Modan daude azken urteotan sukaldaritzako saioak, telebistako edozein katetan topa ditzakegu horietako asko. Baina, errezetak aurkezteko orduan, kontuan hartzen al dute saiook erabiltzen dituzten lehengaiak non, nola eta zein baldintzatan ekoizten diren? Argi dago ezetz… Bada, Gipuzkoako nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur elkarteak, elikagaien jatorria eta horiek ekoizten dituzten nekazarien lan eta bizi baldintzak ere kontuan hartzen dituen saioa abiatu du aste honetan: “Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia” du izena, Azpeitiko Elikaguneko Xabi Izagirre da aurkezlea eta Hiru Damatxok ekoitzi du. Hauxe da lehenengo saioa.
Baratze ekologikoen bideragarritasuna eta barazkien kostu prezioa aztertzeko Biolurrek egindako “Duina” ikerketa du oinarri saioak. Irailean aurkeztu zituzten ikerketaren ondorioak. “Lan hori jendarteratzeko eta publiko desberdinetara zabaltzeko hainbat bide ari gara lantzen, eta helburu horrekin jarri dugu martxan sukaldaritza saioa ere”, adierazi du Maider Zubikarai elkarteko kide eta ikerketaren egileetako bat denak. “Duina”n 12 nekazari ekologikoren eta 12 laboreren datuak jaso zituzten, eta hain zuzen, labore horietako laurekin osatu dituzte saioetako errezetak. Ereindajaneko Sabrina Pato izan da horien sortzailea.
Saio bakoitzean pertsonaia publiko bat izanen da gonbidatu berezia: Julen Portillo umoregilea, Onintza Enbeita bertsolari eta kazetaria, Gaizka Izagirre zinema kritikaria eta Uxue Amonarriz musikaria. Bestetik, errezetan erabiltzen diren produktuen ekoizleak ere elkarrizketatuko dituzte. “Azkenean, ideia da labore horiekin errezeta txukun, berezi eta errazak egin daitezkeela ikusaraztea, lehengai onak erabiliz eta prezio onean”, gehitu du. “Prezio onaz” ari direnean, noski, ekoizleentzako ere duinak izateaz ari dira. Kalabaza pizza, brokoli kuskus entsalada, zerba opilak ezti eta mostaza saltsarekin eta azenario bizkotxoa izanen dira lau saioetako errezetak. Martxoan, ostegunetan 10:00etan Biolurreko Youtube kanalera igoko dituzte, eta tokiko zenbait telebistetan eta ARGIAko webgunean ere egonen dira ikusgai.
Baina sukaldaritza saioa ez da “Duina” ikerketa jendarteratzeko sortu duten eduki bakarra. Izan ere, ikerketaren eskualdez eskualdeko aurkezpenak egietaz gain, eskola komunitateentzat eta familientzat material didaktiko-pedagogikoa ere sortu dute Biolurretik (hemen eskuratu daiteke). 12 laboreak sasoika antolatu, bakoitzarekin errezeta bana proposatu, eta haur eta gaztetxoei ariketak planteatzen zaizkie: ”Lehengaiak eta kantitateak prezioarekin lotu behar dituzte. Demagun Gernikako kalabaza dela aukeratutako laborea, kalabaza hori oinarri duen pizza bat egiteko. Behar diren 600 gramo kalabazak 1,80 euro balio badu ekoizlearentzat duina izan dadin, kalkulua eginen da errezeta horrek lau pertsonentzat zenbat balio duen”.
Ekoizpena duina eta, aldi berean, prezioa herrikoia izan daitezkeela irakastea da asmoa, eta haurren artean ere sentsibilizazioa bultzatzea. Momentuz euskarri fisikoan dute materiala, baina aurrerago digitalean ateratzeko asmoa dute.
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]
Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]
Sarako Nicolas Chretien dago Hiru Xilo baratzegintza proiektuaren atzean. Urtarrilean hasi zen baratzea lantzen, eta martxoaren hasieran ekin zion ekoitzitako produktuak merkaturatzeari. “Banuen formazioa baratzegintzan, baina orain arte honekin zerikusirik ez zuten... [+]
Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]
Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.
2011n abiatu zuten Lekorneko Garroko Etxaldean laborantza biologikoko proiektua: “Lurrak Herriko Etxearenak ziren, eta bertako eta Herri Elkargoko hautetsiek sortu zuten proiektua”, azaldu du Argitxu Ithourria kideak. Laborantza biologikoa bultzatzeko helburuz abiatu... [+]
Nekazaritza eta abeltzaintza “errotik” aldatzeko trantsizio agroekologikoaren aldeko elkarretaratzea eginen dute, hilaren 16an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean.
Miriam eta Igone Saldias ahizpek baserriari eta familiako proiektuari eusteko apustua egin dute. Berrobiko Soronea baserrian barazkiak ekoizten dituzte eredu ekologikoan, eta Tolosako Soronea dendan saltzen, modu zuzenean.
EHU buru duen ikerlan batek Osakidetzan bertako elikagai jasangarriak erabiltzeko beharrezko diren hamairu erronka eta 30 ekintza plan zehaztu ditu. “Elikagaien Erosketa Jasangarrirako Estrategia Osakidetzako Ospitaleetan, Euskal Osasun sisteman elikadura sistema... [+]
Gipuzkoako kostaldean, Urola ibaiaren meandroan daude Amillubi baserria eta bere lurrak (toponimoaren arabera “Amilibia”). Udalerriz Zestoa da eta Iraeta auzoan dago naturaren paradisu txiki hau. Aurten 30 urte bete dituen nekazaritza ekologikoaren aldeko Biolur... [+]
Krisi klimatikoaren inpaktu negatiboak hain agerikoak diren honetan, zeharka soilik kezkatzen gaituzte. Indar korrelazio bat dago, zeinak, behetik gorako proiektu agroekologikoak tentsio konstantean mantentzen dituen, eta “greenwashing”-aren bitartez, elikagai... [+]
Gipuzkoako Biolur elkarteak iaz aurkeztu zuen Duina ikerketa proiektuaren txostena. Baratzegintza ekologikoko esperientzia desberdinen diagnostikoa egin zuten bertan, hainbat alor kontuan hartuta: ekonomikoa, ingurumenekoa, bizi baldintzena, zaintzena eta beste. Denbora eta datu... [+]
Noaingo Zentzumenen parkean egingo da. Nafarroako elikagai ekologikoen merkatu handiena da; gune gastronomikoa, jarduerak, haurrentzako gunea eta gehiago eskainiko dute.
EAEn 2.600 elikagai desberdin daude eredu ekologikoan ziurtatuta. Bertako elikagai ekologikoen "aniztasun hau plazaratzeko" Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte EAEko 14 herrietan elkarlanean, herrietako kontsumo taldeek eta hiru lurraldeetako ekoizpen... [+]