Osakidetzak 220 milioi euro bideratu ditu EAJko kargu ohien enpresetara, 2019 eta 2022 artean

  • Osakidetzak harremana duen enpresa pribatuen eta horien jabeek EAJrekin duten lotura ikertu ditu Hordago-El Salton Ahoztar Zelaietak. Argitaratu duenez, milioi asko eta ate birakari asko daude tartean.


2023ko martxoaren 03an - 12:22
Azken eguneraketa: 16:04

Osakidetzak 220 milioi euro bideratu ditu EAJrekin lotura duten pertsonen enpresetara, 2019 eta 2022 bitartean. EH Bilduk urtarrilaren 18an egindako galderaren harira, Gotzone Sagardui osasun kontseilariak Osakidetzak harremana duen enpresa pribatuen inguruko informazioa eman du. 

Diru gehien Gipuzkoan

Gipuzkoan egon dira diru-mugimendu handienak. Hasteko, Tolosako Asuncion klinika pribatuari 71 milioi euro eman zizkion, "Tolosaldeako pazienteentzat arreta espezializatua eskaintzeko". Gaur egun Inviza enpresak du kudeatzen ospitalea. Rafael Cerdan Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilari ohia izan zen zuzendari, baita gaur egun Donostialdeko ESIko gerentea den Agustin Agirre ere.

Quisonsalud enpresak, berriz, 39,3 milioi euro jaso ditu Osakidetzaren eskutik. Gaur egun, Gabriel Inclan Eusko Jaurlaritzako Osasun Kontseilari ohia da enpresa horretako zerbitzu medikoko burua, eta akzionista nagusia Frenesius enpresa. Azken honek 13,8 milioi jaso ditu Osakidetzatik. Medikuen eroskeria kasu batean inplikatuta dago Frenesius, eta orain Osakidetzako Diagnostiko Biologikoaren Sarearen koordinatzailearen senarra izendatu dute enpresako zuzendari. 

Matia Fundazioak, berriz, 42,3 milioi jaso ditu hiru urte hauetan. Mari Karmen Garmendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile ohia da gaur egun bertako presidente.

Araba eta Bizkaian ere badaude Osakidetza eta EAJren inguruko enpresarien arteko loturak. Centro Scanner Vizcaya eta Centro Scanner Vizcayak 5,7 milioi jaso dituzte. Enpresa horietako zuzendaria Nicolas Guerra da, Basurtuko eta Santa Marina ospitale publikoko zuzendari ohia. Guerrak Osakidetza utzi zuen IMQ ospitaleetako zuzendaritza postua hartzeko eta Jon Darponek hartu zuen bere postua.

Igurco, berriz, IMQ taldeko enpresa bat da, eta 2019 eta 2022 artean 2,7 milioi jaso zituen Osakidetzaren eskutik. Garai hartan Iñaki Isasi zen ebakuntzen zuzendaria, Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Aldundiko kargudun ohia.

Gaur egun, Jon Azua eta Jon Darpon kontseilari ohiak, Fatima Ansotegi Osasun kontseilari ohia eta Mayte Vacigalupe Osakidetzako Kalitateko zuzendariorde ohia dira Keralty enpresa pribatuen taldearen zuzendaritzakoak dira. Horrez gain, Guillermo Lopez Osasun Aholkulari ohia gaur egun IMQko zerbitzuburua da. 

Osasungintzaz haragoko enpresak

Osasungintzarekin lotutako enpresez gain, bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresek ere jaso dute dirua Osakidetzaren eskutik, asko EAJko kide ohien enpresak direlarik. Josu Olazaran Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun ohia eta Sestaoko zinegotzi ohia da, gaur egun Garbialdi garbikuntza enpresa eta Integarl de Viglancia y Control enpresen jabea. Osakidetzak 27,7 milioi euro eman dizkie enpresa hauei.

Bilbomatica informatika enpresak berriz, 8,1 milioi eskuratu ditu. Victor Malpartida da Bilbomaticako zuzendaria. Garraiogintzari dagokionez, Ambulancias Maiz, Fernando Izagirre Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zuzendari ohiari lotua egon zen enpresak, 3,3 milioi jaso zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osakidetza
2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Trans Pertsonen Lehen Mailako Arretako Zerbitzuak jarriko ditu abian Osakidetzak

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]


Osakidetzako datuen kontraesanak: itxaron-zerrendak behera, herritarren kexak gora?

Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


EAEko Osasun Saila mediku euskaldun bila

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]


Trebiñu Araban sartzeko “aurrerapausorik” ez dela eman salatu dute enklabeko zinegotziek

Bizilagunek "egia eta politika" merezi dutela adierazi dute, oraindik konponbiderik bilatu ez zaizkien arazo ugari edukitzen jarraitzen baitute. Ikasketei eta osasun arretari loturiko arazoak nabarmendu dituzte.


Onkologia Osakidetzan integratuko dute ekainaren 30erako

Alberto Martínez Jaurlaritzarne osasun aholkulariak jakinarazi du erabakia, Gasteizeko Legebiltzarrean. Langile guztiak subrogatuko dituztela ere esan du. 


2025-02-12 | Jone Gartzia
Hankamotz jaiotako Osasun Mahaia herrenka iritsi da azkeneko fasera

Bost hilabete pasatxo beteko ditu Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak, eta martxorako bukatuta nahi zuten eztabaida prozesuaren helmuga bileraz bilera urruntzen doa. Ezarritako metodologiak, mahaira deitutako erakundeen zerrendak, kanpoan... [+]


Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-16 | Leire Ibar
Osakidetzako zuzendari ohi Mikel Sánchezek Mutualiarekin fitxatu du

Sánchez, 2019tik 2024ra Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria izan zena, azaroan hasi zen Mutualia enpresako mediku-zuzendari gisa. 2024ko udan kargua utzi eta hiru hilabete eskasera egin zuen jauzia enpresa pribatura, Jaurlaritzaren oniritziarekin.


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


2024-12-12 | Leire Ibar
Osakidetzako oposizioen filtrazioen ikerketa errudunik gabe itxi du epaileak

Blanca Ester Díaz Pulido epaileak Osakidetzako 2018ko oposizioen filtrazioen inguruko ikerketari amaiera eman dio, sei urte eta erdi igaro ondoren. Akusatu guztiak absolbitu dituzte, 22 guztira, nahiz eta bi kasu behin-behingoz artxibatu dituzten.


Eguneraketa berriak daude