Azkeneko prentsaurrekoan, Osakidetzako zuzendari nagusi berriak eskertu egin die erabiltzaileei, ospitaleko larrialdietara gutxiago joan izana, eta pozik agertu da asistentzia mota hori Etengabeko Arreta Guneetara –ospitaletik kanpoko larrialdiak– pasa delako. Albiste hori ona da osasun asistentzia ongi antolatzeko, halere uda honetan bertan, egunkarian irakurri dugu Burgoseko Gamonaleko EAG gunean, gaixoak artatzeko medikuak kontratatu ezin dituztenez, gabezia hori estaltzea erabaki dutela, erizaintzako langileak “ahaldunduz”, beste osasun zentro batetik medikuen laguntza telematikoa emanda.
Azken urteotan gertatu den mediku falta larriagotu egin da horiek kanpora doazelako. Espainiako hedabide ezagun batean argitaratu zen BAME -MIR- bukatzen duten mediku gazteen %30 Europako beste herrialde batzuetara joaten dela (Erresuma Batua, Frantzia, Ipar aldeko herrialdeak…). Elkargoetako Medikuen Erakundearen (OMC) arabera, 2019ko lehen seihilekoan herrialde guztian, atzerrian lan egiteko egokitasun-ziurtagiriak 1.671 eman dira guztira, iazko aldi berean baino % 20 gehiago.
Mediku gazteen joana gorantz doalarik, autonomia erkidegoek familia-medikuen bila ez lehiatzea erabaki dute, familia-medikuentzako oposizioak autonomia erkidego guztietan egun berdinetan jarrita. Zalantzarik gabe, mediku hauei eskaintzen dizkieten lan-baldintzak ere krisian daude, eskaintza txikia eta eskari handia duen sisteman. Halere, bai alderdi politikoek eta bai autonomia erkidegoek erabakia dute prekarietatea eta soldata eutsia izango direla aurrera ere.
Paziente kronikoak ere kaltetu dira medikuen errotazio gehiegizkoarekin, prekarietateak eta profesional faltak eraginda. Sistema hasia dago erizain bidez artatzen, kupoko medikuaren arretarako itxaronaldia luzea denean, triajearen eginkizuna administrariei pasatuz. Harrigarria da administrari batek pazienteari galdetzea “ea zer gertatzen zaion” edo “zein den bere gaitza”, medikuarekin kontsulta eskatzen duenean. Galdera horrek, zalantzarik gabe, urratu egiten du pazienteek intimitaterako edo konfidentzialtasunerako duten funtsezko eskubidea, baina euskal oasian dena da posible.
Osasun Publikora bideratzen den inbertsioa BPGren ehunekoan %7 da Erresuma Batuan. Espainiako Estatuan inbertsio publikoa % 6 ingurukoa da, ia puntu 1 jaitsi da azken hamarkadan
Erresuma Batura lanera doazen mediku gazte batzuek ziurrenik antzeko lan-egoera aurkituko dute. Izan ere, prekarietatea, gertatzen den zerbait da Erresuma Batuan, aldizkari zientifiko batzuetan irakur daitekeenez. Osasun Publikora bideratzen den inbertsioa BPGren ehunekoan %7 da Erresuma Batuan. Espainiako Estatuan inbertsio publikoa %6 ingurukoa da, ia puntu 1 jaitsi da azken hamarkadan. Euskadik BPGren %8,7 bideratzen du osasun arloko gastu korrontera, baina horretatik osasunean egiten den inbertsio publikoa, gure BPGren %6,1 da baliokidetzan.
Erresuma Batuko medikuek inbertsio handiagoak eskatzen dituzte osasun publikorako azpiegitura teknologikoetan. Medikuek EH-n ez dute ezer eskatzen, antza, arlo horretan. Erresuma Batuan orain urte batzuetatik hona kontsulta birtualak egin ahal izan dira beste familia-mediku batekin, Babylon konpainia pribatuaren aplikazio baten bidez, zonalde jakin batean. Babylon sisteman, zure familia-medikuan zuk baja eman eta gero, eta beraz hark zure OTIagatik kobratzen ez duela, triaje-sistema informatiko bat erabil dezakezu; sistema horrek azkenean kontsulta bat emango dizu mediku batekin bideokonferentziaz, aldiko mediku desberdin batekin.
Aurtengo uztailaren 10etik aurrera Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionalak (NHS) AMAZON entitate pribatua kontratatu du, eta NHSren pazienteen asistentzia telefonikoa duen osasun arreta birtuala eman dio; robot bidez historia klinikora sartzen da. Bitartean lehen arretako medikuak kexu dira NHSk inbertsiorik egiten ez duelako azpiegitura teknologiko hauetan bere sare publikoan. David Oliver jaunak, Medikuen Errege Elkargoko presidenteordea baita, adierazi zuen enpresa-aukera handiak daudela, bitartean enpresa farmazeutiko eta teknologikoak NHSren inguruan dabiltza, honek bere artxibo eta datuak saltzen ditu, eta hala, bide ematen die merkatuko entitateei haiek ustiatzeko eta negozioa egiteko.
Gai izango al da Osakidetza erronka teknologiko hauei erantzuteko, osasunera bideratutako inbertsio publikoa goratu gabe?
Digital Health argitalpenean Paul Webster-ek idatzitako artikulu batean esaten duenez, fenomeno hau, doaneko osasun estaldura publikoa duten sistemak dituzten herrialdeetan gertatzen ari den fenomenoa da. Adibidez, Brasilen, Kanadan edo funts publikoekin ordaintzen den USAko beteranoen administrazioan. Teknologia digital horiek sartzearekin errazten ari dira osasun sistemak pixkanaka pribatizatzea. IFC agentzia, Munduko Bankuaren menpekoa, osasun teknologia digital horren bultzatzailea da, eta hala, 4,3 bilioi dolarrekin finantzatzen ditu 200 proiektu eta gehiago. Teknologia honek osasun sistemen efizientzia hobetuko duela dio, baina autoreak ikusten duen arazoa hau da, teknologia hauek osasun-arretaren ikuspegi merkantilista batekin eratuak izan direla.
Osakidetzan eta Osasunbidean ere, era horretako kontsulta birtualak ari dira bultzatzen, kontsulta ez presentzialak izenarekin, teknologia apalago batekin, telefono bidezko kontsultarekin hain zuzen. Gai izango al da Osakidetza erronka teknologiko hauei erantzuteko, osasunera bideratutako inbertsio publikoa goratu gabe? Edo enpresa pribatuei emango die zerbitzua, Babylon eta Amazoni esaterako, euskal pazienteen datu konfidentzialak erabili eta “ustiatzearen” truk? Izan ere, gogotik behartzen zaie euskal osasun publikoko medikuei sarean sar ditzaten datu konfidentzial horiek. Hori izango al da gure etorkizuna? Baimena eskatuko al diete euskal pazienteei enpresa eta interes pribatuek haien datuak ustia ditzaten?
Erizainengana zuzentzen gara hausnarketa honekin: deia jasotzen duzuenean, medikuarekin kontsulta eskatu duten pazienteak artatzeko, esan al dezakezue erizaintzak bere dituen eginkizunetatik zein utzi behar duzuen egin gabe, pazientea artatu ahal izateko?
Eta azkenik erizainengana zuzentzen gara hausnarketa honekin: deia jasotzen duzuenean, medikuarekin kontsulta eskatu duten pazienteak artatzeko, esan al dezakezue erizaintzak bere dituen eginkizunetatik zein utzi behar duzuen egin gabe, pazientea artatu ahal izateko? Zeren, ez baitugu uste orain arte zer suma egongo zinetenik edo loreontzi gisa. Tamalgarria litzateke pazienteak erizainen betiko zaintzarik gabe geratzea, erizain batzuek medikutara jolastu nahi dutelako. Gai ikusten ote dute beren burua medikua -eskubide osoz- eskatzen duten pazienteak artatzeko, izendapena edo kontratua lortzeko hamar urteko prestakuntza behar izan duten medikuak direla jakinik?
Bere medikuarekin kontsulta izateko paziente bati bi aste itxaron behar zuela esan zioten eta erizainaren kontsulta onartzen bazuen hiru egun itxaron behar zuela; pazienteak erantzun zien utz ziezaiotela farmazeutiko batengana joaten, honek sikiera badu eta, medikamentuen efektuen ezagutza ona. Azkenean pazienteek gure herrialdean, gehiago informatu eta kezkatu beharko dute osasun publikoaz, zeren Arkadia zoriontsu hori, onenak garela eta “beste leku batzuetan okerrago dela” dioen hori alegia, hasia baita gu lotsarazten.
Artikulua Iñigo Jaca Arrizabalaga eta
Xabier Zarandona Zubero medikuek sinatua da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]