Alboan eraman dezakezun agiririk onena dela sinesturik daude organo eta ehun emaileetako entitateetako kideak. Cocenfe, Alcer, Atehna eta FQ elkarteek txartel berri bat bultzatzen ari dira Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Emailearen agiria da. "Munduko txartelik onena" ere izendatu dute. Biziak salba ditzakeen agiria da hori. Izan ere, txartel hori duenak adierazten du zerbait gertatuta ere, heriotza tarteko denean, bere organo eta ehunak beste pertsona bati emateko nahia erakusten duela. Txartel hori izateak ahalbidetuko du era berean, emaile izan nahi duen horren senitartekoen artean, lagunen artean eta oro har gertukoen artean gaiaz hitz egitea. Heriotza gertatuko balitz, egoera latz horren aurrean medikuaren galderaren aurrean, "zuen senidearen organoak eta ehunak ematearen aldeko zarete?" ezustean harrapatu ordez, aurretik hitzeginda izanda, erantzuna argiagoa izatea eta tupustean jaso ordez galdera naturaltasunez jasotzea. Horixe da nabarmendu dutena entitate horietatik.
2.000 bizi salbatu dira Nafarroan organo-emaileen bidez
Erraz eskuratu daiteke emaile agiria. Internet bidez webgunea zabalik dago horretarako: soydonantedeorganos.org-ren bidez. Bertan eskaria egin eta etxera iritsiko da txartela. 2.000 bizi salbatu dira gurean organo-emaileei esker.