Aurrekontuak matematika kontuak direla aldarrikatzen dutenen aurrean, alderdien proiektu, estrategia eta kultura politikoa ezagutzeko balio duen lehen mailako ariketa politikoa direla ikusi dugu berriro ere. Proposamen eta aldarrikapenak politika errealetara eramateko aukera ez ezik, begibistakoa da aurrekontuen momentuak berebiziko garrantzia duela estrategia politikoak bideratzeko eta elikatzeko.
Nafarroan, bertako instituzioen osaketa eta politikak tarte luzez zuzendu ditzakeen espazio politikoa sendotzen duen akordioa egin dute. Espainiako Estatuan, legealdia bukatzeko ez ezik bakoitzak bere etxean posizioa indartzeko aukerak eman dituen akordioak dira Madrilgoak; eta ez da gutxi, hango gobernuari segida emateko aukera bakarra egungo formula errepikatzea izango dela baitirudi. Gasteizen, osoko zuzenketen eztabaidan, ikusiko dugu gaur oposizioa direnak bihar gobernu izateko zein proposamen politiko duten esku artean. Ezkerreko alderdiek erakutsi dute badutela akordioak egiteko borondatea, gaitasuna eta ekimena; baita akordiorik gabeko agertokian jokatzeko prestutasuna ere.
Hortaz, estrategia politikoek eta diruak posible egin dituzten akordioak dira, ezkerreko alderdiak ardatz diren espaziotik zuzentzeko politika publikoak aurrera eramateko, korapiloz beteriko testuinguruan. Baina, kontuan hartuz Europako Batzordeak gastu publikoari ezarritako mugak eta kontrol zorrotzak momentuz –eta baldintzekin– eten egin direla, 2008ko politiketara ez itzultzeko balio izango duten akordioak eta estrategiak ote diren… gero gerokoak.
Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.
Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.
Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]