Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau herritarren kontrako salaketa jarri du, tartean Onintza Enbeitaren kontra, sare sozialetan jazarri zutela argudiatuta. Enbeita elkarrizketatu du ARGIAk: "Jomuga da biktima eta jomuga gara biktima zalantzan jarri ez dugun jendea".
Onintza Enbeita bertsolaria, Asier Musatadi musikaria eta izenik eman nahi ez duten Busturialdeko beste bi herritar hartu dituzte jomugan Mario Lopezek eta saskibaloi taldeko zuzendaritzako kide ohi batek: kasua argitara atera zenean Lopez eta zuzendaritzako kidea sare sozialetan seinalatu eta jazarri izana egotzi diete. Astearte honetan joan dira deklaratzera lau herritarrak eta egun bat geroago kasua artxibatu dela jakinarazi dio Enbeitak ARGIAri.
Sare sozialetako komentarioengatik salatu zaituztete. Txio asko idatzi ziren, bai Mario Lopezen aurka, bai klubak harekin harremana mantentzen zuela salatzeko. Baina soilik zuek lauak salatu zaituztete. Zergatik zuek?
Biktima gure lagun mina da eta salaketa hau bada bere ingurua estutzeko nahi bat; “zu ausartu zinen gu salatzera, ez dugu hain erraz amore emango” esateko modu bat. Batetik, ahalegin bat dago erasotzailea biktima bihurtzeko (“begira ze gaiztoak diren, ez dute errugabetasun printzipioa errespetatu”), eta bestetik, biktima berbiktimizatzeko nahia dago, bere inguru hurbilera jotzeko nahia. Bestela ez da ulertzen zergatik gu lauak, jakinda gainera justu gure txioetan ez dela izen-abizenik aipatzen.
"Biktimak dio 13 urterekin bortxatu zuela Mario Lopezek lehen aldiz. Ezin duzu horrelako zerbaitetan beste alde batera begiratu; ez ziren hasieratik biktimaren alde lerratu, nola ez jarri zalantzan klubaren jarrera? Nik eta Gernika erdiak!"
Salaketaren jomuga orduan ez zarete zuek izan, biktima baizik?
Jomuga da biktima eta jomuga gara biktima zalantzan jarri ez dugun jendea. “Ez bazaudete isilik, zuen aurka joango gara” mezua ere baduelako atzean salaketak. Guk hasieratik sinetsi diogu eta hasiera haietan, klubaren eta Mario Lopezen inguruaren aldetik bazegoen halako kutsu bat, biktima zalantzan jartzekoa (“urte asko pasa dira, errugabetasun printzipioa errespetatu behar da…”).
Hain zuzen, klubaren jarrerak eta klubak Mario Lopezekin harremana mantendu izanak ere soka ekarri du.
Lauon kasuan, txioak erabat dira klubaren jarrera salatzen, izen-abizenik gabe, eta orduan esandakoa pentsatzen jarraitzen dut. Klubak bere burua gezurretan harrapatu zuen [adierazi zuen ez zuela sexu gehiegikerien berri eta sare feministak gero argitu zuen kluba jakinaren gainean jarria zuela], eta hori da publikoki dakiguna. Gurasoekin, klubeko kideekin… hitz eginez gero, konturatzen zara gehiagotan begiratu zuela beste aldera, eta hori sutsuki salatuko dut: biktimak dio 13 urterekin bortxatu zuela Mario Lopezek lehen aldiz eta hiru urtez jarraitu zuela. Bada, ezin duzu horrelako zerbaitetan beste alde batera begiratu; ez ziren hasieratik biktimaren alde lerratu, Lopezekin harremana mantendu zuten, nola ez jarri zalantzan klubaren jarrera? Nik eta Gernika erdiak!
Jokaldia ez al zaio kontra etorriko Mario Lopezi? Salaketa honek ez al du aurkakotasun handiagoa sorraraziko herrian?
Lau salatuok argi genuen (nahiz eta bik anonimatua mantendu nahi duten) apirilean jaso genuen salaketa hau publikoki esan behar zela, jendeak jakin dezan hemen biktima bat dagoela herrian bakarrik paseatzera ateratzeko beldurrez bizi dena eta erasotzaile bat herrian inpunitate osoz mugitzen dena, poteoan eta beste, bizitza normala egiten, baita gure aurkako salaketak jartzen ere. Gutxienez auzi honek aukera eman digu gaia berriro ere kalera ateratzeko, jendeak ez dezan ahaztu.
Nola dago biktima?
Esan dudan moduan, erasotzailea inpunitate osoz mugitzen den bitartean, biktima beldur da kalera bakarrik ateratzeko. Aspaldi egin zuen salaketa eta asko luzatzen ari da afera, epaiketa lehenbailehen egin dadila, kapitulu hau itxi eta aurrera segitzeko bidea aurkitu dezan.
Ostegun gauean emakume bat bortxatzea egotzita atxilotu zuten gizon bat larunbatean. Gizona kasua argitu arte zaintzapean dago. Mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean 18:30ean, Baionako Herriko Etxean, eta horren erantzukizuna azpimarratu du.
Hamaika eraso Uztaritzeko (Lapurdi) San Frantses Xabierko ikastetxe katolikoan gertatu ziren, beste biak Domintxaineko (Zuberoa) ikastetxe katolikoan eta Angeluko (Lapurdi) San Josepe ikastetxe publikoan. Uztaritzeko ikastetxean ikasitako bost gizonek beren testigantzak eman... [+]
Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
15 urteko emakume bati egin dio eraso Izarra klubean jarduten zuen pilota entrenatzaile batek.
Lestelle-Betharramgo (Biarno) ikastetxe katolikoko indarkeria eta bortxaketa kasuen salaketek beste ikastetxe katoliko batzuen gainean jarri du fokua. Ipar Euskal Herriari dagokionez, Uztaritzeko San Frantses Xabier kolegioan pairaturiko indarkeria kasuak azaleratu dira... [+]
Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]