Hasieran nerbio-sistema zentrala kitzikatzen du, zeina gero, aldiz, lasaitu eta paralizatu egiten baita. Ahoz hartuta, mihian nolabaiteko inurritze sentsazio bat sortzen du; nerbio periferikoak, hasiera batean kitzikatuak, gero sorgortu egiten dira. Xurgatutako kopurua nahikoa bada, gonbito larria eta buruko mina eragiten ditu, baita aurpegiaren zurbiltasun handia ere. Pultsua hautematea zailagoa gertatzen da, eta maiztu egiten da. Sudurreko mukosaren narriadura areagotu egiten da, eta askotan doministikuekin batera dator. Pultsua nahasi egiten da, eta ondoeza orokortu; hala, hotz-sentsazioa eta arnasestua izaten dira, eta behin eta berriz itotzeko krisialdiak. Azkenean, sentimena galdu egiten da, gorputza paralizatu egiten da, eta orduan bakarrik, irabelarra irentsi eta lau edo bost ordura, konortea ere galduta, heriotza gertatzen da, bihotzeko edo arnas paralisiagatik”.
Pio Font i Quer handiak 1961ean argitaratutako Plantas medicinales, El Dioscórides renovado liburu mardulean idatzitako irabelarrari (Aconitum napellus) buruzko testu argigarri eder honekin hasi nahi izan dut belar horri buruzko hau.
Jaume Rusell Fossasek, Ripoll eta Puigcerdako epaitegietako forentse eta Pirinioetako landare pozoitsuen ikerlari sonatuak, honela deskribatzen du irabelar hiltzailearen lana. Hartu eta hamar minuturen buruan, ahoa sutu eta bihotzerrea eta oka... Jariapena areagotzen du, gorputz osora azkar hedatzen diren bero sentsazioa, hantura eta ziztadak; sentikortasun periferikoa nabarmen murrizten da, buruko mina eta izerdia. Arnas mugimenduak osatu ezinik, pultsuak indarra eta maiztasuna galtzen ditu. Modu depresiboan eragiten du gorputzean, eta nerbio-, burmuin-, bizkarrezur- eta bihotz-sisteman eragiten du. Bat-batekoa da, bradikardia gaiztoa eragiten du eta taupadek behera egiten dute. Eta, 35-40 minutuan, hilda egon zaitezke.
Gure inguruko landarerik dotoreenetakoa eta era berean pozoitsuena da irabelarra; akonitina du landare osoak, gehiena sustrai lodikotean. Eskuetan hartu eta azaletik ere pozointzen du. Akonitina miligramo bakar batek arazo larriak sortuko dizkigu, eta lauzpabostek hil egin. Konparaziorako, lan berdina gauzatzeko, 60 bat miligramo artseniko behar da.
Goi mendietan bizi da, batez ere azienda biltzen den artegietan, bordetan eta nitrogenoa eta materia organikoa pilatzen den inguruetan. Izen gehiago ere baditu gurean; “belar pozoiduna”, adibidez. Baita “otseri” eta “otseri-belar” ere: Pirinioetako istorio batek dio artzainek otsoekin burutu ezin eta haiek akabatzeko asto bat hil eta irabelarrez bete zutela; hurrengo egunean, inguruan azaldu ziren denak hilda. Alarguntsa-belarra ere esaten zaio, hemen aldamenekoa pozoitzen duena soilik emakumea balitz bezala... Egia da, gizasemeok jo eta zuzenean gure eskuekin hiltzen ditugu emazteak.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Sudurrak egia dio. Zaila da sudurra engainatzea. Usaimena saihestea ezinezkoa da. Sudurretik garunerako lotura bidearen ikerketa zirraragarria, liluragarria, zoragarria da makina bat ikerlarirentzat. Usainaren eta memoriaren arteko zubia azkarrena ez bada, bizkorrenetakoa bai... [+]
Duela 180 milioi urte Pangea kontinentea zatitu zenerako ikasia zuen aingirak Thetis itsasoa zeharkatzen. Ordudanik kontinenteak mugituz joan dira, eta aingira espezieak ezberdinduz. Jatorrizko arbaso beretik bereizi diren 20 aingira espezieen artean, gurea da, ibai-aingira edo... [+]
Oporlekuekin soilik lotuko dituzte askok Balear Uharteak, baina agroekologiaren eta kontsumoaren bueltan mugimendu bizia dute Mallorca irlan: Associació de Varietats Locals de Mallorca (tokiko hazi barietateen elkartea) da horren adibide. Abenduaren hasieran, elkarte... [+]
Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]
Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Ugaztun hitza entzutean, askotan burura etortzen zaizkigun lehen ordezkariak tamaina handienekoak izan ohi dira: hartza, otsoa, oreina… Batzuetan etxekotutako katua edo txakurra dira agertzen lehenak, edo urruneko lehoiak eta elefanteak. Ikusgarritasunak lehia irabazi ohi... [+]
Laster urte guztian izango ditugu malko ilar goxoak (Pisum sativum). Oraindik, ordea, negua eta udaberria dira, ia erabat ilar freskoak jateko sasoia; udaberrian jango ditugun azken ilarrak ereiteko garaia orain hasten da. Eta oraintxe jango ditugu urria aldera erein zirenak.
Palestinarren genozidiorako Israelek erabiltzen duen arma nagusietako bat gosea da. Alde batetik, Gazara elikagaiak sartzeko debekuarekin, eta, bestetik, Palestinako elikadura-burujabetza ezabatuta.