Ondarroako esaerak mugikorrean “Ahuakemonala” egitasmoaren eskutik

  • Ondarroako Udalak eta herriko beste hainbat eragilek “Ahuakemonala” aplikazioa sortu dute, Ondarroako hitzak eta esaerak biltzeko. Horretarako iametza interaktiboa teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresaren laguntza izan dute.


2015eko azaroaren 19an - 10:23
Aplikazioak 600dik gora esaera eta hitz berezi biltzen ditu, grabazio formatuan.

Eneritz Basurko euskara zinegotziak azaldu duenez, herriko Euskara Plana garatzerakoan argi ikusi zuten esaera-bildumak erabiltzaileen eskura ipini behar zirela. “Egitasmoa eta aplikazioa bera horrexetara datoz: gure berbak eta esaerak plazara atera, gazteengana iritsi eta teknologia berriak erabili”, gaineratu du.

Aplikazioak 600dik gora esaera eta hitz berezi biltzen ditu, grabazio formatuan. Bilketa lanean Radixu irratia, ondarruberbetan eta ondarrutar naturala atarien laguntza izan dute, “baina batez ere herritarren ekarpena izan da gakoa”. Udan 70 herritar baino gehiagok hartu zuten parte Radixu Irratian eginiko grabaketetan. “Gazte nahiz heldu, bakoitzak bere doinua ipiniaz, izugarri aberastu da aplikazioa” nabarmendu dute egitasmoaren sortzaileek.

Aplikazioa deskargatu eta erabiltzeko gonbitea luzatu die Udalak herritarrei, esanez aukera ederra dela “ondo pasatu, eta bide batez, zerbait ikasteko”. “Ez da entretenimendu hutsa, hori baino askoz gehiago da; izan ere, gure berbetari balio handiagoa emango diogu erabiltzen dugun bakoitzean”, azpimarratu du Basurkok. Behin erabiltzen hasita, aukera dago esaera eta hitzak sare sozialen bidez partekatzeko.

“Ahuakemonala” kanpainari amaiera emateko, herritarrek herri hizkeraren inguruko lehiaketa batean parte hartzeko abagunea izango dute. Udala ari da prestatzen, eta euskararen egunean abiatzea aurreikusten da.

Aplikazioa ondorengo helbidean eskuratu daiteke, musu truk: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala

Ondarruko esaeretan oinarritutako hainbat meme ere agertu da sarean:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondarroa
Memorian eta bihotzean gordeta, Saturrarango historia zabaltzen jarraituko dute

Saturraran Elkarteak antolatuta, Oroimen Eguneko ekitaldian batu dira larunbatean 1939tik 1944 bitartean Saturrarango Emakumeen Kartzela egon zen inguruan, bertan preso egondako emakume eta umeak oroitu eta omentzeko.


Xedea eta fedea

UGER
Noiz: abuztuaren 11n
Non:  Santa Klara ermitan (Ondarroa)

--------------------------------------------------------

Sargoriari bizirauten saiatzera egin dugu kostalderantz, husten zihoan hondartzan bainua hartu, afaldu eta Santa Klara eguneko kontzertuak... [+]


Hainbat gizon atxilotu dituzte asteburuan indarkeria matxistagatik

Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


30 udalek Israelekin harremanak etetearen aldeko mozioa onartu dute Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko hainbat gizarte-mugimenduk sortutako Palestinarekiko Erantzukizuna Plataformak bultzatu du ekimena. Palestinako herriari laguntzeko eta lurralde erantzukizunak hartzeko egindako mozioan, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek konpromisoak hartu dituzte.


2024-03-20 | Leire Artola Arin
KRONIKA
Euskara harrotasunez transmititu dutenen lekukoa

Korrika egunez egun erakusten ari da pasatzen den txoko guztietan nola pizten duen harrotasun sentimendua, euskaldun izatearen harrotasunarena. Emozio horixe da, batik bat, euskara transmititzen jardun duten adineko pertsona horiena.


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Ondarroako “Zapato Azule” egunean emakume bati sexu erasoa egoitzita gizon bat atxilotu dute

Uztailaren 2an salatu zuen emakumeak erasoa, eta hiru egunetara atxilotu zuten gizona, Segurtasun Sailaren arabera. Erasoei aurre egiteko protokoloaren koordinazio mahaiek jaien balorazioa egin dute eta datu batzuk eman: bi aldiz aktibatu zuten eraso matxisten aurkako... [+]


Hamar urte bete dira Ondarroan zubi harresia eraiki zenetik

"Kartzelak husteko garaia" zela argudiatuta, Urtza Alkorta ondarrutarraren atxiloketa saihesteko zubi harresia eraiki zen Ondarroan 2013ko maiatzaren 10ean. Lau egunetan, Ondarroatik egindako aldarriak Euskal Herriko mugak gainditu zituen.


Lian muralgilea
“Kamiñazpiko lana guztiona da, hortaz, baita saria ere”

Street Art Cities plataformak egiten duen sailkapenean, munduko hirugarren onena hautatu dute Ondarroako Kamiñazpin dagoen Lian muralgilearen lana.


2022-07-13 | Unai Brea
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Zeinu hizkuntzaren interpretearen ezinbesteko laguntzaz egin diogu elkarrizketa Aitor Bedialauneta Arrateri (Ondarroa, 1991), Euskal Gorrak EAEko gorren elkarteen federazioaren presidenteari. “Interpretearen mendekotasunik dudan? Une honetantxe, biok daukagu”,... [+]


2022-05-03 | ARGIA
Ondarroan asteburuan lanean hil zen 35 urteko behargina egun batzuetara aurkitu dute

Asteburu honetan Ondarroako Itxasaurre kaleko eraikin bateko fatxada birgaitzeko lanetan langile bat hil da. Zero Plus Nzeb Berrikuntzak enpresako 35 urteko langilea hilik aurkitu zuten maiatzaren 2an etxebizitzetako batean. Maiatzaren 5ean, aldiz, Hernanin garraiolari bat hil... [+]


Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundiri buruzko dokumentala saritu dute Italian

Ekai Lersundi 16 urteko transexual ondarrutarrak bere buruaz beste egin zuen 2018an; Euskal Herrian oihartzun handia izan zuen gertaerak. Mutikoari buruzko dokumentala da Arantza Ibarraren Mi pequeño gran samurai, transexualitatearen gaineko tabuak apurtu nahi dituena... [+]


Omar Diop.'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea
“Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko”

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


2020-05-15 | ARGIA
Gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Patxi Ruiz preso politiko iruindarraren egoera salatu eta elkartasuna adieraztekoo gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan. Presoak Murtzia II espetxean jarraitzen du astelehenetik hasitako gose eta egarri grebarekin.


Eguneraketa berriak daude