Dakota Access oliobidearen kontrako protesten inguruan informatu ostean, akusatuta zegoen Amy Goodman kazetaria, istiluetan parte hartu izana egotzita.
Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban gertatzen ari ziren protestak filmatu zituzten Democracy Now programako kazetariek irailaren 3an. Oliobideko segurtasun guardiek izandako jarrera grabatu zuten. Bertan ikus zitekeen nola erabili zituzten txakurrak eta piper gasak manifestariei eraso egiteko. Hamalau milioi bisita baino gehiago izan zituen erreportajeak interneten, Democracy Now programaren datuen arabera. Eta CBS, NCB, NPR, CNN, MSNBC eta Huffington Post komunikabideek argitaratu zuten.
Irailaren 8an, Democracy Now programako kazetari Amy Goodman atxilotzeko agindua eman zuen Ipar Dakotako Fiskaltzak. Eremu pribatu bat inbaditzeagatik zegoen akusatua hasieran, eta urriaren 15ean istiluetan parte hartu izana ere egotzi zion Ladd R. Erickson Ipar Dakotako estatuko fiskalak, The Nation-ek argitaratu duenez. Ericksonek azaldu zuen Goodman ez zegoela “kazetari bezala jokatzen, manifestari bezala baizik”.
Horren harira, Delphine Halgand Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeko AEBetako zuzendariak adierazi zuen “interes orokorra” duen gai baten inguruko informazioa ematen ari den kazetari baten aurkako karguak ebaztea, “prentsa askatasunaren kontrako ekintza” dela, Democracy Now-k plazaratu duenez.
Kazetarien Babeserako Batzordeko Carlos Lauriak ere azaldu zuen atxilotze agindua “kazetariak beldurtzeko saiakera bat” dela, manifestazio eta protesten inguruan informatu ez dezaten. Eta Ipar Dakotako Kazeten Elkarteko Steve Andristek, bere aldetik, “kazetariak isiltzeko autoritateek duten nahia” agerian utzi duela adierazi zuen The Bismarck Tribune egunkarian.
John Grinsteiner barruti judizialeko epaileak kazetaria akusatzeko arrazoirik ez zegoela adierazi ostean, Goodmanen kontrako karguak erretiratu zituen Ipar Dakotak urriaren 17an.
Standing Rock siuxen erreserbako biztanleek hilabeteak daramatzate Dakota Access oliobidearen aurkako protesta egiten. Petrolioa eta gasa garraiatzeko erabiliko da, eta 3,78 milioi dolarreko aurrekontua behar da aurrera eramateko.
Proiektuak Missouri ibaia gurutzatuko luke, eta Standing Rock siuxen erreserbaren ondotik igaroko litzateke. Horrek euren kultura arriskuan jarriko lukeela azaldu zion Doug Crow Ghost siux tribuko kideak Berria egunkariari: "Enpresak oliobidea eraiki nahi duen lekuan gure arbasoak eta tribuko kideak daude lurperatuta. Leku sakratu da. Oliobidea Missouri ibaiaren azpitik igaroko da, eta, apurtuz gero, ibai guztia kutsatuko du. Hori gertatuz gero, ezin izango dugu urik edan, ez eta gure abereak elikatu edo lurrak ureztatu ere".
Protesten helburua, beraz, oliobidea egiteko prozesua geldiaraztea da. Hala ere, urriaren 12an hura egiteko lanei ekin zieten berriro.
Ondorengo bidoan ikus daiteke Democrazy Now telebista saioak egindako erreportajea:
900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]
AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]
Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]
Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]
Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.
Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]
Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota... [+]
Standing Rocken egin nahi duten petrolio-hodiaren proiektuak, Dakotako siux tribuen bizi eredua arriskuan jartzen duelako gatazka gogorrak izaten ari dira. Ekainean siuxek epaitegi federalean lortu zuten sententziari esker Dakota Access petrolio-hodiaren obrak bertan behera... [+]
Espainiako Ekologistak Martxan taldeak eta AEBetako hainbat mugimenduk bat egin dute apirilaren 25ean sare sozialen bidez BBVAri eskatzeko Dakota Accces Pipeline oliobide proiektuari finantzazioa ken diezaiola. Barack Obamak oliobidearen eraikuntza geldiarazi zuen 2016ko... [+]
Milaka natibok eta ingurumenaren aldeko ekintzailek manifestazioa egin dute Washingtoneko erdigunean Dakota Acces Pipeline oliobidearen eraikuntzaren kontra protestatzeko.
Standing Rock Ipar Dakota estatuan (AEB) dagoen lur eremua da eta Sioux erreserba indigenaren parte da. Missouri ibaiak zeharkatzen du eta Dakota eta Lako herriak bizi dira han. Orain, petrolio enpresek oliobide bat eraiki nahi dute ibaiaren azpian. Hainbat nazio indigenak... [+]
Asteartean Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak herrialdeko oliobideen eraikuntza lanak, Keystone XL eta Dakota Access oil pipelines DAPL, jarri zituen berriz ere martxan. Bi proiektu horiek geldirik zirauten iaztik, aborigenen zein ekologisten erresistentziak... [+]
Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en... [+]
AEB osotik bildu dira hilabeteotan aktibistak Ipar Dakotako Standing Rockera, indioen erreserba zeharkatzen duen petrolio-hodiaren lanak gelditu nahian, Jatorrizko Amerikarren 300 tribuk sustatuta. 400 ekintzailez goiti atxilotu ditu poliziak udaz geroztik, horietatik 142... [+]
Dakota herriaren buruzagi historikoa eta AEBetako jatorrizko herrien arteko ordezkaririk errespetatuenetakoa hil zen urrian minbiziz, 71 urte zituela. Ameriketako Mugimendu Indiarraren (AIM) bultzatzailearen errautsak Black Hills dakotarren mendi sakratuan zabaldu zituzten... [+]