Abenduaren 20ko osoko bilkuran bertako alkate Alejandro Lópezek (PSN) azaldu zuen herriko ludotekan euskarazko ekitaldiak egitea euskaldunentzat pribilegikoak direla.
Sare sozialetan arrabotsa sortu dute Lópezen hitzek, gaztelaniaz ari da eta horrela entzuten zaio zehatz mehatz: “Gure ludotekan ekitaldiak gaztelaniaz eta euskaraz egiten dira. Eta euskaldunak joan daitezke euskarazkora eta gaztelaniazkora. Gaztelaniaz dakitenak, aldiz, bakarrik gaztelaniazkoetara joan daitezke. Hau da, zerbitzu bikoitza dute. Izan ere, ez gara eskubideez hitz egiten ari, pribilegioez ari gara”.
Sare sozialetan harrabots handia sortu dute hitzok eta ahotsetako askok euskarafobia leporatu diote alkateari. Iragan abenduan ere gisa honetako beste kasu bat egin zen publikoa: urte bukaerako osoko bilkuran Eguesibarreko alkate Xuriñe Peñasek (UPN) euskarazko kultur ekitaldiak erdaldunentzat baztertzaileak zirela esan zuen.
UPNk sostengatutako alkatetza
Alejandro López PSNko alkateak 23 urte ditu eta Zuzenbidea eta Filosofia ikasketen gradu bikoitzaren azken urtea amaitzen ari da. EH Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak Orkoienen –azken hiru legealdietan hala izan da–, baina Nafarroako beste hainbat udaletan moduan, UPNko botoekin atera zen alkate López. Iruñeko zentsura mozioa dela eta, aldiz, sostengua kendu dio UPNk. Oraindik, alabaina, Junt@s por Orkoien ezkerreko hautagaitzaren sostengua du. Orkoien Iruñerriko ipar-mendebaldeko 4.051 biztanleko herria da.
Beheko txioan egin zuen salaketa Beñat Hach Embarek kazetariak, eta bertan entzun daitezke Lopezen hitzak.
Egesibarko alkatearen adierazpenen ondoren Orkoiengo Alejandro Lopez (PSN) alkatearen txanda iritsi da. #Euskarafobia diskurtsoa instituzioetatik haizatzen dute, zer eta apartheid linguistikoa pairatzen dugun herrialde batean pribilegiatuak euskaldunok garela esateko. Aski da! pic.twitter.com/Eta1fNtckW
— Beñat Hach Embarek Irizar (@hatxen) January 18, 2024
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]