Ormaiztegiko Euskadiko Kutxaren sukurtsalari eraso egin diote goizaldean. Ezezagunek su eman diote, eta sarrera kiskalita gelditu da.
Goierriko Hitzak informatu duenez, lekukoen arabera, goizeko 06:00ak aldera konturatu dira sua zegoela. Goizean sarrera garbitzen eta kalteak neurtzen aritu dira. Egoitzaren hormetako batean, "Txikiko SOS" (sic) dioen pintaketa bat ere agertu da, Iñaki Bilbao preso lezamarra egiten ari den gose grebari erreferentzia eginez.
Manifestazioa Goierri Birzirik plataformak deituta egin da igande eguerdian. “Mutiloan zabortegirik ez” lelopean milaka herritarrek hartu dute parte, Mutiloako zabortegiaren kontra eta birziklatzearen alde.
Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera.