Oñatiko Udalak herriko bost gaztek jasandako erasoaz azalpenak eskatuko dizkio Ertzaintzari

  • Ostiral goizean argitaraturiko prentsa-oharrean jakinarazi dutenez, datorren astean Bergarako ertzainen egoitzako arduradunekin bilduko dira Oñatiko Udaleko ordezkariak.


2019ko ekainaren 21ean - 13:43
Ertzainen jipoia jaso zuen gazte baten gorputzeko kolpeen markak.

Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu zituzten Oñatiko bost gaztek. Oñatiko Udala dokumentaturik gabe dagoen gertakari honen inguruko argibideak jaso nahian aritu da aste osoan.

Gazteei gertatutakoaren inguruko azalpenak "prestutasun eta xehetasun osoz" jaso dituztela aipatu dute oharrean. Hala ere, Ertzaintzaren bertsioa jakitea orain arte ezinezkoa izan zaiela ere jakinarazi dute, ·taberna batean izandako liskarra besterik ez dutela aktan jasota" adierazi baitute.

Honenbestez, gertakaria argitzeko nahiarekin bilduko dira udaleko ordezkariak Bergarako ertzain etxeko buruekin. Alde bietako testigantzak batu ondoren erabakiko du Oñatiko Udalak beste urratsik eman beharko duen edo ez.

Oñatiko Udalaren prentsa oharra:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alde Hemendik
2023-09-04 | Ahotsa.info
Aurten Altsasun “Ospa Eguna” ez dela izanen iragarri dute, baina desmilitarizazioaren aldeko lanarekin jarraituko dute

Ospa Eguna! desmilitarizazioaren eskaera agenda politikoan kokatu duen eguna dela baieztatu dute antolatzaileek, eta adierazi bide horretan jarraitu behar dela "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea ukatua eta zapaldua dirauen bitartean". Bideo bat zabaldu dute... [+]


2020-07-07 | ARGIA
Vox alderdi ultraeskuindarraren ekitaldiari erantzuteko elkarretaratzea deitu dute Oñatin

Asteazken arratsaldean Vox espainiar alderdi ultraeskuindarrak ekitaldia egingo du Oñatin, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen testuinguruan, eta mugimendu antifaxistak elkarretaratzeko deia luzatu du.


2019-06-18 | Iñigo Igartua
“Ertzain batek jo ninduenean borra ere hautsi zuen, eta orduan ukabilkadak ematen saiatu zen”

Ekainaren 15eko gauean kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte Oñatiko bost gaztek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran gertatu zen, Oñatiko gaztetxeko inguruetan.


2019-06-17 | Iñigo Igartua
Kalez eta uniformez jantzitako ertzainen erasoak salatu dituzte bost gazte oñatiarrek

Kalez eta uniformez jantzita zeuden hamarren bat ertzainek borra luzagarrien laguntzarekin amorru kolpez, indarkeriaz eta irainez beterik jipoitu zituztela adierazi dute gazteek. "Jare Kuartela Eguna"-ren amaieran eman zen gertakaria.


2018-08-06 | Nahia Ibarzabal
Ospa Eguna deitu dute Altsasun irailaren 1erako

Altsasun egin du agerraldia Ospa Herri Mugimenduak eta adierazi duenez, “errepresio indarrei gaitzespena erakusteko helburuarekin”, antolatuko da Ospa Eguna.


2018-07-03 | Goiena
Altsasukoak oso gogoan izan dituzte Oñatiko Fan Hemendik Egunean

Guardia Zibilak herritik eta Euskal Herritik alde egiteko eskatuz, manifestazio jendetsua egin zuten zapatuan Oñatin. Bertako, eskualdeko, zein Fan Hemendik Egunaren aitzakian kanpotik etorritako ehunka lagunek hartu zuten parte protestan. Altsasuko gazteak oso gogoan... [+]


2018-04-27 | Axier Lopez
Jose Perals Altsasuko auziko fiskala
“Ez badugu Altsasukoa terrorismotzat hartzen, Jarraik eta Segik nahi zutena egiten zuten garaietara itzuliko gara”

"Faxismoa", "holokausto" edo "manada" bezalako definizioak erabili ditu Jose Perals fiskalak Altsasuko gazteei terrorismo delitua egozteko.


50.000 lagun justizia eske Iruñean

Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra... [+]


2018-04-11 | ARGIA
Altsasuko gazteen aldeko larunbateko manifestazioan izango dela iragarri du Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Altsasuko gazteen egoera salatzeko larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Maria Solana bozemaile eta kontseilaria izango da bertan.


2017-07-28 | Uriola.eus
Bilboko EAJ, EH Bildu, Udalberri eta Goazen udal taldeek: “Altsasuko auzia bidegabekeria onartezina da”

EAJ, EH Bildu eta Goazen udal taldeek "erabateko desadostasuna" agertu dute auziperatuei eskatutako kartzela-zigorragatik. Altsasuko gertaeren inguruan "terrorismo zantzurik ez dagoela" berretsi dute, baita "auzia epaitzeko eskuduntzek... [+]


Baltasar Garzonek ere uste du Altsasuko gazteen zigor eskaera gehiegizkoa dela

“Dena ETA da” teoriaren sortzaile izateagatik ezaguna den epaileak artikulua publikatu du El País egunkarian Altsasuko auziari buruz.


2017-05-25 | ARGIA
Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin ekainaren 17ko Fan Hemendik egunean

Ekainaren 17an, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatuko dute Oñatin. Antolatzaileen esanetan "indar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzeko eta erahiltzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare... [+]


2016-10-17 | Ospa mugimendua
Ospa Mugimendua
“Larunbatekoa ez zen kasu isolatua izan: berriro ere bi guardia zibil, berriro mozkor, berriro oldarkor”

Altsasun errepresioarekin zerikusirik duen edozein gertaera, ezin da inolaz ere bizi dugun testuingurutik kanpo ulertu. Ez gara egoera normailzatu batean bizi, eguneroko ogi baitugu indar-errepresiboen mehatxu, oldarkeri, kolpe, check-pointak eta abar luzea.


Eguneraketa berriak daude