Irri bihurri batek aterarazi ditu eszenatokira. Ez show txundigarririk, ez bat-bateko irteerarik. Lasai atera dira Larragako La Laguna elkartea goraino bete duten jarraitzaileen aurrera, entsegu lokalean egongo balira bezala. Mikroak mugitu, kableak baztertu, parez pare begira jarri eta, ai, barre txiki hori. Finean, antzeko zauriekin baikaude hemen, orbain forma hartu duen irribarrez.
Bai Gorka, David eta Galder, bai begiak dizdizka dauzkagun entzuleak. Beste behin ere adrenalina igotzeko prest, baina amaiera usaia darion kontzertua hasteko bertigoz. Etorri gara hala ere, eta ezin irri txikia disimulatu.
Zirrara kondentsatu egin da, eta ez soilik kalean baino hamar gradu gehiago egiten dituelako barruan. Areto txikien xarmak dakartza izerdia, elkar ukitzea eta ordu erdian sarrerak amaitu ondoren, hautatua suertatu izanaren sentsazio eder hori. Dena ematera etorri gara denok gaur, eta ez dago atzera bueltarik. Gorkak haur txiki bat dirudi zinez, hizlari dator, filtrorik gabe, dantzan, Nafarroan etxean jokatzen duela jakitun. Eta publikoa ere haur txikien gisara gozarazi nahi du. Barre txikia ez zaio iluntze osoan desagertu.
Energiaz hasi da kontzertua, taldekideak hurbil eta jostari, areto txikietako azken bira honek emandako indarrak berotuta. Beude, Ez naiz aldatuko, Isiltzen banaiz, Katedral bat, Libre. Ez dut kantuen ordena gogoratzen. Bai, ordea, txalo zaparradek gidatzen dutela iluntzea. Ikasten, Biziraun, Spoiler!, Oreka, Toro (“¡nos vamos a Berlin!”). Txaloak abestien aurretik, ostean, tartean. Eskertzeko adina ez, poza liberatzeko beste bai. Denak ez du balio, Sols el poble salva al poble, Ikusi Arte.
Aretoak lehertzear dirudienean egin dute alde hiru musikariek. Kamisetak gorputzari itsasita ditugu, gandua betaurrekoetan. Baina arnasa hartzerako agertu da Gorka, gitarra eskuan. Esker hitzak oparitu dizkie Larragako herritarrei, horren umil, horren goxo hartzearren, memoriaren haziak landatzearren. Historia ahanzturan ez uzteko norberak eskaini dezakeen harea ale horri heldu dio, bakarlari gisa, Larragako herriari Maravillas kanta eskaintzeko. Oilo-larrua azalean, begiak are dirdiratsuago.
Ia bi orduren ostean entzun dira Oihu iragartzen duten lehen akordeak. Haur txikien ilusioz, baina amaitzera doan zerbait bizitzera doanaren intentsitate beraz entregatu da publikoa, esplikatzen hain zaila den eta guztia eman ondoren geratzen den sentimendu hori Larragan gorpuzteraino.
Nazkatzeraino erabili dugu Zizeken txokolatezko laxantearen metafora, jabetu gabe sudur parean genuela aplikazio lokala. Sinpleki azaldua, txokolate laxantearen irudiak adierazi nahi du zerbait definitzen duen hori bera gabe eskaintzen zaizkigula produktu, jarrera edo keinu... [+]
Film dokumentalak maite ditu egile iruindarrak. Bere lehen filmetan gazte askok bizi duten prekarietate amaigabeaz eta gentrifikazioaz mintzatu ondoren, orain musikak sorrarazten digun dardarizoaz ari zaigu Berri Txarrak eta bere zaleen inguruko Dardara dokumentalean.
Lekunberriko gaztetxean lehen kontzertua ematetik, Nafarroa Arenan asteburuan 24.000 lagun inguru biltzera pasatu dira. Mende laurden igaro da tartean, hamar disko kaleratu eta kasik 1.100 kontzertu eman dituzte bitarte horretan. Milagarrena munduaren beste puntan gainera,... [+]
Euskal Herriko zenbait gaztetxe eta areto txikitan joko du Berri Txarrak taldeak urrian. Orain arte iragarri gabe zeuden kontzertu hauek taldeak agur esateko biraren parte dira.
Ekainaren 21ean izanen da ekitaldia. Kontzertua eskainiko dute Victoria Eugenia antzokian
Elkarlanetik sortu eta bizi da Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea. Ospakizunetan da: 50 urte bete ditu aurten. Larunbateko ekitaldiak Euskal Herriko hainbat txokotako jendea erakarri zuen Miarritzera. Ia 5.000 lagun inguru bildu ginen Iraty Aretoan, eta bigarrenez... [+]
Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoa eman du Lekunberrin, iaz iragarritako etenaldi mugagabearen inguruko azalpenak emateko.
Ilara luzeak sortu ziren astearte arratsaldean Berri Txarrak-en kontzertuetarako sarrerak eskuratzeko.
Lehendabiziko aldiz Berri Txarrak taldearen berri izan nuenean telebistan izan zen. Irakurtzen zituzten gauzei buruz galdetu eta nire lehendabiziko poema liburua aipatu zuten. Harrotasuna eta harridura sentitu nituen, biak batera. Lehendabiziko aldiz Gorka Urbizurekin hitz egin... [+]
Eta badoa egungo euskal musikaren erreferente nagusienetakoa. 40 urteren bueltan gaudenon soinu-bandaren egile nabarmenak. Berri t(T)xarrak dira milaka eta milaka jarraitzailerentzat. “Adierazteko molde berriak bilatuko ditut” dio Gorka Urbizuk, mende laurdeneko... [+]
Berri Txarrak taldeak “etenaldi mugagabea” iragartzeak ezustean harrapatu ditu Euskal Herriko musikazale gehienak. Bonba bat bezala erori da notizia, Lekunberrin sortutako taldea ez baita alferrik gaur egungo euskal musikaren erreferente nagusienetakoa.
"Berri Txarrakekin ziklo ahaztezin bat ixteko garaia heldu dela sentitzen dut" idatzi du Gorka Urbizu taldeko abeslariak Berri Txarraken webgunean argitaratu den komunikatuan.
Azaroaren 3an San Mameseko zelaira salto egin aurretik, MTVk dagoeneko sartu du lehen gola Bilbon. Ostegunean iragarri dutenez, Berri Txarrak taldeak joko du katearen Europe Music Awards ekitaldiaren aurretik Athletic-en estadioan antolatu duten kontzertuan, Muse eta Crystal... [+]