EH Bilduren ustez, erasoak Orkoiengo udal kirol instalazioetan gertatu ziren. Salaketen jakitun zeuden udal arduradunak erasoak ezkutatu eta minimizatzen saiatu zirela dio koalizioak.
Orkoiengo bi bizilagunek sexu-indarkeria jasan zuten urtarrila eta otsailean bertako kirol instalazioetan. Jakin bezain laster alkatea jakinaren gainean jarri zutela adierazi du EH Bilduk, konturatuz azken honek gertaeren berri zuela.
Ahotsa komunikabideak adierazi duenez, EH Bilduk egoerarekiko desadostasuna argiki adierazi du: "EH Bildu Orkoiendik gure babesa adierazi nahi diegu gertaera horien biktimei, eta argi utzi nahi dugu sistema heteropatriarkalean bideraturiko matxismoaren eta indarkeriaren isla besterik ez diren ekintza horien aurrean gure arbuioa". Udalaren "jarrera pasiboaren" ondorioz, indarkeria aste batzuen buruan errepikatu egin dela salatu du alderdiak, gero eta larriagoa bihurtuz.
Hori horrela, koalizioak Berdintasun Batzordearen premiazko deialdia eskatu zuen –berdintasunerako teknikariaren eta Iturgain Udal Elkarteko gerentearen parte hartzearekin–, baina erantzunik ez zuen jaso. Ezohiko komisioaren eskakizunaren aurrean egondako erantzun falta dela eta, premiazko mozioa aurkeztu du EH Bilduk, hurrengo erabakiak hartzeko eskatuz:
-Urgentziaz, batzorde berezi baterako deia egitea.
-Batzorde horretan argitu dadila zergatik ez den martxan jarri dagoen udal-potrokoloa.
-Ikerketa horietatik eratorri daitezkeen galderak argitzea.
-Barne-araubidea eta zehapen-araubidea eguneratzeko konpromisoa hartzea, udal instalazioetan erantzunkizunez eta atzerapenik gabe aplikatzen direnak.
-Orkoiengo Udalarentzat lan egiten duten langileak prestatzea horrelako egoera baten aurrean nola jokatu behar den jakiteko.
-Erantzunkizunez jokatzea, edozein motatako indarkeria ekiditeko udal-instalazio guztietan.
Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]
Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]
Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]
Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.
Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.
Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.
Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.
Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]
Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.
Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]