Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta tratamendu multidiziplinarretan inbertitzea gomendatu dute profesionalek.
2008tik 2021era, opioideen kontsumoa hirukoiztu egin da Espainiako Estatuan. “Farmazeutikek saldu digute mina %100 desagerrarazi daitekeela, eta hori gezurra da”, diote espezialistek, El Saltok argitaratutako erreportajean. Opioideen familiako analgesikoak min oso zehatzetarako daude aurreikusita, epe motzeko min zorrotzetarako (ebakuntza baten ostekoak) eta paziente onkologiko terminalentzat, baina oro har gaizki erabiltzen dira eta hainbat kasutan menpekotasuna eta erabilera neurrigabea ikusten ari dira profesionalak.
Min kronikoei aurre egiteko, adibidez, orokortu egin dira opioideak. “Botika hauek lehen tratamendu aringarrietan baino ez ziren erabiltzen, baina pixkanaka min kronikoak artatzeko erabiltzea zabaldu da, eta min kronikoa gero eta presenteago dugunez, gero eta urte gehiagoz bizi garelako eta gaixotasunak pilatzen goazelako, tresna bat gehiago bihurtu dira”, diote El Salton, kontsumo orekatuaren garrantzia azpimarratuz.
Fentanilo opioidea, “oso arriskutsua”
Espainiako Estatuan, erabilienak dira parazetamola tramadolarekin uztartzen dituzten medikamentuak, eta fentaniloa da bigarrena zerrendan (fentanilo gehien kontsumitzen duen laugarren estatua da Espainia). Osasunaren Mundu Erakundeak morfina gomendatzen du min ertain-larrientzat, baina Espainiako Estatuan gehiago erabiltzen da fentaniloa, “ziurrenik presio komertzialagatik”, diote El Saltoko artikuluan. Opioide hau morfina baino ehun aldiz indartsuagoa da, eta oso arriskutsua dela ohartarazi dute erreportajeko adituek, sortzen duen efektu aringarri eta menpekotasun maila handiagatik: “Minaren Unitateek errazegi errezetatzen dute fentaniloa, gaitz kronikoak dituzten pertsona gazteei errezetatzen zaie, eta oso arriskutsua da”.
Berriki, beste ohartarazpen bat ere egin du Medikamentuaren Europako Agentziak: ibuprofenoa kodeina opioidearekin uztartzen dituzten medikamentuak gehiegi eta behar baino dosi handiagoetan kontsumitzen dira eta horrek menpekotasuna eta albo-ondorio kaltegarriak ekar ditzake.
Errealitate horretatik urrun gauden arren, gogoratu behar da farmakoen kontsumo neurrigabea benetako epidemia dela AEBetan. Egunean 100 pertsonatik gora hiltzen da han, opioideen kontsumoak eraginda.
Min kronikoarentzat, zer?
Pazienteen tratamendu multidiziplinarraren alde egiten dute adituek: traumatologo espezializatuak, fisioterapeutak, psikologoak, psikiatrak… eta batez ere, azkar erantzungo duen osasungintza sistema bat, jendea minez eta itxaron zerrendan zain izango ez duena. Horretarako, jakina, baliabideak behar dira, “eta askoz merkeagoa da pazienteari pilula ematea, baina pertsonek menpekotasuna garatuko dute eta bizi-kalitate zalantzagarrira kondenatuko ditugu. Jendeari erremintak eman behar zaizkio minarekin bizitzen ikasteko, eta egoki artatu behar dira min hori jasangarria izan dadin”.
Medikalizazioaren atzean, egungo gizarte eredua
Gehiegizko medikalizazioa ulertzeko, aipatu ditugu osasungintza sistemaren dinamika eta gaur egun herritarrok urte gehiagoz eta gaitz gehiagorekin bizi garela. Beste faktore bat nabarmendu digu Aitor Montes medikuak: egungo bizi-erritmoa. Lan-baldintzei, ardurei, kezkei… erantzun ahal izateko, herritarrok ere badakigu konponbide azkarragoa dela pilula, dugun gaitz, min edo arazoari sakonean heltzea baino: “Medikuak gara jendearen azken heldulekua, baina guk ezin dugu konpondu gizarte ereduarena den arazoa”. Maiz, osasungintza sistemaren panoramak ere ez du asko laguntzen: lesio batekin medikuarenera doanari adibidez, errehabilitazioa egitea eta fisioterapeutara joatea dagokio, baina ez dago fisiorik, errehabilitazioak eta traumatologoak kolapsatuta daude, eta gainera askotan pazienteak lan egiten segi behar du, botika du soluzio.
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]