bestera joan behar, baina inork ez zuen aterabiderik”. Gasteizeko ortodontzia zentro batera ere joan zen, baina ez zuen konponbiderik aurkitu.
“Edoskitze taldean esan ziguten Carmen Vega medikuarekin formatzen ari zirela, eta diagnostikoa online egiteko aukera zegoela”. Bideo eta argazkien bitartez egiten dute diagnostikoa, eta kontsultan bertan mozten dute mihi-haria; ostean errehabilitazioa egin behar da. Vegak Sevillan (Andaluzia) dauka kontsulta: “Galdetu genien, ea hurbilago beste aukerarik zegoen, eta esan ziguten hurbilena Salamancan dela; ikaragarria da mihi-haria mozteko Euskal Herritik kanpo joan behar izatea”.
Lau edo bost aldiz joan behar izan dira Salamancara; joan-etorrian 1.000 kilometro daude: “Dirutza izan da”. Itxaron gelan zeudelarik, beste euskaldun batzuekin egin zuten topo: “Osakidetzak etengabe sustatzen du edoskitzea, baina ez du baliabiderik jartzen zailtasunei aurre egiteko”. Horrez gain, klaseak zer-nolako eragina duen ere salatu du: “Sekulako zailtasunak dauzkagu gaitz hauek ez dutelako ikusgaitasunik, ez dagoelako baliabiderik eta dena pribatutik egiten delako. Baliabide ekonomikorik ez duenak zer egin behar du?”.
Ormazabalen ustez, “ezinbestekoa” da edoskitzea lantzeko prozesu kolektibo bat, erditze osteko gorputzaren lanketa egitea eta langileak formatzea: “Edoskitzea pertsonala da, eta egoera horretan amek daukaten presio soziala eta zaurgarritasuna kontuan hartu behar da”. Uste du garrantzitsua eta “oso aberasgarria” dela talde terapietan parte hartzea: “Elkartzean erlatibizatu egiten da, eta auzi asko kolektiboak direla ikusten da”.
Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.
Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]
Familiaz, azalpenak eman beharraz, topikoez, askatasunaz, kontziliazioaz, sareaz eta komunitateaz, erru sentimenduaz, ekonomiaz, traba legal eta administratiboez, haurraren eskubide urraketez... solastatu gara, hautuz gurasobakar diren Argider, Junkal, Koldo eta Maitanerekin... [+]
Udako oporrak gainean, non dagoen uneoro jakiteko erloju adimenduna erosi diozu seme-alabari? Ez duzu bakarrik uzten, arduraz jokatuko ez duen beldurrez? Egungo belaunaldi gaztea inoizko kontrolatuena dela diote The Guardianen, eta dagoeneko adinez nagusi diren heldu... [+]
Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Gurean ere agerikoa den errealitatea islatzen dute Kataluniako datuek: guraso elkarteetan, eskolako bilera eta zereginetan, gurasoei zuzendutako tailerretan… emakumeak dira gehiengoa. “Haurrak heztearen funtzioa amek hartzen dute eta sentsazioa dute gainezka... [+]
Antzutasuna tabu eta estigma den gizarte honetan, zenbat galdera erantzun bila: haurdun geratu nahi eta ezin lortu, noiz arte luzatzen dira saiakerak, eta bide horretan zenbaterainokoa da nekea, bakardadea, erruduntasuna, lotsa, beldurra, obsesioa? Nola eragiten die etxeko eta... [+]
Bertzeen artean, Odol mamituak, X hil da , Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, eta Kamisoi zuri zetazkoa eleberrien eta Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaren idazlea da Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Isildutakoak ekartzen ditu paperera. 2021eko irailean argitaratu zuen... [+]
Gizarte Segurantzak baimendutako hamasei asteen laguntza osagarri gisa planteatu du Eusko Jaurlaritzak bi asteko luzapena. 2019tik sektore publikoko langileek baimena eskuratzeko aukera dute.
Garazi Abrisketa (Arrankudiaga-Zollo, 1988) ama izan zen maiatzean, baina bere alaba hilik jaio zen. Esperientzia horrek amatasunari, heriotzari eta tabuari buruz luze eta sakon hausnartzera eraman du. Aiaraldea Hemen aldizkarian elkarrizketaren zati bat argitaratu ondoren,... [+]
Ama izan ondoren emakume askok akademia uzten dutela eta, amaz osatutako ikertzaile-talde batek hori ez gertatzeko hamar neurri proposatu ditu, eta PLOS Computational Biology aldizkarian argitaratu ditu.
“Oinarrizko eskubideak aitortzeko egiten dut. Niri ez dit inork nire erditzea itzuliko, ezta bizitutako trauma hori sendatuko ere. Beraz, ondorengoei halakorik ez gertatzeko ari naiz lanean”. Hitz gordinak dira, minetik eginak, eta min horretatik abiaturik,... [+]