Atzemandako norbanakoak ontzitik uretara jauzi egin eta portura igeri heltzeko saiakera egin du. Italiako kostazainek atzeman dute.
Ontzian ziren beste lau migratzailek pasa den igandean egin bezala, bosgarren migratzaile batek ere Lampedusako portura igeri heltzeko saiakera egin du astearte goizaldean. Ontzitik 800 metrora dagoen portura iritsi asmoz egin du salto ontzitik, eta bidean atzeman dute Italiako kostazainek.
Abuztuaren lehenetik ontzian dira Mediterraneo itsasotik erreskatatuak izan diren 107 migratzaile, eta denborak aurrera egin ahala ontzi barruan egoera okertzen ari da. Pro Activa Oper Arms gobernuz kanpoko erakundeko Oscar Camps-ek adierazi du “burnizko kaxa batean konfinatuta” daudela, ura eta janaria anoetan banatuta. Bere hitzetan “Libiako atxilotze zentro bateko egoeraren antza hartzen ari hau baina Italiako uretan”. Egoera kaskarraren adierazgarri, bart gauean bederatzi migratzaile eta laguntzaile bat ebakuatu dituzte, osasun arazoak tarteko.
Antsietate krisiak, kolpeak, borrokak eta liskarrak egunerokoak direla salatu dute, eta horregatik hurbilen den portuan lehorreratu beharra ikusten dute Oper Armseko kideek. Portu hori Lampedusakoa da, 800 metro eskasera baitaukate.
Italian porturatzeko baimenik ezaren aurrean, Espainiako Gobernuak Algeciraseko (Andaluzia) portua eskaini zion lehenengoz Open Arms ontziari. Alabaina, Lampedusa eta Algeciras artean 950 milia —ia 1.800 kilometro— daudela kontuan hartuta, urrutiegi dagoela adierazi dute Open Armseko kideek. Ostean, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek Mallorcako eta Maoko portuak eskaini zizkien, baina muturreko egoera tarteko, aukera horiek ere baztertu egin zituen GKE katalanak.
Hala ere, Espainiako Gobernuak egindako proposamenak kontuan hartuta, Riccardo Gatti GKEko presidente italiarrak ondokoa proposatu du: Lampedusan edo Catanian (Sizilia) lehorreratzea, eta ondoren migratzaileak hegazkinez Espainiara lekualdatzea. Gattiren hitzetan, aukera horrek denbora eta gastuak aurreztea eragingo luke.
HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.
Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]
"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]
Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]
Igandean egin du erreskatea Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]
Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]
Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]
Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.