Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Kanaria Handiko, Tenerifeko eta Fuerteventurako (Espainiako Estatua) makro-kanpamenduetan 9.000 gazte migratzaile baino gehiago sartu dituztela salatu du igande honetan Bilbon.
Elkarteak zabaldutako oharraren arabera, ekintza honen bitartez 2020ko urtarriletik Kanariar Uharteetara iritsi nahian Ozeano Atlantikoan ito diren 2.000 pertsona baino gehiagoren heriotzak gogoratu eta salatu nahi dituzte. Aldi berean, Europar Batasuneko gobernuen immigrazioaren aurkako politikek —Espainiako gobernuarenak barne— heriotza horietan duten erantzukizuna mahaigaineratu dute.
Halaber, migrazio hauen atzean dauden zenbait arrazoi agerian jarri dituzte. Esaterako, Europako gobernuetako tropek, bereziki Frantziakoek, Maliko gerran parte hartu izanak “Maliko ehunka gazte eraman ditu Kanarietara ihes egitera”. Bestetik, “Europar Batasunak Afrikako 13 gobernuri arrantzarako ezarritako akordio neokolonialak” ere salatu dituzte. Izan ere, horren ondorioz, “Senegalen bereziki, ehunka mila enplegu suntsitu dira eta milaka gazte Europara bidali dira Kanariar Uharteetatik”.
Era berean, Espainiako Gobernuak Kanarietara ihesi joaten diren gazteei egiten dien “harrera eskasa eta ez-duina” salatu nahi izan dute. Zehazki, Kanaria Handian, Tenerifen eta Fuerteventuran 9.000 gazte migratzaile baino gehiago atxikitzeko makrokanpamenduetan sartu dituztela salatu dute. “Ez dituzte bertan bizitzeko gutxieneko baldintzak betetzen” eta "Greziako eta Lampedusako uharteetan erabiltzen diren politika berak ditu", adierazi dute. “Kartzela-uharteak” eraikitzen dituzte, “Afrikatik eta Asiatik datozen migratzaileak Europako kontinentera sar ez daitezen.
Horren aurrean, zenbait eskaera egiten dizkiete Europar Batasuneko gobernuei. Lehenik eta behin, “bidaiatzeko sistema seguru bat ezar dezatela”, milaka migratzaile hiltzea eragotziko duena. Bigarrenik, “Afrikako herrialdeetako gatazketan zuzenean edo zeharka parte hartzeari uzteko exijitzen diete”. Azkenik, EB eta Afrikako herrialdeen arteko akordio ekonomikoak bi aldeentzat bidezkoak eta onuragarriak izan daitezela eskatzen diete, gaur egun gertatzen den moduan, Europako enpresentzat soilik baitira mesedegarri.
Gainera, Espainiako Gobernuari Kanarietara iristen diren migratzaileek harrera duina egitea eta giza eskubideak errespetatzea eskatu diote, gaur egun martxan dagoen atxiloketa-eremuen politika bertan behera uztearekin batera.
Amaitzeko, elkarteak babesa eta elkartasuna adierazi die Kanariar Uharteetara iritsitako migratzaileei, egiten ari diren erresistentzia ekimenei eta jatorrizko herrialdeetan altxatzen ari diren mugimendu sozialei. “Pandemia-egoera batean turismoaren monolaborantzak larriagotutako krisi ekonomikoa bizi duten kanariarrei” ere babesa adierazi nahi izan diete eta uharteetan sortzen ari diren elkartasun-sareak ospatu dituzte, migratzaileen oinarrizko beharrei erantzuteko eta egoera salatzeko antolatzen ari baitira.
Kanarietako milaka migratzaileren egoera salatzeko ekintza #BidaiaSegurua #HarreraDuina #MugitzekoAskatasuna pic.twitter.com/7AVQki3bQc
— Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia (@oeebizkaia) February 27, 2021
Herrialde berri batera moldatzeak dakarren astindu identitarioaz gain, migrazio-bidaietan eta berton aurre egin behar dieten indarkeriek oztopatzen dituzte etorkinen bizipenak. Psikoterapia da ondoeza sendatzeko bide bat, baina ez bakarra.
Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.
Gutxienez 33 pertsonaz aprobetxatu da. Irunen jaso eta Ipar Euskal Herrira eraman ditu, dirua kobratuta.
Lehen ediziotik zortzi urte igaro direnean, salaketa eta elkartasun ekimen hau Balkanetako mugara abiatuko da datorren uztailaren 12an, 21 arte.
Aurten ere, Mugak Zabalduz karabanan ia ehun lagun abiatuko gara Euskal Herritik, Europaren migrazio politikak, eta aurten bereziki onartu berri duen Migrazio eta Asiloko Paktua, salatzeko asmoz. Aurten Balkanetako mugara joango gara, Bosnia Herzegovinako Bihac hirira; hor... [+]
Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]
Aita Mari ontzian salvamento marítimo humanitario izeneko gobernuz kanpoko erakundearekin lanean ari da Isa Egiguren kazetaria.
Duela bi urte, Marokotik Melillara igaro nahian ari ziren ehunka pertsonari eraso egin zieten polizia-indarrek, eta gutxienez 70 lagun erail zituzten, nahiz eta kopuru zehatza ez dagoen argi. Gertakarien inguruko ikerketa amaitutzat jo dute Marokon, iritzita ez dagoela... [+]
Futbolarien agente bat dela antzeztuta, gazteei dirua eskatu eta Kolonbiatik migratzera bultzatu ditu iruzurgileak, sinetsarazita Euskal Herriko futbol talderen batek interesa izan zezakeela haiengan. Gutxienez 25 pertsona engainatu ditu, eta pilatuta izan ditu azpialokatutako... [+]
Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]
Atzerritartasun Legea aldatzea adostu dute Kanariek eta Espainiako Gobernuak: lurralderen batek pertsona migratuak hartzeko duen "gaitasunaren %150" gainditzen denean, estatuko beste erkidego batzuetara mugitzera behartuko dituzte adingabeak.
Migrazio politikaren gogortzea dakarren dekretua izenpetu du ekainaren 4an AEBetako presidente Joe Bidenek eta asteazken honetan sartu da indarrean neurria. Testu horrek dio egunean 2.500 zeharkatze ilegalen langa gaindituz gero (asteko batezbestekoa eginez), muga erabat itxiko... [+]