Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat adituren ustez talde-immunitate naturala lortzeko aukera zabaldu dezake eta pandemiaren amaiera erraztu.
Hegoafrikan SARS-CoV-2 birusaren Omikron aldaera atzeman zenetik mundu osoan zabaldu da, oso azkar, bere kutsagarritasuna askoz handiagoa baita ikerketa askoren arabera. Hegoafrikan, Danimarkan, Ingalaterran, Frantziako Estatuan eta beste hainbat tokitan COVID kasu positiboen kopuruaren kurba erabat bertikalizatu da horren eraginez, baita Euskal Herrian ere.
Leherketa gertatu da eta egunotan milaka kasu zenbatu dira –40.000 positibo azkeneko astean, aurrekoaren bikoitza–, baina beste asko diagnostikatu gabe geratzen ari direla uste da, azken datuen arabera emaitza positiboen kopurua froga bakoitzeko %25ekoa baita, transmisioa kontrolatua izateko gomendatutakoa halako bost.
Omikron aldaerarekin gaixotasuna modu arinagoan pasatzen dela gero eta ebidentzia gehiago dago, baina bere kutsagarritasun maila handiak ospitaleak egun batzuen buruan berriz presiopean jarriko dituela ohartarazi dute epidemiologoek. Londreseko Queen Mary unibertsitateko Deepsti Gurdasanik dio nahikoa direla bi egun kopuru bera edukitzeko, eta estatistikoki gaixo larri gehiago egongo direla ingresatu beharrekoak –abenduaren 23an 80 pertsona ingresatu zituzten EAEn, maiatzetik kopuru handiena–. Baina batez ere osasungintzako lehen arretan eragingo duela azpimarratu dute, jadanik gertatzen ari den bezala.
"Immunitate naturala"
Hala ere, hainbat adituren arabera omikron aldaerak "pandemiaren amaiera" ekar dezake, hain justu kutsagarritasun eta arintasun horren ondorioz. Javier Zulueta New Yorkeko Monte Sinaí ospitaleko pneumologia eta zainketa intentsiboetako buruaren ustez, "litekeena da ia denok kutsatzea, eta horrek onuragarria izango den immunitate naturala sortuko du". Radio Euskadin galdetuta, pneumologoak esan du etorkizunean seguruenik COVIDak "koadro arinak" baino ez dituela sortuko, nahiz eta oraindik arriskutsua izan daitekeen, batez ere "adineko jendearen eta immunoeskasia duten herritarren artean", horregatik azpimarratu du hirugarren dosiarekin txertatzeko beharra.
Seigarren olatu hau azkena izan daitekeela iradokitzen duen tesiaz hitz egin du baita ere Felix Zubia Donostiako ospitaleko ZIUetako buruak igandero Euskadi Irratian egin ohi duen saioan: "Asko hedatzen baldin bada eta pertsonak modu arinean pasatzen badute behintzat, immunitate naturala garatuko dela, defentsak izango ditugula –immunitate natural hau txertoena baino askoz iraunkorragoa delako– eta horrek babestuko gaituela ondorenean, hori diote niri errespetuzkoak iruditzen zaizkidan adituek". Hala ere, oraindik aste batzuk beharko dira ikusteko omikronaren transmisio-kurbak zein joera duen, Zubiaren aburuz.
Hegoafrikan, Danimarkan eta Norbegian –aldaera azkarren atzeman zen hiru herrialde– positibo kopuru handiak beheranzko joera oso nabarmena hartu du azken egunotan. Salim Abdool Karim Hegoafrikako aditu ezagunenetako batek honela deskribatu dio egoera The Washington Post egunkariari: "Aurreko aldaerek Kilimanjaro itxurako olatua sortzen zuten, baina omikronekin Everesteko ipar-hegia eskalatzen aritu bagina bezala da, eta orain hegoaldeko hegitik beherantz goaz".
Hegoafrikako testuingurua Europakoarekin konparatzean zuhur azaldu dira asko, hemisferio horretan uda sasoia baita orain, eta populazioa askoz gazteagoa da, besteak beste. Hala ere, zenbaiten arabera, omikronen bilakaera azkar horrek zerikusia izan dezake bere kutsagarritasunarekin: "Batzuetan sua azkar hazi daiteke, baina gero itzali", azaldu du David Ho Columbiako Unibertsitateko birologoak CNBC katean.
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.