“Orain da literaturaren bitartez ere mundu eredu berria proposatzeko ordua”

  • Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat. Errezitalak, aurkezpenak, antzerki saioak, kontzertuak, irakurraldiak, haurrentzako ipuin kontaketak, solasaldiak... Oparoa eta osagarriz betea dator beste behin ere euskal literaturaren azoka.


2013ko maiatzaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gotzon Barandiaran, Literaturiako antolatzaileetako bat. (Arg: Dani Blanco)

Literaturia kale gorrian. Azaldu iezaguzue aurtengo leloaren zergatia.

Bi estakuru nagusi izan ditugu leloa hautatzeko. Baga, kultura oro har, literatura beren beregi, kalean gura dugu, herritar guztion eskura, euripean, eguzkiaren epeletan, hotzak erasanda baina kalean. Eredu krisiak eragindako kalte itzeletako bat, kulturaren beharrezkotasun eza, preszindibilitatea, da. Ekonomikoki aspaldiko garai latzenak direnotan, intelektualki ere babes gabe gura gaituztela deritzogu. Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) ahaldun nagusiak argi esan zuen, sasoiotan liburuak, diskoak, teatroa eta antzekoak izan behar dira baztertzen lehenak. Alegia, eman dezagun egun osoan lanean, ez dezagun dirua beste burukominik izan, etorkizuna zenbakiekiko menpekotasuna dela onar dezagun, ongizatea kontu korrontearen senide-ordea dela. Gure ustean, oraintxe da kultura, euskarazkoa, literatura, ahalik eta herritar gehienen eskura jartzeko ordua, oraintxe da literaturaren bitartez ere mundu eredu berria proposatzeko ordua, kalean, herrikideekin.

Erakunde publiko gehienek euskal kultura abandonatuta dutela iruditzen zaigu. Euskal kultura zabaltzeko, konpartitzeko, transmititzeko ahaleginetan ari garenak babes barik sentitzen gara. Erakunde publiko nagusienetako arduradunek ez dute gure lana aitortzen eta eskean ibili behar izaten dugu, eskean lau txakur txiki jasota, zuriketetan mila buruhauste izateko. Kultura espainol, frantses eta ingelesduna, orobat estatubatuarra, sustatzen ari dira, kultura horien hegemonia betikotzeko ari dira kulturarako diruak bideratzen, eskarazkoa pobretasun endemikora kondenatzen.

Zer esan nahi du aurtengoa antolatzeak?

Aurten ez dugu Literaturia ezelango diru-laguntzetara aurkeztu, lau txakur txiki uger jasotzeko sekulako buruhausteak ditugulako geroko zuriketetan. Nazkatuta gagoz diru-laguntza sistemek txikioi ezartzen dizkiguten oztopoez. Literaturia euskarazko literaturaren plaza bakarra da egun, osoki euskarazko literaturari eskaintzen zaion gune bakarra. Bosgarrenez antolatuko dugun arren, orain arte erakunde publikoetako ordezkari bat bera ere ez zaigu egundo hurreratu zer behar dugun galdetzera. Zergatik?

Kartelari estetika sobietarra hartu diot.

Kartela Unai Iturriagak sortu du, orain arteko guztiak legez. Literaturia kale gorrian leloa erabili gura genuela esanda sortu du. Irakurleon matxinadarako deia aldarrikatu genuen duela 10 urte, Literatura Eskola sortu genuenean. Aldarri hura atezuan dago oraino.

Dagoeneko badira bost Literaturia. Zer eboluzio ikusi duzue, zer sentsazio duzue?

Euskarazko literaturak, bere rola sinetsita, aurrerapausoak eman behar dituelakoan gaude. Asko idazten dugu, asko proposatzen dugu, genero askotan, formatu ugaritan, eta horren berri eman behar diogu ahalik eta euskal herritar gehienari. Bosgarren urtea mugarria izango dela uste dugu, bai egituratzeari bai estrategikoki zer behar dugun gogoetatzeari begira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literaturia
2024-05-27 | ARGIA
Euskal letren asteburua egin du Literaturiak Zarautzen

Ostiraletik igandera Literaturia jaialdia egin dute Zarautzen (Gipuzkoa) (B)egia izenburupean. Booktegi webgunea omendu dute antolatzaileek. Hiru ikuskizun estreinatu dituzte, denak Literaturiarako beren beregi sortuak.


Bihurguneei so, bidea aztergai

Itziar Ugarte kazetari eta idazleak luzatutako hariak harilkatu dituzte Uxue Apaolaza idazleak eta Ines Osinaga musikariak. Mahaiaren bueltako elkarketari jarritako izenburua: “Bihurguneak eta bideak elkarrizketan”. Aitzakiak: Apaolazaren Bihurguneko nasa (Susa,... [+]


2023-05-04 | ARGIA
Asteburu honetan ospatuko dute Literaturia Zarautzen

Ostiral honetan hasi eta igandera arte egingo da Zarautzen Literaturiaren 10. edizioa. Lege Zaharren Enparantzan irekiko da karpa nagusia eta bertan aurkeztuko dira hamabost bat liburu. Doinuele Euskarazko Plazen sorrera dela eta, aurtengoa berezia izango dela iragarri dute.


Literaturaz blaituko da Zarautz maiatzaren hasieran

Maiatzaren 5etik 7ra ospatuko da Literaturia. Aurtengo gaia Eten izango da, pandemiako etenaldiaren erruz sortzaileek "asko sufritu" dutelako. Zarauzko Garoa liburu dendan egin dute aurkezpena.


2022-05-18 | Peru Iparragirre
Euskal letren plaza bilakatuko da Zarautz maiatzeko azken asteburuan

Maiatzaren 27tik 29ra izango da aurtengo Literaturia. Askotariko ikuskizunak eta mahai-inguruak egingo dituzte Zarauzko euskal letren plazan. Dagoeneko eskuragarri daude emanaldietarako sarrerak.


2018-05-25 | Zebrabidea
Zarautz literaturaren erdigune bilakatu du Literaturiak

Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria... [+]


Literaturia 2016: larrutuko zaituzte bideo hau ikusten ez baduzu

Literaturia izango da Zarautzen maiatzaren 19tik 21era eta, hitz egin dezagun lanak merezi duen terminoetan, ikus-entzunezko obra honekin iragarri dute.


Literatura eta larrua maiatzean Zarautzen: zer gehiago eska dezakezu?

"Larrua" izango da aurtengo Literaturiaren gaia, "plazer hutsa" jarri diote azpititulu. Zarautz maiatzaren 19tik 22ra literatur-saltsaren erdigune bihurtuko da ekitaldiz beteriko programari esker.


Literaturia
Aurten galdu ezin dituzun bost zita

Maiatzaren azken asteburuan ospatuko da aurten euskal letren plaza Zarautzen, bigarrenez iaz Larrabetzutik hona salto egin ostean. Lehen aldiz gai baten bueltan osatu dute egitaraua: Ardoa. Huts eginez gero, literaturzale, galdu izanaz damutuko zaren bost proposamen bildu ditugu... [+]


2014-05-22 | Myriam Garzia
LITERATURIA 2014
Euskal letren plaza berezitua Zarautza aldatu da

Udaren atarian heldu da Literaturiaren 6. edizioa. Aurtengoan, Larrabetzu utzi eta Zarauzko herriak egingo dio tokia euskal literaturaren hitzorduari, urtetik urtera hazi den ekimena izaki, azpiegitura hobea behar duelakoan. Auzolana du oinarri Literaturiak, eta... [+]


Oier Guillan: “Kultura behetik eta modu aktiboan bizitzeko aukera da Literaturia”

Literaturaz oro har, poesiaz, antzerkiaz eta sorkuntzaz solasean aritu berri gara Oier Guillanekin. Aurki argitaratuko den elkarrizketaren aurrerapena da ondoren datorrena.


Danele Sarriugarte, idazle eta itzultzailea: “Gero eta lausoago ikusten dut sortzearen eta itzultzearen arteko muga”

Literaturiak ekitaldi ugari proposatuko ditu hiru egunez, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Igandeko menuko plater nagusia, kasura, mahaiaren bueltan eskainiko da, 11:00etatik hasita. Euskarazko itzulpengintzaren erronkak gaur egun izenburupean antolatu den solasaldiak... [+]


Euskal literatura kale gorrira, bosgarrenez

Maiatzaren azken egunetik hasi eta ekainaren 2rako tartean iragango da Literaturia 2013, letrak kale gorrira ateratzea helburu duen ekimena. Bosgarrena dugu aurtengoa, eta betiko legez, Larrabetzuko herria hartuko du plazatzat.


Eguneraketa berriak daude