egirada batekin zoratuko zaituen emakume eder bezain arriskutsuak bere botere osoa erabiliko du zu, presa babesgabe eta indargabe hori, harrapatzeko, amiltzeko, kondenatzeko. Ile luze nahasi eta gorrixka, begi berdeak eta ezpain gorri eta haragitsuak dauzka, baita era guztietako basapizti eta narrastiekin komunikatzeko gaitasuna ere, haien leinu berberekoa baita; sugeak, apoak, gaueko hegaztiak, saguzarrak eta txerriak ditu bereziki gustuko. Gaua da bere erreinua eta ura bere ingurune naturala, umela eta nasaia den edozertan ezkutatu daiteke. Erdi basapizti, erdi gizaki, asegaitza da sexualki. Bere izate zitalean katigaturik, naturak edo dibinitateak ezarritako eginbeharretik ihes egin du, hots, gizonaren esanarekiko otzan bizitzetik eta ama izatetik. Jaioberrien eta bere biktimen odolez elikatzen den munstro hegalaria, kontuz harekin, galbidera eramango zaitu deabruak berarekin daukan harremana estua, estuegia baita.
'Lilithen alabak' liburuan Erika Bornay arte historialariak iruditeria guzti hau femme fatale deituriko arketipoarekin lotzen du, XIX. mendean sortu eta gailendu zen emakumetasuna ulertu eta sinbolizatzeko modu zehatz batekin, alegia. Mende amaieran aurretik existitzen ziren kontakizun eta irudi kolektiboak berrinterpretatu zituzten hainbat idazle eta artistek; emakumetasunaren irudi morboso, erotiko eta zital bat zabaldu eta ezarriz. Bornayk arte-ekoizpena aztertzen du batez ere, eta fenomeno hau prerrafaelistekin hasi eta sinbolistek, Art Noveau mugimenduko partaideek eta dekadenteek jarraitu zutela ondorioztatu zuen, besteak beste.
"XIX. mendean emakumeon historian aldaketa eta aurrerapauso ugari gertatu ziren, eta egoera honen aurrean gizon asko mehatxatuak eta beldurtuak sentitu ziren, jarrera misoginoak zabalduz"
Hala, aise aurkituko zenituzke garai hartako koadroen artean Lolitaren aitzindari hiper-sexualizatuak (ikusi adibidez Paul Peel artistaren Veneziako bainularia) eta prostitutak (Touluse-Lautrecen Au Salon de la Rue des Molins), emakume eta pizti edo munstroen arteko sinergiak azaleratzen zituzten sirenak (H.J. Drapperen Ulises eta sirenak) eta banpiroak (Munchen banpiroa). Bibliako hainbat pertsonaia ere berrirudikatu eta berrinterpretatu zituzten, emakumearen eta gaizkiaren arteko harremana ikuspuntu historiko batetik balioztatzeko: Lilith (Rossettiren Lady Lilith eta John Collieren Lilith) eta Judith (Franz Stucken Judith eta Klimten Judith I) sentsual eta arriskutsuak, baita Salomeren hainbat irudi ere (Moreauren Salome Herodesen aurrean dantzan), azken hau bereziki ohikoa bihurtu zelarik.
Heriotza bera haragitu zuen emakumeak (ikusi Carlos Schwaberen Heriotza eta lurperatzailea) eta asko izan ziren basapiztiekin batera edo pizti bilakaturik irudikatu zituztenak, suge baten konpainian batez ere (G. Ferrierren Salambo eta Franz con Stucken Bekatua). Izugarria izan omen zen norabide honetan egindako artelanen ekoizpena, anitza eta, aipatutako ildoa jarraituz, mugakoa.
Bornayk gogorarazten duenez, XIX. mendean emakumeon historian aldaketa eta aurrerapauso ugari gertatu ziren. Emakumeak unibertsitatera joateko, lan egiteko eta politikan aritzeko gogo, eskubide eta beharra aldarrikatzen hasi ziren. Garai hartako Europan bazeuden, gainera, miresgarriak eta hezur-haragizkoak ziren emakume eredu berriak. Rosa Luxemburg eta Aleksandra Kollontai borrokalari politikoak eta Lou-Andreas Salomé idazle, intelektual eta psikoanalista aipatzen ditu, adibidez, autoreak.
Egoera honen aurrean gizon asko mehatxatuak eta beldurtuak sentitu ziren, honek, filosofo eta zientzialari entzutetsuen eskutik noski, diskurtso eta jarrera misoginoak zabaltzea sorrarazi zuelarik. Joera hau idazle eta artisten artean ere hedatu zen, garaiko klima intelektualaren parte bihurtuz. Bornayk zehaztu bezala, tendentzia hori jarraitu zuten obra guztiek jarrera edo helburu misogino esplizitu bat izan ez arren, fenomeno orokor horren atzean arlo historiko eta sozialean ematen ari ziren aurrera pausuek sorrarazten zuten beldurra eta arbuioa zeuden, baita nolabaiteko mendekua ere.
Beste batzuen gorroto, interes, beldur eta botere-gosearen arabera eraikiak, irudikatuak, amestuak eta idatziak izan garenontzako askatasun eta ahalduntzerako bidea kontraesanez betea dago, dirudiena baino konplexuagoa eta tranpatiagoa da. Duela oso gutxira arte harro eta lasai hartuko nukeen Lilithen testigua, Adanen lehenengo emazte menderakaitza, bereziki beste aukera Ama Birjinaren eredua jarraitzea dela jabetuz gero. Presente izan beharko dut orain istorio hau ere ez zela gure askatasuna helburutzat izanda idatzi, presente guretzako inork zizelkatutako irudietatik at berreraiki beharreko eremua dela, ezer izatekotan, askatasuna.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]