Azaroaren 4ean euskalgintzak deitutako manifestazioa eginen da Bilbon, 17:00etatik aitzina, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Manifestazio jendetsua izatea espero da eta bukaeran, bestelako esku-hartzeekin batera, soka-dantzan aritzera deituak gara bertan manifestatuko garen guztiak.
Euskararen komunitatea eskuz esku irudikatua
Soka-dantza gehien dantzatutako generoetako bat da. Elkarri eskuak emanez soka osatu eta talde-lanaren irudikapen soila bezain indartsua eskaintzen du sokan egiten den dantza honek. Sinbolismo horren kontzientziak ekarri du euskal gizartearen historian une berezi eta erabakigarrietan esku-dantzaren errituala baliatu izana. Horren adibide, esaterako, azken urteotan, martxoaren 8ko aldarrikapen egunaren baitan, Euskal Herriko hamaika herri eta txokotan hedatu diren soka-dantza kantatuak.
Soka-dantza edo irradaka erritual kolektiboa da, taldean egiten dena, sokan, soka-dantzan, eskuak elkarri emanda eta soka horrekin auzoak, herriak, komunitateak irudikatu eta elkar-lotzen dira.
Hartara, Bilboko manifestazioaren ondoko ekitaldian eskuz esku, dantzan eta kantuan, euskararen komunitatea irudikatzera eta aldarrikatzera deituak gara, azaroaren 4ean.
Bilboko udaletxe aurreko eskailerapean lehen soka sortuko dute, manifestazioko deitzaileek eta hango eta hemengo hainbat dantzarik. Horrez gain, beste hainbat soka sortuko ditugu manifestari saldoaren artean, bat, bi, hiru... ahal bezain beste. Beste hainbat dantza taldeetako kideek bertaratutako lagunak dantzara gonbidatuko dituzte, baina edozein kuadrillak edo lagun taldek sortu ahal izanen du bere soka-dantza propioa. Hori egin ahal izateko, Duguna dantza taldeko dantzariek soka-dantzaren nondik norakoak azaldu dizkigute bideo pare honetan:
Momentuz Argia (Donostia), Haritz (Elgoibar), Gure Kai (Deba), Kezka (Eibar), Kriskitin (Durango), Eusko Lorak (Sestao), Elai-Alai (Portugalete), Akelarre (Hendaia) eta Duguna (Iruñea) dantza taldeek baieztatu dute parte hartzea, baina beste edozein dantza taldek edo norbanakok ere parte hartzen ahalko du. Arkaitz Minerrek, Lorea Intxaurrandietak, Mikel Urbeltzek eta Ander Blaskok jarriko diote musika soka-dantzari eta Ihitz Iriart-ek kantatuko ditu Sustrai Colinak atondu dituen bertsoak (Xenpelarren Ia guriak egin du-ren doinuan):
Doinua: Ia guriak egin du
-1-
Ia guriak egin du...
Baina zergatik isildu? (bis)
Soka-dantzara bildu
ta elkarri agindu:
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-2-
Nahiz moldatu erderetan
ez gaudenez Herbeheretan, (bis)
baldintza berberetan
hasi arte berbetan,
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-3-
Urrundik datozenekin
zein hurbilenekoekin, (bis)
ikasi dutenekin
nahiz ez dakitenekin,
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-4-
Nahiz ta nahi nauten sexia,
otzana, ongi hezia… (bis)
Berdin zait berezia
ez banaiz berez ia,
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-5-
Gaur sentitzen naiz ezgauza,
bihar herri baten kausa. (bis)
Norbere subirautza
baldin bada iraultza,
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-6-
Erori ahala jeikita
aurrera noa beti ta (bis)
ez batzuen epika
ez besteen etika,
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
-7-
Ikasten hasia nintzen
manifa gabe bizitzen (bis)
baina Argomanizen
Lantzen edo Zalgizen
euskaraz bizi nahi dut nik! (bis)
Soka-dantza honen bitartez Bernat Etxeparek bere Kontrapas izeneko poeman iradoki ziguna jarriko dugu praktikan: jalgi dadila euskara, mundura, plazara eta baita dantzara!!!
Soka-dantzetan parte hartu nahi izanez gero dantzari@dantzan.com-era idazten ahal duzue.
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]
Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).
Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]
Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]
Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]
Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.