Hartza polemika iturri delarik, zergatik hautatu duzu gai gisa memorioa idazteko?
Duela bizpahiru urte Esloveniako hartzak berriz sartu baitituzte, segur egoera ez dela aisa, baina hatsarretik nahi nuen hartza ikertu kulturalki. Ez nuen sartu nahi oraingo gatazka edo tentsio horietan, hori ez zen helburua; bakoitzak baditu bere ideiak, eta ni laborantza mundutik aski hurbil naizenez aitama aldetik… XX. mendean gelditu naiz, hortik aitzineko hartz istorioak bazter uzten ditut, badaezpada ere…
Liburuan erraten dudan bezala, ziunta jokoan galdera bat ikusi nuen duela bizpahiru urte: santagraztarrek nola deitzen dute hartza? Eta arrapostua “aitañi” [aitatxi] zen. Geroztik, kuriositatea piztu, eta jakin nahi nuen zergatik deitzen zuten hala, baina sobera barnatu gabe… Gero Roslyn Franck amerikarrak egin tesia atzeman nuen: loturak egiten zituen hartza gure arbaso gisa eta Sardeiniako populu batzuekin. Iragan urtean memoria bat egin behar nuenez, gaia xerkatzen ari nintzelarik hartzaren ideia jin zen berriz. Ikusten nuen hartza eskoletan guti aipatzen dela, ikusiz hartzari buruzko istorio anitz itzulpenak direla. Euskarazko jatorria duten dokumentu edo testuak ez dira hainbeste haurrei egokituak. Memoriaren lehen parte teorikoan ikerketak egin ditut, eta bigarren partean sekuentzia pedagogikoa sortu dut hartzari buruz. Ahetzen irakasle bainintzen eta inguruko inauteriek hartzaren pertsonaia baitute, proiektu handi bat muntatu nuen ikasleekin.
Hartzarekiko harreman kulturala kanbiatu da?
Segur ere, bai. Orain, Euskal Herrian, ene ustez nehork ez du sinisten hartza gure arbasoa dela. Baina, ene liburuan atzematen ahal den bezala, gai hori Txomin Peillenek ikertu zuen. Halere, 1980ko hamarkadan santagraztarrek istorio hori aipatu zuten; oraino sinisten zutela ez dut erraten ahal, ene ustez ez, baina ez du hain aspaldi hartzak bazuen lotura bat euskaldunekin. Aspaldidanik ukan du, eta herexak utzi ditu, inauterietan bezala. Baina herexa guti baratzen da, halere.
Zure lanaren bigarren partea xede pedagogikoa da.
Ikasgai anitzeko sekuentzia pedagogiko bat sortu dut, proiektu bat. Erran nahi du hartza, bi hilabetez, egun oroz eta bazter orotan aipatzen entzunen dutela. Beharbada pisu izaten ahal da zenbaitendako… Artean, zientzietan, historian eta geografian, euskaran —literaturan eta testu dokumentuak aztertuz—, numerikoan… landu dugu.
Erran nahi du teoriatik praktikara eraman duzula?
Halako proiektuekin hastapenetan interesgarriena da haurren jakitateetatik partitzea. Galdegin nuelarik zer zekiten hartzari buruz, ez gauza handirik: prefosta eztia maite duela, Winnie hartzaren moduko erreferentziak, handia dela… Haientzat ez zen hurbileko kabala; alta, Ahetzetik 150 edo 200 kilometrora hartzak badira. Banekien batzuk Biarnoko [Okzitania] bortuetara joaten direla eskiatzera, Cauteretsen hartz eraso batekin lotura egin nuen, eta hori bazekiten. Baina ez zuten inauterietako hartza ezagutzen; euskarazko testuetan —guti dira—, ez dute ezagutzen, ez kantu batean, ez deus ere. Hartza orok ezagutzen duten kabala da, baina euskal hartza ez zuten ezagutzen.
Inauterietan agertzen den hartza ere proiektura ekarri duzu.
Bai, Ahetzeko inauterietan ez dute hartzaren pertsonaia, baina ondoko herrietan bai: Arbonan, Donibane Lohizunen, Uztaritzeko inauteriak Hartzaro deitzen dira… Hartzaren eguna bazter orotan da, eta ari nintzen nolaz ez zuten ezagutzen.
Laborari seme zara, maskaradetan parte hartu duzu hartzak presentzia bazuelarik… Hartzaz zer zenekien, eta ikerketa egitean zer ikasi duzu?
Banuen zerbait informazio, baina segur halako ikerketa batekin barnatzen dituzula ezagutzak. Laborantzaren aldetik ez dut barnatu, inguruan aski entzuten dut aipatzen. Kulturalki segur aldiz gauza anitz ikasi dudala; Zuberoako hartzaren inguruan ezagutza anitz banuen, baina ez hainbeste inguruko hartzei buruz, entzuna banuen ere hartza bazela Lapurdin, eta Arizkungoa eta Iturengoa [Nafarroa] famatuak dira. Zuberoako maskaradetan ez da bortxaz interesgarriena, irri eginarazteko pertsonaia baita oroz gainetik.
Beste inauterietatik zer da gehien interesatu zaituena?
Ikustea jadanik hartza zenbat herritan baden, hainbeste urruntasunekin Bizkaia, Nafarroa, Lapurdiko inauterietan edo Zuberoako maskaradetan, nolaz hartza orotan baden? Hori da gauza. Arizkunen inauterietako pertsonaia nagusia da, hartzaren iratzartzearekin. Oinarrizko gauzetara itzultzen gara: erran nahi baita inauteriak direla bedatsearen heltzea eta negua gibel uztea, bizia arra partitzen da hartza bere loalditik iratzartzen den ber denboran. Inauterietan hori da hartza, eta interesgarri da ikustea oraino badela bazter orotan. Zuberoan ez dakit izan denetz lehen edo ez, hori ez dakigu, baina hartzak ez du haboro rol hori. Agosti Xahok xehetasun batzuk utzi zituen, erranez hartzaren pertsonaia bazela, baina herexa guti da.
Haurrei hartzaren inguruko sinboloak interesatzen zaizkie?
Maite dute bai sinboloa eta bai mitologia. Mundu magiko bat bezalakoa da; ez da errealitatea edo egun orotako gauzak, istorioak dira. Mitologia eta sinesmenak usu maite dituzte. Ene ustez, behar litzateke Euskal Herriko dokumentu zaharretan bermatu eta zerendako ez haurrendako liburu edo tresnak sortu. Ene ustez, materiala falta da, domaia da. Erran didate ene sekuentzia interesgarria dela, zeren hartza ez baita hainbeste zabaldua. Nik sortutakoan bermatuz beste zerbait sortzea nahi nuke: irakaskuntza liburu bat hartzari buruz, eta, zerendako ez, esperimentazio bat eginez gela batean. Nik egin dut, baina erdizka, COVID-19arengatik. Moztua izan nintzen interesgarriena heldu zelarik: Junes Cazenaven ipuina egokitu nuen batura; parte hori ez dut praktikan ezarri ahal izan. Beste irakasle batek landu nahi badu, nahi nuke libre utzi.
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
EH Bizirik sarea makroproiektuen aurkako plataformen elkargunea da eta martxoaren 22an manifestazio nazionala deitu du Gasteizen: "Lekuko borrokez gain, esparru zabalagoan lan egitea ezinbestekoa dela jakitun, manifestazio honek sare osoari eragiten dien puntuak izango ditu... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Eragile ekologista ezagutzeko edo gai ekosozialetara hurbiltzeko interesa duen edonor gonbidatu dute aurkezpenetara. Aurkezpenak egiteaz gain, hitzaldiak, proiekzioak eta kontzerturen bat ere eskainiko dute zita horietan. Albistearen amaieran egitaraua.
Ingurumena kaltetzen duten proiektuen aurrean laguntza tekniko, juridiko eta administratiboa eskaintzen du Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroan. Urteetako ibilbidea dute eta hamaika helegite eta informe osatu dituzte hainbat proiekturi aurka egiteko: AHT, harrobiak, zentral... [+]
Latinoamerikako hainbat herri-eragiletako hamabost bat kide izango dira Bizkaia Aretoan azaroaren 14an eta 15ean Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia OMAL-ek antolatutako topaketetan. Ekintza guztiak trantsizio ekosozialarekin lotutako alderdi desberdinak lantzen dituzten... [+]
50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]
Hendaiako ikastetxean komun klasikoak kendu eta komun idorrak eraiki zituzten martxoan. Ikuspegi ekologikoari tiraka, egitasmo orokorrago baten barne dute aldaketa: hondarrak jangelako konpostari gehitu eta guzia baliatzen dute ikastetxean duten baratze pedagogikoan, Hendaiako... [+]
Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]
Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]