“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

  • Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga jartzeko.


2025eko otsailaren 21ean - 07:00
Prentsaurreko jendetsua egin dute mobilizatzeko dei eginez. Oarsoaldeko Hitza

Agerraldi jendetsua egin dute 120 bat  herritarrek gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Herriko Plazan. Mezua, argia: faxismoak ez duela lekurik Errenteria-Oreretan, ez diotela zirrikitu txikiena ere utziko sartzeko. Agerraldiaren helburua, herritar guztiak ostiralean —hilak 21— izango den manifestaziora deitzea izan da. Oldarraldi faxistaren aurrean, askatasuna lelopean egingo dute Herriko Plazatik abiatuta 19:00etan, eta ahal den jendetsuena izatea nahi du herri ekimenak. Horren atzean herritarrak, arlo, adin, eta jatorri askotariko norbanakoak. Ostiralekoa, mobilizazio zabal, indartsu eta alai bat izango dela iragarri dute, faxismoaren iluntasuna, aniztasunaren koloreekin ezabatzeko. Kolore horiek presente izan dira gaurko agerraldian, ikurrinak ez dira falta, ezta bandera feminista, LGTBIQ+ mugimenduaren ortzadar kolorekoa, euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderola, errepublikazalea, ongi etorri errefuxiatuak zapia, Palestinako bandera eta kufiyak.

Euskal Herriaren historian mugarri izan diren hainbat gertakariei erreparatzeko atzera begira jarri dira bildutakoak. Hori horrela, «Gernikako errautsetatik biziberritu» den herria dela jarri dute nabarmen: «Garaiko faxistek suntsitu nahi izan zuten herria da gurea. Ondoren 40 urtez errepresio gordina jasan behar izan zuen herria da gurea: gure nortasuna ukatu ziguten, euskara ikastea eta erabiltzea debekatu, emakumeok menpeko eta meneko bizitzetara kondenatu, edota sexu eta identitate disidenteak ukatu». Zapalkuntzaren aurrean «altxa» zen herria ere badela Euskal Herria erantsi dute, bestalde, «borrokaren bidez langileontzat eskubideak irabazi zituena, jatorri ezberdinak batu zituena herrigintzari bultzada emanez, emakumeon eskubideen alde borrokatu zena, euskarari bultzada eman ziona, Francisen —Vicente Vadillo Santamaria— erailketaren aurrean altxa zena. Larrutik ordaindu genuen. Baina hemen gaude».

Eta dauden horretatik, aurrera urratsa egingo dutela esan dute oldarraldi faxistari galga jartzeko.

«Gernika bonbardatu zuten haien oinordekoak» helduko direla larunbatean, «beren bandera eta agendarekin», salatu dute agerraldira bildutakoek. «Herri honetan duten ukazioa probestu eta probokatzera datoz Errenteria-Oreretara. Hona ez datoz ez bozka bila, ezta bazkide gehiagoren bila ere. Hona datoz, jakin badakitelako hemen borrokaren genealogia indartsua dagoela, herri borrokalaria delako gurea. Hona datoz, jakin badakitelako herri honetan eskubideen aldeko borrokak askotarikoak izan direla eta hemen duintasunez betetako herri bat dagoela».

Testuingurua, honakoa: Espainiako eskuin muturreko Vox alderdiak propaganda postua jartzeko baimena eskatu du, larunbat goizerako Zumardian. Baimena eman diote.

Mobilizatzeko deia

Jendarteak urratsa atzera egitea bilatzen dutenen asmoaren kontrara, pauso bat aurrera ematera doazela esan dute agerraldian, «haiek guk pausua atzera ematea nahi dute, baina gu aurrera goaz: pauso bat aurrera gure eskubideen eta askatasunen alde».

Udalerriaren izaera ere hizpide izan dute, balioa emateko, hain justu ere. Izan ere, haren izaera agerraldian elkartutakoen konfluentziak marrazten duela sinistuta dago herri ekimena, eta udalerria, anitzen arteko herri komunitarioa, askotarikoen arteko aliantza dela gaineratu du: «Sinetsita gaude gure herriaren alde elkarrekin ekinez, eskubide eta askatasun gehiagoren alde lerrokatuz, oldarraldi faxistari ateak itxiko dizkiogula».

Ostiraleko manifestaziora herritar guztiak deitu dituzte gaurko agerraldian, «Herriko Plaza honetatik abiatuta, mobilizazio zabal, indartsu eta alai bat egingo dugu herrian zehar. Herriko zenbait eragile eta norbanakok deitutako mobilizazioa da eta herritarrak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu».

Faxismoaren oldarraldiari galga jarriko dion manifestazioa 19:00etan abiatuko da.

1998an eta 2019an

Espainiako eskuin muturreko alderdiak haren propaganda zabaltzeko postua jartzeko baimena eskatua zuen, eta gaur onartu diote eskaera. Hala jakinarazi dio Hitzari Errenteriako Udalak. Larunbat goizean Zumardian postua jartzeko baimena eskatu du, zehazki.

Ez da Espainiako eskuin muturreko alderdietako ordezkariak Errenteria-Oreretan diren lehen aldia. 1998ko maiatzaren 31n Ricardo Sainz de Ynestrillas AUN alderdiko (Alianza por la Unidad Nacional) buruzagi ultraeskuindarra beste 20 kiderekin izan zen udalerrian. Epaile batek baimendu zuen. Herritarren erantzuna erabatekoa izan zen, herri osoa irten zen kalera faxismoak lekurik ez duela esateko ozen.

Gertuagokoa da Ciudadanos Espainiako alderdiak egindako bisita. Besteak beste, Albert Rivera panorama politikotik izen horrekin desagertuta dagoen alderdiaren buruzagi zena. Mitina egin zuen alderdi horrek Foru plazan eta lazo horiz beteta esnatu zen egun horretan plaza hori, Kataluniari keinu egiteko. Herritar ugari bildu ziren Riverari berari eta bere alderdiari ez zirela ongi etorriak esateko. Ikerketa abiatu zuen fiskaltzak gutxira, herritar horiek mehatxu, irain edo gorroto deliturik egin zuten argitzeko. Ikerketa horren oinarrian, berriz, Albert Riverak Ciudadanoseko garaiko buruak aurkeztutako salaketa. Salaketarekin batera, hainbat argazki eta bideo aurkeztu zituen froga modura, eta antza, horietan azaltzen ziren lagunek jaso zuten auzitegira joateko zitazioa. Denera 23 herritar auzipetu zituzten.

Bi horiekin egin bezala, larunbatean alderdiaren propaganda banatzeko Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarrak egindako eskaera, “probokaziotzat” jo dute asko eta askok. Egindako azken hauteskundeetan, Eusko Legebiltzarreko bozketan hain zuzen ere —2024ko apirilaren 21ean— 278 boto jaso zituen Vox alderdi ultraeskuindarrak Errenteria-Oreretan, emandako botoen %1,63.

Kaleak eta leihoak aldarriz betetzeko deia

Larunbatean herriko kaleak eta etxeetako balkoiak eta leihoak aldarriz betetzeko eskatu die herri ekimenak herritarrei, “gure herri izaera sendotzeko”, eta beste eskaera bat ere luzatu die Vox edo faxismoaren edozein adierazpen gutxiesteko eta probokazioetan ez erortzeko, “gure herrian eta gure bizitzetan hutsalak izaten jarrai dezatela! Oraina borrokatuz, gurea da etorkizuna”.

Ondoko bideoa Ynestrillas Errenteria-Oreretan izan zenean OTBk grabatua da, eta Zintzilik Irrati Libreak egindako Herri baten historioa. 27 urte ez dira ezer! dokumentaletik ateratakoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-03 | ARGIA
160.000 pertsona baino gehiago irten dira kalera Berlinen, eskuin muturrari “suhesia” jartzea aldarrikatzeko

Larunbatean hamarnaka milaka herritar manifestatu dira Berlinen eta Alemania osoan. Otsailaren 23ko hauteskunde orokorren atarian, gainontzeko alderdiei eta bereziki CDU alderdi kontserbadoreari exijitu diete AfD eskuin muturreko alderdiarekin harreman oro eteteko.


2025-02-03 | Ahotsa.info
Arrotxapeak aurre egin dio ultraeskuinaren probokazioari

Vox alderdi faxistak Iruñeko Arrotxapea auzoan "informazio-mahai" bat jartzeko asmoa iragarri zuen, eta "kaleetan faxistarik nahi ez duen" langile-auzo anitz baten gaitzespenarekin egin dute topo. Berriozarren ere izan dira VOXekoak, eta bertan ere... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Bederatzi lagun epaituko dituzte Bilbon astelehenetik aurrera, Voxen ekitaldi bat eteteagatik gorroto delitua egotzita

Duela bost urte Bilboko Atxuri auzoan Voxen diskurtsoaren aurka mobilizatu ziren bederatzi gazte epaituko dituzte. Goizean bildu dira Bilboko Probintzia Auzitegiaren aurrean zenbait kide, akusatuen absoluzioa eskatzeko eta faxismoaren gorakada salatzeko.


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-10-29 | Gedar
Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

 Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.


2024-10-24 | Julene Flamarique
Voxek lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorrak eskatzen dizkie 2019an Bilbon bere aurka protesta egin zutenei

Bederatzi lagun epaituko dituzte azaroan, Bilboko Atxuri auzoan Voxen aurka protesta egiteagatik. Gorroto-delitua egozten diete “Voxen hauteskunde-ekitaldi bat oztopatzeagatik”. Fiskaltzak zazpi eta hamalau hilabete arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu, eskuin... [+]


EHUko Zuzenbide fakultateko ikaslea
“Hasieratik neurri zorrotzak hartu beharrean, ikasleen erantzun irmoaren zain egon da EHU”

Azken egun hauetan, "Faxistak kanpora!" lelopean EHUko Zuzenbide fakultatean eramandako borroka antifaxistaz hitz egin dugu anonimotasuna atxiki nahi izan duen ikasle batekin. Sare sozialetan frankismoa goraipatzen eta mezu xenofobo, matxista eta homofoboak zabaltzen... [+]


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Ehunka lagun elkartu dira Baionan eskuin muturraren kontra

Sindikatuek eta Alda elkarteak deituta karrikara atera dira herritarrak eskuin muturraren gorakada salatzeko.


Eguneraketa berriak daude