Orduak kontrolatzeko taula, lana ez dadin izan bizitzan denbora gehien hartzen duena

  • Hiritik At kooperatiban erabaki zuten astean 32 orduko lanaldia izatea, "ulertzen dugulako lanak ez duela bizitzaren zati handiena hartu behar". Lan denborari neurria hartzeko, orduen kontrola eramateko erreminta bat garatzen joan dira. Taula "sinplea" da, eta denborarekin asko findu dituzte lan arloak: komunitatearentzako egindako lan ez ordainduak, barne-antolaketari lotutakoak eta formaziorako denborak ere badu bere lekua taula horretan. Erreminta horrek aukera ematen die norberaren lan orduen kontrola eramateko, lantaldeko lanak orekatzeko eta bezeroen proiektu bakoitzari zenbat denbora eskaini dioten jakiteko. Helburua, beti ere, "bizi-baldintza egokiak ziurtatzea da. Ekonomia sozial eraldatzaileko enpresak montatu genituen mundua aldatzeko, baina mundua aldatzeak ez du zentzurik gure eguneroko bizitzak, praktikak, enpresa izaerak ez baditugu aldatzen. Guretzat hau oso garrantzitsua da: ongi bizi nahi dugu, baldintza onak izan nahi ditugu".

Artikulu hau CC lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 25ean - 06:42
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hiritik At kooperatiba sortu zutenean 35 ordukoa zen langile hauen lan astea. "Urtebetera-edo diru-sarrerak hobetzen joan zitzaizkigun eta aukeratu ahal izan genuen: soldatak igo edo lan-orduak murriztu. Lanaldia murriztearen alde egin genuen, ulertzen dugulako ekonomia sozial eraldatzaileko enpresetan lanak ez duela izan behar bizitzaren zati handiena hartzen duena". Geroztik 32 orduko lanaldian ari dira.

Nola egiten da benetan lanaldia 32 ordukoa izateko?

"Ekonomia sozial eraldatzailean ekintzailetasun izaera handia dugu, eta autoesplotazioan erortzeko arriskua dago". Hori saihesteko, hasieratik hasi ziren orduak kontatzen. Bakoitzak darama bere orduen kontaketa, ez du beste inork kontrolatzen, baina barrura begira ordu horiek erregistratuta uztea garrantzitsutzat dute, lan-taldea antolatzeko informazio asko ematen baitu. Kanpora begira, erreminta horrek aukera ematen die proiektu bakoitzaren errentagarritasuna neurtzeko: "Lan bat egiten badugu x dirugatik eta guk diru horri dagokiona baino askoz ordu gehiago eskaintzen badizkiogu, horrek ekar dezake guk egunean 8-10 ordu lan egin behar izatea. Garrantzitsua da jakitea non dagoen oreka: lana kalitatez egiteko, baina autoesplotatu gabe".

Excell taula bat, norberaren neurrikoa

Interneten badira lan denborak neurtzeko mila aplikazio. Hiritik At, ordea, excell taula sinple batekin abiatu zen, eta denborarekin bere neurrira zehaztu eta garatu du: "Guk proiektuka lan egiten dugu, eta taulan idazten dugu zer aurrekontu dugun proiektu bakoitzerako. Orduen aurreikuspen bat egiten dugu eta langileon arteko banaketa, bakoitzak dituen lan-kargen arabera. Enpresaren lanak ere kontuan hartzen dira lanen banaketan: administrazioa, komunikazioa... eta baita ere formakuntza, lan komunitarioa... estipulatuta dugu egun zer ardura dituen bakoitzak enpresan, eta lanaldiaren zer ehuneko eskaintzen diogun lan mota bakoitzari, eta hurrengo hilabeteetako lanak aurreikusten eta orekatzen goaz".

Erreminta honek ez du minutuz minutuko hiper-zehaztasuna bilatzen: "Egunean bost minutu baino gutxiago pasatzen ditugu taula hau betetzen. Adibidez, idatziko genuke: 'Ordubete eskaini diot halako proiekturi, beste ordubete bilera honi'... eta baditugu zaku orokorrak ere, esaterako, emailak erantzuten ordu-erdi pasatu badut, 'proiektuen kudeaketa' zaku orokorrean jarriko nuke".

Denbora ez da beti aurrekontuaren araberakoa

Excell taulan agertzen den "lan komunitarioak" laukitxoak, herri mugimenduek eskatu dizkieten eta kobratu gabe egingo dituzten lanak biltzen ditu: "Zehaztuta dugu langile bakoitzak urtean hainbat ordu inbertitu ditzakeela horietan".

Proiektu bakoitzera bideratutako ordu kopurua beti ez da aurrekontuaren araberakoa: "Proiektu bati aitortu ahal diogu bestelako balio bat, guretzako aparteko interesa izan dezake eta kasu horretan agian ez dugu errentagarritasun ekonomikoa bilatuko. Baina taulak aukera ematen du kontrolatzeko, jakiteko proiektu batean pasatu egin garela orduetan eta saiatu behar dugula geratzen den ordu kopurua fintzen, edo alderantziz".

Lan-taldean oreka sentsazioa mantentzeko

Erreminta honi esker, lanen aurreikuspena eta jarraipena erraz egiten dute. "Lan-taldean oreka sentsazioa mantentzeko oso ona da".

Lantokian ez dute ordutegi finkorik eta langile bakoitzak antolatzen du egunean eguneko bere ordutegia: "Egun batean ordu gutxiago sartu ditzakegu lanean edo batere ez, bizitzako gorabeherei erantzuteko, eta beste egun batzuetan errekuperatu ordu horiek. Erraminta hau erabiltzen dugu norberak bere orduen kontrola eramateko".

Aurrera begira

Taula horretatik atera daitekeen datu pila, bilera ezberdinetan aztertzen dute: proiektuen errentagarritasuna urtean behin begiratzen dute, baina langile bakoitza nola dabilen bi hilean behin... aurrera begira, informazio hori guztia modu sistematizatuagoan aztertzeko bidea egin nahi lukete.

Orduen kontrolerako erreminta garatuz jarraituko du Hiritik At-ek, helburua argi izanik: "Lanean ez gara aberastuko, baina egunean sei ordu eta hogei minutu lan egitea, soldata txukunarekin, kristorena da. Ekonomia sozial eraldatzailearen helburua izan behar du ez autoesplotazioan erortzea".

FITXA

 

Hiritik At kooperatiba

Zer egiten du: Espazioaren eraldaketa, eraldaketa sozialarekin uztartu.

Langile eta bazkideak: 7 langile-bazkide, 1 langile.

Noiz sortua: 2013an.

Egoitza: Irunen eta Bilbon.

Harremanetarako: hiritik-at@hiritik-at.eus

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esperientzien kutxa
Parean: Lana, zaintza eta militantzia uztartzeko irtenbidea lana berrasmatzea denean

Erabat militantzian bizi ziren garai batean; lan ordaindua eta militantzia denborak bereizi zituzten ondoren beren egunerokoan; eta ama egin zirenean... beren lanbidea sortzeari ekin zioten, ordura arte militantziaz landu izan zuten feminismoa lan ordutan egin ahal izateko. Zer... [+]


Alda: Kolektiboan irtenbidea emanaz jendarte herrikoiak bakarka dituen eguneroko arazoei

Manu Robles-Arangiz Fundazioak sustatu duen Alda proiektuak egoitza ireki berri du Baionan, maiatzaren 30ean. Usaiazko eragile sozialak eta elkarteak ez direla klase herrikoiarengana iristen ikusita, AEBetako Community organizing antolaketa metodoa ezartzea du asmo, jendarte... [+]


Talleres Mitxelena: Hausnarketa egiteko makinak gelditzen dituztenak

Azken lau urte hauetan kooperatibagintzari buruzko hausnarketak landu dituzte Mitxelena tailerreko langileek. Kooperatiba sortu zutenei eta haien etxekoei eskertza egin zieten eta haiengandik “egina jaso” duten lan eredu hau baloratzeko eta kontzientzia hartzeko hiru... [+]


Ondalan: Bazkideak etxeko, sukalderaino

Burlatan duten sukaldean hamabi jaki prestatzen dituzte astero eta bost jasotze puntutan uzten dute. Ondalaneko bazkideek leku horietako giltza badute eta nahi dutenean pasatu daitezke janari ontzien bila. Etxekoak dira bazkideak: ez da kuotarik ez permanentziarik ordaindu... [+]


Elikagunea: Egunerokoa bertakoa jatea denean

Irudikatzen al dugu herri bat, saskia hartuta erosketetara ateratzean, eskutan hartutako guztia bertakoa bagenu, etiketari begiratu beharrik izan gabe, edo saltzaileari galdezka ibili gabe? Herri osoa ez, baina plaza bada horrelakoa Azpeitian. Baserritarren azoka erdian... [+]


Boga garagardoa: Euskal Herriaren pisua, litrotan eta kilogramotan

Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]


Argazkiak, pertsonen ongizatea lantzeko

Pertsonaren ongizatean lagungarri izatea bilatzen du IDo photography-k lantzen duen argazkigintza terapeutiko eta pedagogikoak: “Ez da psikologo edo terapeuta batek eman dezakeen laguntza, nik irudia erabiltzen dut pertsonen ongizatea bilatzeko, bai arlo profesionalean edo... [+]


Izarkom
Pertsona batek erantzungo dizun telefonoa

Izarkomeko webgunean mezu hau irakurri dugu larrialdi telefono zenbakiaren ondoan: “Kontutan izan, larrialdiko telefonoaren beste aldean, lan orduz kanpo artatuko zaituen langile bat dagoela, beraz, jai egun edo desordutan SMSa bidali aurretik, zuk zeuk hausnartu benetan... [+]


“Bereizi behar da zer den distantzian egin daitekeena, eta zer ez”

Lan dinamiketan, harreman eta gatazken lanketetan adituak diren ekonomia sozialeko hiru eragile elkartu ditugu Leitzaranen, indarrean datorren errekaren ertzean: Harago Aholkularitzako Aran Erasun Urtzelaieta, Farapiko Araitz Rodríguez Gutierrez eta Gabriela Errenteria... [+]


Ara!Gorputz: “Ezin ditugu bestelako ekonomiak martxan jarri, ez baditugu gorputzen prozesuak lantzen”

Hilekoaren erregistroa eginez hasi ziren, eta taldean kudeatutako ginekologia bizipen horietatik abiatuta sortu zuten 2018an Ara!Gorputz elkartea. Emakumeek* beren ziklo hormonalak behatuz jakintza kolektiboa lantzea eta zabaltzea dute helburu, gorputzen burujabetza... [+]


Skura: Teknologia burujabetza lantzen, elkarlanean

Telefono mugikorretarako aplikazioak egiten dituen Skura interkooperazioan aritu da hasieratik. Izan ere, bi pertsonak osatutakoa zen sorreran, eta aplikazio mugikorrak garatzeko behar dira beste zerbitzu batzuk ere, adibidez, zerbitzaria. "Zerbitzu horiek guk ere egin... [+]


“Taldea osatzen dugunok ongi bizitzeko espazioa da Hiru Damatxo”

"Guretzat balio handiena duena da badakigula bakoitzaren premiak eta egoerak kontuan hartzen eta horietara moldatzen". Hiru lagunen artean jarri zuten martxan Hiru Damatxo, eta laguntasun horretatik, naturala egin zitzaien konfiantzan oinarritutako funtzionamendua,... [+]


Bira produkzioak: Lanean ere bada bizitza ederrik

Bira produkzioko kideak "bizigarritasunaz" eta "bizitza zentroan jartzeaz" mintzo dira, baina asebetetzea lan barruan bilatzen dute, ez lanetik kanpoko zereginetan. Lana eta hobbya uztartzea da horretarako gakoa: "Gustatzen zaiguna egiten dugu, eta hori... [+]


Aholku: Zenbakiei beldurra galtzen, gertutasunaren bidez

Aholkuk izenari men eginez, proiektuei asesoramendua ematen die, zenbaki kontutan. Proiektuetan eguneroko lanari eusteak buruhausteak ekartzen ditu, eta "kontabilitate fiskala" moduko hitzek beldurra ere ematen dute... Aholkukoak saiatzen dira proiektuen sorreran... [+]


Harago aholkularitza: Topa dagigun lanean ere

Haragok aholkularitza eta bidelaguntzak egiten ditu pertsona, elkarte eta enpresentzat. "Guretzat ez da aukera bat gugan praktikan lantzen ez dugun zerbait besteekin lantzea" azaldu dute. Beren bizipenetatik ondorioztatu dute, lanean ospatzeari lekua emateak garrantzia... [+]


Eguneraketa berriak daude