Armak “Euskadiko instituzioei” emateko eskatu dio EAJk ETAri

  • "Espainiako Gobernuaren immobilismoaren aurrean, EAJk euskal soluzioa proposatzen du. Euskaldun bezala, ez dut ulertzen ETAk nahiago izatea armak Guardia Zibilari edo Espainiako Armadari entregatzea, euskal instituzioei eman ordez", esan du Andoni Ortuzar EBBko presidenteak.


2013ko ekainaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Andoni Ortuzar, atzo Forum Europan (Argazkia: EAJ)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Forum Europak antolatutako hitzaldian, Ortuzarrek gaineratu du jada helarazi diela proposamena bakearen alde lanean diharduten nazioarteko eragileei, baita ezker abertzaleari ere: "Nazioarteko eragileei ez zaie burugabea iruditu".

"ETAk, egin beharrekoa, Euskadiko herritarren aurrean egin behar du", gaineratu du.

Espainiako Gobernuaren eta PPren "immobilismoari" dagokionez, jarrera horrek 2011ko urrian irekitako prozesua blokeatu dezakeela esan du Ortuzarrek: "Madril mugitzen ez bada, prozesua zapuztu egin daiteke, eta pertsona ugari dago inplikatuta, biktimak, presoak, ihes egin dutenak..."

Dena dela, espetxe politika ETAren desarmearekin ez nahasteko eskatu du. Bere hitzetan, aurrenekoa "justizia" kontua da, eta bigarrena "premiazko behar bat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Andoni Ortuzar
Alderdi Egunean, Ortuzarrek azpimarratu du EAJ ez duela “inork” dagoen tokitik mugituko

Alderdi Eguna ospatu du EAJk igandean, Forondan. Andoni Ortuzarrek azpimarratu du EAJri "berriz ere ilusioa piztea" dagokiola, baita errealitate eta erreferente berrietara irekitzea ere.


2023-05-29 | ARGIA
EAJ
“EAJk behera egin du, eta aintzat hartuko dugu mezua”

"Gau gazi-gozoa" dela onartu du Andoni Ortuzar EAJko presidenteak eta parte-hartzea txikitu izanak kalte egin diela adierazi du. "Kontua ez da beste alderdiek zenbat irabazi duten, EAJk behera egin duela baizik, eta aintzat hartuko dugu mezua".

 


2023-01-09 | Lide Iraola
Ustelkeriagatik zigortuta ere, De Miguel jelkide ohiaren lanerako eskubideari eutsi dio Ortuzarrek

Astelehen goizean Radio Euskadin egindako adierazpenetan, EAJko EBBko presidenteak adierazi du auziaren behin betiko epairik eman ezean, EAJk ezin duela ezer egin ustelkeriagatik zigortutako Alfredo de Miguelek Jaurlaritzarekin lotura duen enpresan lanik ez egiteko. Justiziaren... [+]


EAJ-k JxCat-en errespetu eskaerari
“Gutuna ez-jasotzat emango dugu, erantzun behar ez izateko”

EAJk abenduaren bukaeran zalantzan jarri zuen JxCat-en estrategia esanez ezin dela herrialde bat zuzendu “internet bidez”. Carles Puigdemonten alderdiak eskutitz bat bidali zion EAJko buruzagitzari, “demokraziarekin” eta Kataluniako gobernu osaketarekin... [+]


2017-09-25 | Xalba Ramirez
Alderdi Egunean EAJk Kataluniako erreferendumari “erabateko” elkartasuna erakutsi dio

Azken asteetan Kataluniako egoeraren gainean adierazpen orokorrak egiten aritu dira EAJ arduradun politiko gehienak. Alderdi Egunean aldiz, errepresioa gogor salatu eta erreferendumaren eta erabakitzearen eskubidearen alde egin dute argi. “Bitartekari lanak” egitera... [+]


Motozerrak eta flekilloak

Joan den astean, Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak ondorengo esaldia bota zuen: “Edozein unetan flekilloa motozerrekin mozteari utziko diote batzuk, eta mototxa luzea jarriko dute”. EH Bilduren ustezko podemizazioaz ari zen Ortuzar. Zeharka... [+]


2016-10-03 | Ainhoa Bretos
Euskal nazioaren ideiarekin bat datozenekin adosteko prestutasuna azaldu du Ortuzarrek

Euskal Aberriaz aritu zen Iñigo Urkullu lehendakaria Forondan ospatutako Alderdi Egunean. Berdinen arteko harremana planteatu zion Estatuari, “Euskadiren naziotasuna aitortuko duen harremana”.


Imanol Murua Uria
"ETAren berri mundura Madrilgo ikuspegitik iristen da"

Ekarri armak liburua kaleratu du Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966). ETAren borroka armatuaren amaiera kontatu du, oso modu garbi eta irakurgarrian. Berrogeitik gora elkarrizketa egiteaz gain, erakundeen barne dokumentuak eta kanpo erreferentziak erabili ditu.


2015-06-02 | ARGIA
EAJk PSErekin adostasuna nahi du Eusko Legebiltzarrean ere

EAJko eta PSEko ordezkariek bilera egin dute astearte eguerdian Sabin Etxean. Maiatzaren 24ko hauteskundeen ondorengo egoera aztertu dute.


2015-05-24 | ARGIA
Andoni Ortuzar (EAJ)
“Euskadi osoa egituratzeko indarrarekin sentitzen gara”

Andoni Ortuzarrek (EAJ) balorazio hau egin du 22:45ean: "Emaitzek erakusten dute euskal gizartea oso plurala dela. Gure burua irabazletzat dugu, euskadi osoa egituratu eta egonkortzeko indarrarekin sentitzen gara".


Ortuzar: “Konstituzio aldaketa orok Euskadiren nazio izaera aitortu beharko du”

Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak esan du prest daudela Espainiako Konstituzioan aldaketak egiteko, beti ere, Euskadiren nazio izaera aintzat hartuta.


2014-01-14 | ARGIA
Manifestazioa ontzat eman eta Bake Plana jarri du ipar gisa Jaurlaritzak

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak balorazio positiboa egin du “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” manifestazioaz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordearen ostean egin ditu adierazpenak.


2014-01-13 | ARGIA
“Aurrerapen esanguratsuak” espero ditu Ortuzarrek bake prozesuan

Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidenteak adierazi du sei hilabeteko epean Euskal Herriko gatazka konpontzeko prozesuak “aurrerapen esanguratsuak” izatea espero duela.


2013-08-19 | ARGIA
ETAren desarmeaz, EAJ eta PSE ika-mika

Hego Euskal Herriko alderdiak ez datoz bat bake prozesuari dagokionean. Hala erakusten dute azken egunotako adierazpenek. Andoni Ortuzarrek (EAJ) igandean adierazi zuenez, ETAk  armak euskal instituzioei ematea nahi luke, “Gipuzkoako Diputazioari bada ere”. [+]


2013-02-22 | ARGIA
Itxaso Atutxa da EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari berria

Bizkaiko EAJko batzarrak Itxaso Atutxa aukeratu du Bizkai Buru Batzarreko lehendakari izateko. Atutxak Andoni Ortuzarren tokia hartu du, azken hau EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidente baita gaur egun.


Eguneraketa berriak daude