“Oraingoa Palestina osoan dagoen herri borroka da poliziaren eta eskuin muturraren aurka”

  • Budour Hassan aktibista palestinarra eta Tal'at mugimendu feministako kidea elkarrizketatu du Nacho Ibáñezek Directa hedabidean. Jerusalemdik erantzun ditu galderak telematikoki. Hiri hau eta Palestina osoa azken egunetan "une historikoak" bizitzen ari da, Israelgo okupazioaren kontrako protestetan milaka herritar kalera atera direnean. Hamas talde armatuaren eta Benjamin Netanyahu lehen ministro duen Israelen arteko gatazkaz harago, herri borroka bat dago oinarrian, askatasuna lortzeko antolatzen ari dena.


2021eko maiatzaren 18an - 08:29
Argazkia: The Palestine Festival of Literature.

Zer ari da gertatzen Palestinan azken egunetan?

Bere ezaugarri nagusia da, Gazako bonbardaketaz harago, orain fronteak ditugula Palestinako lurralde historiko osoan. Gazteen herri mobilizazioekin hasi zen guztia. Gazte hauek orain arte politizatu gabetzat hartzen ziren, Palestinako borrokatik urrunekotzat, eta beren protestekin lortu zuten Ramadanaren lehen egunetan Damaskoko Atean jarri nahi zituzten hesiak geldiaraztea. Horrek erakutsi zien beren harriak gai zirela indar errepresiboei aurre egiteko. Herri garaipen honek animoa eman zien Jerusalengo Seikh Jarrah auzoko hamazortzi familiaren etxegabetzearen kontrako erresistentzia egiteko eta gai sentitzen ziren beren ahotsarekin Israelen teknologia militarra garaitzeko. Auzo honetako familiak egun sitio polizialaren pean bizi dira, eta gehienak Palestinako beste txokoetatik errefuxiatuta etorritakoak dira Nakbaren ostean eta orain berriz ere kanporatuak izateko arriskuan daude.

Auzo honetatik borroka Palestinako hiri guztietara zabaldu da, baita 1948an okupatutako lurraldeetara ere. Gazteak eta aktibistak batu egin dira Jerusalengo auzo honetako biztanleen protestetara, indar okupatzaileen aurka. Astelehen honetan mobilizazio palestinarrek bat egin zuten Jerusalen Ekialdearen anexio ilegalaren egunarekin, sionistek "Batasunaren Eguna" deitzen dutenarekin, zeinetan milaka judutar ultraeskuindarrek hiri Zaharreko kaleak zeharkatu ohi dituzten. Bi mugimenduek kalean topo egitea aitzakiatzat erabili zuen poliziak Al-Aksa mezkita barrua erasotzeko, gas malkoeragileekin eta gomazko balekin, fededunak errezuan zeuden bitartean.

Zein alde dago garai honen eta aurrekoen artean?

Iraganeko gerretan jatorria Hamasen buruen erailketak izaten dira, eta oraingoan erakundeak berak adierazi zuen misilak bidali zituela Sheikh Jarrah-ko auzokideen borrokarekiko elkartasunez eta Israel bere taktinetatik aldentzeko. Gainera, garrantzitsuak dira judutarrak eta arabiarrak bizi diren hirietan dauden enfrentamendu handiak. Aurrerantzeko eszenatokiak ez dira errazak aurreikusten, baina ezberdindu egin behar da munduko boteretsuenetakoa den ejerzitoaren kontrako gerra militarra zein Gazako erresistentzia; eta Jerusalemen eta Palestina osoan dagoen herri borroka poliziaren eta eskuin muturraren aurka. Palestinako elitea eta Ramalako Autoritate Palestinarrak kontrolatu egin nahi du espero ez zuen mugimendua eta eutsi egin nahi die parte-hartzaileetako asko aktibista politizatuak ez diren manifestazioei: manifestari hauen protestarako motiboa bizi duten errealitatearekiko haserrea da. Urtetan kulpa morala izan da lana lortzeko ezer ez egin ahal izatea, eta orain gure egoeraren ondorio denaren konbentzimendua hartu dute.

Azpimarratu behar da mugimendu hau ez dela gidatua izaten ari ohiko alderdi politikoengatik eta lortu duela borrokan palestinar guztiak identifikatuta sentitzea, Israelko hirietan bizi direnengandik Jerusalemen edo Zisjordanian daudenengana. Oso garrantzitsua da mugimenduen batasuna eraikitzea eta aliantzak sortzea palestinar guztien artean. Une honek aurreko eta ondorengo aroa bereiziko ditu eta mugimendu palestinar batek kolonialismoaren hesiak hautsi eta zerbait iraultzailea sortu duela esan beharko dugu, zeinak indartu egin duen jendearen kontzientzia nazional eta politikoa, Palestinarekiko narratiba aldarazteko. Dugun erronkarik handiena, mobilizazio hau bukatzen denean jarraitzea izango da.

Azken egunetan ikusi dugu ultraeskuinak edozein herritar arabiarren aurka eraso egin duela. Gizartea polarizatuago dago?

Herritar judu eta arabiarren arteko polarizazioa ez da gaurkoa, Israel sortu zenetik bertatik bada. Beren lurretan eutsi zioten palestinarrek estatuaren diskriminazioa jasan dute geroztik, beren bizitzako eremu guztietan, nahiz eta ofizialki hiritar israeldarrak izan ez baitute judutarren eskubiderik praktikan. Nahiz eta Israelek bere burua estatu judutar demokratikotzat duen, erakutsia du alde judutarra garrantzitsuagoa dela bere izaera demokratikoa baino eta horrek ez dituela inola ere palestinarrak barne hartzen. Palestinarrek behin eta berriz ukatua ikusten dute lurrerako sarbidea edo etxeak eraikitzeko baimena.

Egoera are zailagoa da palestinarrak eta judutarrak elkarrekin bizi diren herrietan. Azken hamarkadetan Zisjordaniatik kolonoak etorri dira Lod edo Jaffa bezalako hirietara, eta hauetan muturreko talde erlijiosoak sortu dituzte, zeinak helburutzat duen Israel herria jatorrizko Judea bihurtzea eta herritar arabiarrak bertatik desagerraraztea. Lod hirian talde hauek estatuaren diruarekin eskola erlijiosoak sortu dituzte eta herritarrak xaxatu dituzte palestinarren aurka. Hiri honek gainera Gush Katif lurraldeko kolono pila jaso zituen eta talde erradikalekin bat egin zuten.

Azken egunetako protesta palestinoei berehala erantzun zieten kalean talde sionista ultraeskuindarrek. Talde hauek loturak dituzte poliziarekin eta Israelgo gobernuarekin eta beren helburu nagusietakoa da herritar judu eta arabiarren arteko harreman oro desegitea eta apirilaz geroztik kaleak zeharkatzen dituzte "Mahoma hil da" moduko leloekin.

Egun ikusten ari garena gazte palestinarren eta poliziaren babesa duten ultraeskuineko talde hauen arteko konfrontamendu zuzena da. Leherketa honek islatzen du hamarkadetan jasandako bazterkeria eta indarkeria instituzionalizatua. Eztabaida dezakegu erabilitako taktikez, baina herri kolonizatu eta deshumanizatu batek erabat isilarazia ikusten duenean bere ahotsa, duen aukera bakarra bere zapalkuntzaren sinboloen aurkako borroka da. Egungo gatazkaren jatorria talde ultraeskuindar hauek indartu izanean dago eta Israelko hiri mixtoak etnikoki garbitzeko duten borondatean.

Nola uztartzen dira emakumeen mugimenduak Palestinaren borrokan?

Egungo mugimendua kolonialismoaren eta patriarkatuaren aurkako borroka da. Manifestazioetako irudiak begiratuz gero, dozenaka emakume ikusiko dituzu parte hartzen eta poliziari beldurrik gabe aurre egiten. Hau ez da harritzekoa, beti egon da Palestinako borrokan. Azken urteetan borroka feministak Gobernuz Kanpoko Erakundeen bulegoak eta beste erakunde elitista batzuk utzi ditu eta kalera egin du, jendearengana. Duela urte batzuk sortu zen Tal'at mugimendu feminista eta bere leloa da "Emakumea askatu ezean ez dago nazio askapenik". Hau ez da lelo hutsa, gure larruan bizi dugun errealitatea baizik, polizia israeldarrak emakume palestinarrak bortxatzen dituenean. Kolonizazioaren eta patriarkatuaren arteko aliantza inplizituak sistemaren bi aurpegiei aurre egin beharrean jartzen gaitu bai gure etxeetan eta bai espazio publikoetan. Emakumeak egungo altxamendu herritarraren parte dira bai antolakuntzan, bai manifestazioetan, bai familiaren ordezkari izanik edo zapalduenen abokatu lanak eginez modu boluntarioan. Hau da, emakumeek ez dute soilik parte hartzen mugimenduan, lideratu ere egiten dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Dozenaka mila palestinar Gaza iparralde suntsitura itzultzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Gazan su-etena indarrean sartu den honetan, Israelgo armadak Zisjordaniari egin dio eraso

Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Gazarako su-etena adostu arren, akordioaren bozketa gibelatu du Israelek

Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]


2025-01-15 | Axier Lopez
Bilboko Portua blokatu du LAB sindikatuak, Gazako genozidioarekin negozioa egin ez dezaten aldarrikatzeko

Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.


Nolakoa zatekeen sekula eraso gabeko Palestina?

Zeresana ematen ari da Rami Younis kazetari eta aktibista palestinarraren LYD animaziozko film-dokumentala. Fikziozkoa da, Israelek inoiz okupatu gabeko Lyd hirian kokatua, zeinean ez den sekula ere britainiarren koloniarik egon, eta juduak eta arabiarrak elkarrekin bizi diren;... [+]


Eguneraketa berriak daude