Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Azaroaren 21ean, Errusiako misil hipersoniko berri baten –Oreshnik ospetsua– lehergailuek Ukrainako Dnipropetrovsk hiria jo zuten (Ukrainak Dnipró izena jarri zion). Helburua hiri horretako Yuzhmash misil fabrika zen. Ordutik, Ukrainak eta NATOk ez dute erasoaren ondorioen irudirik eman. Kazetaririk ere ezin izan da bertara hurbildu, eta guneko sarbidea zorrotz zainduta dago.
1994an, orain dela 30 urte, fabrika hori bisitatu nuen, SESB amaitu arte atzerritarrei itxitako hiri baten erdigune neuralgikoa zen. Sobietar Batasunaren garaian, Dnipropetrovsk industria-konplexu militarraren "hiri babestua" izan zen, hau da, hornikuntzaren ikuspegitik pribilegiatua, herrialdeko batez besteko egoera prekarioa baino askoz ere kontsumo eta zerbitzu arazo gutxiagorekin.
Yuzhmash munduko misil fabrikarik handiena izan zen. Stalinek sortu zuen gerraostean, Hitlerren V-1 misil motako 2.000 unitate egiteko urtean. Misil hori Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanei pirateatu zien Moskuk. 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, Dnipropetrovskeko fabrikak kontinentearteko SS-18 misil astun beldurgarriak ekoizten zituen, Satan izenez ezagutzen zirenak. SS-18ak, SS-24ak bezala, 1993an debekatu ziren, AEBko aldebiko desarme-akordio estrategikoaren bidez (Start II). Yuzhmasheko esparrua 600 hektareatan hedatzen zen eta 60.000 langile, teknikari eta ingeniarik egiten zuten lan bertan.
1994ko Ukraina "krisian zegoen herrialdea" zen, baina hori eta ezer ez esatea pareko dira. Errusian bezala, ezkutuko ekonomiatik eta ahal zenaren salerosketatik bizi zen jendea; bertako eliteak, aldiz, patrikak betetzen zituen ondare nazionalaren eta estatuaren baliabide itzelen "pribatizazioarekin". Baldintza haietan, Yuzhmash moduko erraldoien birmoldaketa interesatzen zitzaidan. Jakin nahi nuen milioi eta erdi biztanleko hiri industrial ohi bateko bizitzaren aldeko borroka zertan zen. Nola moldatzen ziren jardunean jarraitzeko?
“Birmoldaketa? Ez adarrik jo”, esan zidan langile batek. "Lehen hemen Satan fabrikatzen genuen, eta Satan gure herria zaintzen egon zen bitartean mundu osoak errespetatzen gintuen. Orain haurrentzako bizikletak eta jostailuzko metrailetak egiten ditugu eta CIAk barre egiten digu. Ez dut esaten ez genuenik desarmatu behar, baina ez guk bakarrik, eta gainera, gure ahalmen zientifiko-teknikoa hondatu gabe". Jendearen joera depresiboa zen, baina nola-hala aurrera jarraitzen zuen. Aleksandr Kochetkov kohete-ingeniari izan zen Yuzhmashko misil lantegian, gero esparru horretan sortutako enpresa bateko bideo- eta telebista-teknikaria izan zen. Azaldu zuenez, han goi-teknologia egiten jarraitzen zen, adibidez Ziklon kohete zibilak eraikitzen, SS-18etan oinarrituak eta hamazortzi tonako satelite zibilak edo militarrak orbitan jartzeko erabiliak. "Europako Espazio Agentziak erabiltzen dituen Arianne-ak baino askoz hobeak dira, baina Europako merkatuak ez dira horregatik gure teknologiara zabaltzen, alderantziz: gure beldur dira eta ahalik eta ate gehien ixten dizkigute. Ez dugu kexurik, baina dagoeneko ikasi dugu merkatuaren latza zer den", zioen ingeniariak.
1994an Yuzhmash oso garrantzitsua zen Ukrainarentzat. Bere zuzendari nagusia 1992ra arte, Leonid Kuchma, lehen ministroa izan zen eta ondoren herrialdeko presidentea. Ez dakit nola eboluzionatu zuen fabrikak hurrengo urteetan eta hamarkadetan, baina, dirudienez, azken urteetan amerikarrek eskua sartu zuten eta lurrazpiko hiru lantegi erraldoietan jarduera industrial militar garrantzitsua zegoen. Bai fabrika hori, bai Karpatoetako mendi azpian Rheinmetall Alemaniako armagintzako erraldoia lurpean eraikitzen ari dena, Ukrainako defentsa industria indartzeko NATOren ahaleginetakoak dira. Errusiarren arabera, azaroaren 21eko Yuzhmash-en aurkako erasoan, hiru lantegi horiek suntsituak izan dira.
Errusiako politikariak eta komunikatzaileak pozarren daude Oreshnik misilarekin. NATOk Dnipropetrovsken duen fabrikaren aurkako zaparrada supersonikoen leherketaren irudiak ase arte zabaldu dira Errusiako komunikabideetan. Berriro beldurgarriak izateak benetako erekzio mentala eragiten die ugazabei. Borrokan diren inperioen geopolitika eta dialektiketatik harago, SESBekin zuten mehatxu apokaliptikoaren sinesgarritasuna galdu zutela sentitzea psikologikoki oso gaizki zeramaten. Misil berri honek sildenafiloaren –erekzioa aktibatzen duen biagraren osagaia– eragina izan du bere organismoan. Hormigoi sendoenaren lurpeko lau bunker zeharkatzeko gai da Oreshnik misila, eta bere inpaktu-abiadurarekin, soinuarena baino hamar aldiz handiagoa, 4.000 gradura arteko tenperatura sortzeko gai da, eguzki-gainazalarena baino pixka bat gutxiago. Ondorioa: bere ingurua errauts bihurtzen du.
Putin presidenteak Astanako gailurrean (Kazakhstan), Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundean (CSTO), Sobietar Batasunaren ondorengo aliantza militarrean eman zituen aipatu azalpenak. Esan zuen berak jada ohartarazi ziola NATOri irismen luzeko misilen erabilerak zer ekar zezakeen; Errusiak Oreshnik-a erabili behar izan zuela aurkariaren ekintzei erantzuteko; Errusiako misil hipersonikoek ez dutela antzekorik munduan, haien ekoizpena areagotzen ari dela eta Errusiak NATOko herrialde guztiek batera baino hamar aldiz misil gehiago ekoizten dituela; "Oreshnik" misilak masiboki erabiliz gero, haren potentzia arma nuklearraren parekoa dela, baina kutsadura erradioaktiborik gabe.
Azalpen horiekin, Errusiak bere potentzia aldarrikatzeaz gain, argi utzi du Ukrainan gerraren areagotzean jarraitzeko gai dela, eta disuasio handia sor dezakeela arma nuklearrera jo gabe. Gainera, NATOri eraso diezaioke, baina herrialde-kideak kolpatu gabe. Yuzhmash fabrika lehertzeak, edo Rheinmetall Karpatoetako lur azpian eraikitzen ari dena, edo Ukraina armaz hornitzen duen Moldaviako NATOren zentro logistikoak erasotzeak, ez luke aktibatuko NATOren Gutunaren bosgarren artikulu mitikoa, zeinaren arabera estatu-kide baten erasoaren aurrean erantzun bateratua aktibatuko litzatekeen, ez Ukraina ez Moldavia ez daudelako NATOn, nahiz eta NATO horietan egon. Areago, egoerak okerrera egingo balu, eta Trumpek ustez abandonatutako europarrak tropak Ukrainara bidaltzen hasten badira, Oreshnik-en bisitatxoa izan dezakete euren lurraldean.
Horren guztiaren aurrean, galdera nagusia honako da Bruselako, Europako Batzordeko eta Parlamentuko gezurtientzat: nola egin dezakete atzera aurpegia galdu gabe? Batez ere, “aurpegia galtze” horrek erruleta errusiarrera jokatu duten erakundeen gainbehera ekar dezakeenean. Ukraina ariete gisa erabilita, Errusiari xake-mate eman nahi izan diote, baina txarto atera zaie.
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]
(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).
George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.
Taldea ezagutzera ematea, gerrarako dirua biltzea eta soldaduak errekrutatzea da faxisten asmoa. Hainbat geldialdi egingo dituzte, hala nola Alemanian, Polonian, Txekian, Lituanian, Herbehereetan eta Belgikan.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.
2022ko otsailaren 24an hasi zen gerra. Ordutik, Errusiak egiten duen erasorik bortitzenetakoa egin du astelehenean. Erasoak azpiegitura energetikoa izan du jomuga, eta horrek itzalaldi orokorrak eragin ditu.