Oldarraldi judizialaren aurrean Bilboko kaleak euskararen eta eskubideen alde betetzera deitu du Kontseiluak

  • Larunbatean egingo da Kontseiluak eta euskalgintzak bultzatu duten manifestazioa, Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat lelopean. Milaka lagun espero ditu Kontseiluak Bilbon, eta bertaratzeko arrazoiak gogoratu ditu asteartean eginiko agerraldian. Euskararen eta euskaldunen alde ez ezik, herritar guztien eskubideen eta berdintasunaren alde egitera deitu du.

Argazkia: uriola.eus

2023ko urriaren 31n - 15:37

Bilboko Euskalduna jauregiaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak gogoratu du iragan maiatzean egin zuela publiko azaroaren 4ko manifestazioa, euskaldunen aurkako "oldarraldi judizialari" aurre egiteko. Ordutik, epaiz epai manifestaziora joateko arrazoiak "areagotu" besterik ez direla egin ziurtatu du Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek. Arrazoien kate horretan azkena litzateke EAEko Auzitegi Nagusiak Udal Legearen aurka emandako ebazpena. "Esan eta esan ari gara: larria da egoera".

Azken hilabete eta urteetako epaiek ezaugarri komun bat dutela azaldu du Eskisabelek: "Euskararen aldeko hizkuntza politika egiteko eta euskararen aldeko politika publikoak egiteko tresneria desegiten ari dira". Salatu du azken epaiek bide hori "muturrera" eraman dutela, "udalei hizkuntza planifikazioa egitea ez dagokiela esplizitatzeraino". Kontseiluaren ordezkariak gogoratu du legeak berak jasotzen duela euskara hizkuntza gutxitua dela, eta horregatik duela babes beharra. Aldiz, epaitegietatik hizkuntza eta lan eskubideak kontrajartzen ari direla ziurtatu du, kontrako jarrera defendatuz: "Eskubide horiek elkarren osagarri eta indargarri dira".

Bilbora joateko hiru arrazoi

Herritar guztiei egin die dei Eskisabelek larunbatean Bilbora joatera, eta hiru arrazoi nabarmendu ditu. Lehenik eta behin, "botere judiziala hizkuntza politika egiten" ari dela eta hori "oso larria" dela ohartarazi du. Bigarrenik, epaien bitartez instituzioei euskararen aldeko "politika publikoak" egiteko erremintak kentzen ari zaizkiela azaldu du eta hori hizkuntzaren "normalizaziorako oztopoa" dela. Noiz eta, euskarak bultzada gehien behar duen garaiotan: "Globalizazioarekin, digitalizazioarekin... hizkuntza gutxitu guztiek erronka handiak ditugu, eta orain ditugun tresnak ere kamutsak gertatzen zaizkigu; beste batzuk indartsuago behar ditugun momentuan, ditugun eskas horiek ere galtzen ditugu".

Amaitzeko, euskararena gizarte osoaren auzia dela azaldu du Kontseiluak, eta ez euskaldunena soilik: "Herritarron eskubideak erdigunean jarri nahi ditugu". Euskararen aurka egiteak euskaldunen "hizkuntza eskubideak" eta "eguneroko bizimodua" baldintzatzen duela azaldu du, baina hortik haratago "gizarte kohesioaren" aurka egitea dela, "baita justizia sozialaren eta bizikidetzaren kontra ere". Horregatik, oro har, "berdintasunean sinesten duten herritar guztiei" luzatu die manifestaziorako gonbita.

Milaka lagun espero dituzte

Kontseilua baikor agertu da manifestazioarekin, azaldu du jada 40 autobusetik gora antolatu dituztela hainbat herri eta hiritatik bertaratzeko, eta milaka lagun elkartzea espero dutela. Manifestazioa 17:00etan irtengo da Bilboko Euskalduna jauregitik, eta pankarta nagusia Kontseiluko eta euskalgintzako ordezkariek eramango dute –gaur bertan prentsaurrekoan agertu direnek–.

Manifestazioaren amaieran ekitaldia izango da, eta besteak beste, sokadantza kolektibo bat egingo da, euskararen aldeko elkarlana irudikatzeko. Iruñeko Duguna dantza taldeak gidatuko du dantza hainbat musikariren laguntzarekin. Eskisabelek herritarrei proposatu die interneten sokadantzaren tutorialak bilatu eta ikastea –"oso erraza da"– larunbatean elkarrekin dantzatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


2024-10-28 | Leire Ibar
Azken epai euskarafoboaren harira, “enplegu publikorako hizkuntza bakarra gaztelania izatea” salatu dute

ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.


Donostiako Decathlonek dio errotulazioa euskaraz ere jarri beharra “inposizioa” dela

Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]


Gipuzkoako Aldundiaren zaharren egoitza batzuen euskara eskakizunak “neurriz kanpokotzat” jo ditu Donostiako auzitegi batek

Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.


Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


Eguneraketa berriak daude