Euskararen Egunean jasoko du Kepa Mendiak (Gasteiz, 1952) Durangoko Azokan Argizaiola saria, euskal kulturaren alde egindako lanagatik.
Euskarazko komertzioa bultzatzen aitzindari izan da hiriburuan Kepa Mendia, familiaren Mendia Optika dendaren kudeaketa hartu zuenetik.
Urteetan egindako "inurri lanagatik" jasoko duzu Argizaiola saria.
Ustekabe handia izan da, ez nuen Euskal Herri mailako halako saririk espero, nahiz eta askoren lanaren ordezkari moduan izendatu nauten. Uste dut adinarekin baduela zerikusirik; sei saritu izan gara eta ni naiz gazteena.
Madrilen ikasi zenuen euskara, ezta?
Bai, han hasi nintzen, ikasle nintzela, eta ondoren, Gasteizera etorri nintzenean gau eskoletan hasi nintzen, 1976an. Bazegoen mugimendu handia garai hartan; bi talde handi zeuden, Olabide ikastolaren ingurukoa eta Joan Bautista Gamiz elkartearena, euskal eskola izatera pasa zirenak, eta hortan izan nintzen buru belarri. Gero Filologia ikasketak egiteko aukera izan nuen, Mitxelenaren eskutik, eta hori amaituta sartu nintzen optikan. Kartelak euskaratzen hasi nintzen, publizitatea euskaraz jartzen, euskaraz zekiten langileak hartzen...
Aurretik egin zuten halako lanik optikan?
Aita ez zen euskalduna baina euskaltzale gogorra zen, eta hainbatetan saiatu zen. Euskal Jaia izeneko irratsaio bat zegoen Radio Vitorian, Jose Mari Sedanok urte askoan aurkeztu zuena, eta han hasi zen aita euskarazko mezuak zabaltzen.
Euskaraz publizitatea jartzen zuten bakarretakoak izango zineten orduan?
Gasteizen bai, eta gainera gogoratzen dut "zoroa" esaten zidatela. Optika politizatzen ari nintzela eta nire buruaren kaltetan izango zela esaten zidaten. Ni hasi nintzen euskara sartzen etxean euskaraz egiten nuelako eta dikotomia horrekin ezin nuelako; ni euskalduna naiz etxean eta dendan, ahal dudan neurrian behintzat. Ez nuen merkatal estrategiarik, eta nire harridurarako, publizitate horrekin, beste optika guztietatik nabarmendu ginen, ezagun egin ginen, euskaltzaleak etortzen ziren, euskaldunak, eta onura ekarri zigun, kaltea ekarri beharrean. Eta, oraindik ere, bezero euskaldun pila bat ditugu; bost bezerotatik birekin euskaraz egiten dut buruz buruko lanean, ikusmen graduazio lanean.
Euskarazko testuak ere badituzue graduazio lanetarako, ezta?
Bai, behin Cervantesen El Quijote ikusi nuen graduazioa egiteko erabiltzen diren testuetan, eta euskaraz jartzea ere horren zaila ez zela izango pentsatu nuen. Atxagaren Obabakoak-ekin hasi ginen eta geroztik beste hainbat izan ditugu.
Zeinek esan behar du euskarazko lehen hitza, bezeroak ala dendariak?
Nik kartelez josita daukat mahaia kar kar, aski da sartzea konturatzeko nirekin euskaraz egin daitekeela. Askotan pentsatu dut erdalduna zela eta erdaraz hastea, eta bezeroak euskaraz egitea; sarritan aski da keinu bat edo hitz bat euskarara pasatzeko.
Gaur egun, bestelako erosketak euskaraz egiten dituzu Gasteizen?
Nik garbi uzten dut euskalduna naizela eta zerbitzua ere hala nahi dudala. Denda handi samarretan, batez ere, galdetzen dut ia dendari euskaldunik ote dagoen. Hemen sortua naiz, ongi ezagutzen dut, eta 70 hamarkada inguruan euskara ez zen entzuten; jende askok ez zuen jakingo hizkuntza hori bazenik ere, eta gaur egun edozein tokitan entzun daiteke euskara. Poliki bada ere euskara erabilera gora egiten ari da Gasteizen; esango nuke orain arte mirakulu bat izan dela, eta hemendik aurrera beste bat behar dela. Erronka "alimalekoa" da, Iparraldean esaten den bezala.
Zer behar da beste "mirakulu" horretarako?
Behar dira euskal ekintzaileak. Instituzioak badituzte beste gauza batzuk gogoan, atzetik doaz beti, eta uste dut euskal ekintzaileei dagokiela hasitako bide honi jarraipena ematea. Euskal ekintzailea niretzat da euskaraz bizi den ekintzailea.
Erronken zuhaitza jarriko du Aleak larunbatean? Zer erronka idatziko duzu?
Euskara aldetik uste dut urte askotako lanaren emaitza lortzekotan garela, eta niretzat hori litzateke ikaragarria: Euskararen Etxea eta Antzokia. Badakit arazoak daudela, baina eskatuko nieke euskaltzale guztiei eta tartean dauden guztiei malgutasunez jokatzeko, eta euskara helburu izanik, konpontzeko. Ez genuke barkamenik izango hori pikutara badoa.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAk.
Amurrioko Udalaren aurrekontuak 5 milioi euro gehiago dituen arren, %8ko jaitsiera egon da euskara arlora bideratutako den diru kopuruan, iaz baino 33.945,52 euro gutxiago.
Euskaraz izango direla iragarri baina gaztelaniaz izaten amaitzen duten ekintzak, teorian elebidunak diren eta praktikan gaztelania hutsean egiten diren saioak edota zuzenean euskaraz eskaintzen ez den aisialdia. Gasteizko gurasoen kexak ugariak dira eta mezu garbia dute:... [+]
Euskararen erabilera galtzen ala berreskuratzen ari da? Non begia, han ahoa. Ahobizarrik gabe mintzo da Oihane Perea Perez de Mendiola (1977, Gasteiz) euskalgintzak zein bertsogintzak Arabari emandako bueltaz. 30 urteren ostean bertso txapelketen fokupetik atera berritan, plazen... [+]
Lazarraga Kultur Elkarteak 2014an sustatutako proiektuari bukaera eman, eta Gasteiz Antzokiaren proiektuan zentratuko da elkartea.
Ikasle garaian bere ibilbide profesionala ingeniaritzara bideratzeko asmoa zuen arren, beste aukera batzuk bidean agertu, eta euskarari lotutako ibilbide esanguratsua egin du ordutik Alex Vadillok. AEKn 15 bat urtez, lehenik, eta Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuan beste 18... [+]
Neurrizko, zentzuzko, zuhur ageri da zaratotsa nagusi den mundu zementuz josian. Mendi eta basoak izan ditu lantegi, eta sen on handiz mintzo da hala naturaz, nola haren girbin hiriaz. Apal eta sotil ari da Arabaz, toponimiaz, euskaraz... Indarraren arrazoirik gabe, arrazoiaren... [+]
GEU Elkarteak Aihotz plazako txosna kudeatu izan du azken urteotan. Euskarari jai-eremu propio bat eskaintzeaz gain, elkarteak urtean zehar antolatzen dituen beste zenbait egitasmo egiteko beharrezkoa den diru-iturria ere eskaintzen du. Jairik ez ospatzeak kalte ekonomikoa... [+]
Batera: kultur proiektuak elkarrekin diru-laguntza deialdiak hiru proiektu saritu ditu: Bizimundua, Tinta eta grafito artean: musak eta Erroak. Crowdfunding kanpainak martxan egongo dira martxoaren 30era arte.
“Izaskun Arrueren urratsen atzetik” liburua idatzi du Miel Anjel Elustondok. Azken hamarkadetan Gasteizen eta Araban euskararen bilakaera eta Ikastolen sorrera nolakoa izan zen aztertu du. Izaskun Arrue Arabako Ikastoletako “lehen andereñoa” izan... [+]
Mendialdean euskarararen zabalpena aztertu du Joseba Abaitua linguistikako doktoreak; muga oso garbia aurkitu du, euskararen eta erromantzearen artean.
Bizitzeko proiektu baten aterpea izan asmo du. Aiaraldea Komunikazio Leihoak hauspotu du ekimena, eta komunikabide izatetik komunitate izateko jauzia ematen ari dira. Hezkuntza, feminismoa, kultura, ekonomia sozial eraldatzailea eta elikadura burujabetza ardatz, eta euskara... [+]