Zinez txalogarria, eskolako irakasle talde jakin baten borondatez, eta zenbait gurasoren inplikazioz, A ereduko ikastetxe estigmatizatu bat D ereduko eskola bilakatzeko abian jarri duten prozesua Gasteizko Judimendi auzoan. Honela, posible egiten ari dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, oraindik ere, indarrean jarraitzen duen eta erdaldundu besterik egiten ez duen A hezkuntza ereduaren eragin eremua murriztea. Bigarren urtez jarraian, 2 urteko gelarako matrikulazio aukera bakarra D hezkuntza eredua da Judimendi Eskolan. Borondate horri esker, urtez urte mailaz maila ordezkatuko du D ereduak A eredua, ikastetxe guztia D ereduko bilakatu arte. Ikastetxeak Gasteiz guztiko jatorri atzerritarreko familien seme-alabak ikasle hartu ohi izan ditu orain arte. Auzoko guraso euskaldunek beste auzoetako ikastetxeetara bidali izan dituzte seme-alabak, A eredua ez zegoen beste leku baten bila, eta alderantziz, beste auzoetako familiak gerturatu izan dira Judimendira A ereduaren bila. Erdalduntzen duen eredua desagerrarazteko prozesua abian jartzea izan da joera horrekin apurtzeko lehen pausoa. Oro ez da urre ordea, izan ere, Atik Drako aldaketa hutsa ez da nahikoa izaten, jakina baita zenbait eskolatan hizkuntza eredua aldatu izan dela baina gainerako guztia berdin gelditu, baita ikasleen profila ere. Oztopo bakarra, ordea, hori ez dela izan salatu dute eskolako profesionalek, haatik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzarik ezari aurre egin behar izan diotelako plazak ez perfilatzeko orduan, ez Haur Hezkuntzan plaza batzuk finkatzeko, ez ikasturtean zehar iritsitako ikasleei erantzuteko…
Amorerik ez ematea opa diegu eskola euskaratik integraziora eraldatzeko borondate partikular horri. Ikastolen mugimenduak hori du helburu, hain zuzen ere, bere sorreratik
Ikastolen Elkartean ondotxo ezagutu eta pairatzen ditugu hezkuntza sistema eraldatzeko, menpeko hainbat administraziotatik eratortzen diren oztopo horiek, are gehiago zure bokazioa ez denean frantsesetik edota gazteleratik itzulpen soila izango den hezkuntza eredua betikotzea eta zurea propioa eraiki duzunean. Horiei aurre egiteko taldean jardutearen garrantzia eta hezkuntza eraldatzailearekin konpromisoa duten irakasleen balioa ezaguna zaigu ikastoletan. Eta nola ez, gurasoen ezinbesteko bultzada ere bai, euskal hezkuntza sistema eraldatzen jarraitzeko. Horregatik, apaltasunez, ongietorria eman nahi diegu, bide malkartsu honi ekitea hautatu duten Judimendi Eskolako partaideei. Baita ere, amorerik ez ematea opa diegu eskola euskaratik integraziora eraldatzeko borondate partikular horri. Ikastolen mugimenduak hori du helburu, hain zuzen ere, bere sorreratik, kalitatezko hezkuntza eredu moderno, eraldatzaile, kohesionatzaile eta euskaldunaren bidea jorratu eta hedatzea. Hobetzeko eta zuzentzekoak baditugun arren ikastola ereduan, zinez pozgarriak dira horrelako pausoak, izan Gasteizko Judimendi auzoan zein Oibarren. Pozgarria bezain eredugarria den bezala, Zangozako ikastolako kideen hamarkadetako lana eskualdeko hezkuntza eraldatu eta euskarazko lerroen eskaria hauspotzeko Nafarroako ekialdean. Bidea da borroka bakarra eta euskal hezkuntza sistema propioa gorpuzteko bidean elkartuko gara izan Bastidan, Ondarroan, Zarautzen, Argantzonen, Basabürüan, Villabonan, Tafallan, Donamartirin, Bermeon edo Lesakan, adibidez, Euskal Curriculuma landuz etengabe, muga, eraso, irain eta gutxiespen ororen gaindi. Bakarrik ezin delako, guztion eskuzabaltasunarekin egingo dugu bidea.
Unai Mendizabal Elezkano, gurasoa eta Arabako Ikastolen lehendakaria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]