"Old lives matter" kanpaina (bizitza zaharrek inporta dute) jarri dute abian mundu osoko 40 erakunde zientifiko, sanitario eta sozialek. Herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte adinkeriaren aurka borrokatzeko: gizarte guztietan daude adineko jendearen aurkako aurreiritzi faltsuak, eta horietan oinarrituta diskriminazio egoerak ez dira gutxi izaten.
Homofobiari, arrazakeriari eta matxismoari aurre egiten ari dira gure gizarteak, pixkanaka bada ere. Adinkeriaren ondorioz herritarren zati handi batek jasaten duen diskriminazioa, ordea, oraindik ez da plaza publikoko eztabaidagaia. Hori aldatu nahi du “Old lives matter” kanpainak.
Ekimena Frantziako Estatuko Geriatria eta Gerontologia Elkartetik abiatu da eta mundu osoa jasaten ari den COVID-19 pandemia du testuinguru, izan ere, koronabirusaren hedapenak are nabarmenago utzi du adinekoen diskriminazioena. "Hedatuena, arruntena eta unibertsalena” den diskriminazioa, ekimenaren bultzatzaileen esanetan. Gainera, legez zigortuta ez dagoen bakarra da.
Mundu osoko 40 erakundek baino gehiagok gogorarazi dutenez, COVID-19aren pandemian 65 urtetik gorako pertsonek ordaindu dute preziorik altuena. Horregatik, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 25. artikuluaren 20. urteurrenarekin bat eginez (“adinekoek bizitza duin eta independentea izateko eta bizitza sozial eta kulturalean parte hartzeko duten eskubidea" azpimarratzen du artikulu horrek), ekimen honen bitartez gizartea ispiluaren aurrean jarri nahi dute.
Erakunde zientifikoek adierazi dutenez, "gure gizarteak ahultzen dituen diskriminazio maltzurra da” adinkeria. Beraien esanetan, “heldu gehienak gizartean aktiboki parte hartzetik baztertzea tragedia onartezina eta giza duintasunaren aurkakoa da".
Zuk berrogeita bi urte dituzu? Ez du ematen”; “Ez, zu ez, zuk gazteagoa ematen duzu”; “lasai, ez duzu ama ematen”; “gehienez hogeitamapiku, berrogei ez duzu ematen”... eta ez daramat ondo komentario segida hori. Zerbait txarretik... [+]
Noizbehinka, ispiluaren aurrean paratzen naiz pentsatzera zelan den posible hogeita sei urterekin jendeak etengabe adin txikikoa den pertsona batekin nahastea. Perspektiba aldatzen zait hemeretzi urteko gazteak ikustean, lasai asko, nik baino hamar urte gehiago izan ditzaketela... [+]
Emakundek diruz lagunduta eta EDE Fundazioaren parte-hartzearekin, Suspergintza erakundeak gida bat osatu du adineko emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik pairatzen duten indarkeria matxista detektatzeko eta egoera horietan esku-hartzea bultzatzeko.
“Ez dizut ukatuko pena pixka bat ematen didanik kateak deskatalogatuta edukitzea, badakit bizilegea dela. Onartzen dut tristura puntu batekin, baina trauma handirik gabe” (Xabier Euzkitze).
Batzuetan gertatzen da buruan bueltaka dabilkizuna bat-batean idatzita... [+]
Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn ikerlana argitaratu du. Bertan agertzen diren datu ugarien artean, bat hauxe: azken urtean pairatutako diskriminazioetan, gehien agertu direnak adinari eta desgaitasunei lotutakoak izan dira. Grafikoan... [+]
Emakumeen arteko batasuna ezinbestekoa dela aldarrikatu du euskal emakume pentsionisten plataformak: "Adineko emakumeok gure ahulezia propioak gainditu behar ditugu indarkeria-mota guztiak salatzerakoan".
Trump kritikatzea errazagoa zait, askoz, Bideni buruz ezer onik esatea baino. Baina txantxa iturria haren adina izatea, baita zalantza serioagoen iturburu ere, azpimarratzekoa iruditu zait. Munduko gizon boteretsuena esaten zitzaionaren postura heldu den
"Pentsiodunak,... [+]
Zaharren artean ari da desmasia gehien egiten koronabirusa eta adinaren kargaz zaurgarriagoak izatea ez da arrazoi bakarra. Gure sisteman eta jendartean adinduek duten tokiari begira jarriz, laster agertzen dira bestelako arrazoiak. Orokorki, arras gutxi aipatzen direnak. Horiei... [+]