Olatz Lasagabaster: “3 urtez alabarekin egunero 24 orduz egon ostean, 9 hilabetetan bi orduz ikustera pasa gara”

Lasagabaster, Usurbilen, Maddi alabarekin. Hirugarren gradua eskuratu zuenetik etxean betetzen du kondena, eskumuturreko elektronikoarekin.

2020ko abenduaren 30an - 22:27

Urtarrilaren 19an atera zen gure alaba Xua, 3 urte beteta, Picassenteko (Valentzia, Herrialde Katalanak) espetxetik. Ordurako, Patxi Uranga bikoteak eta biok bagenekien Aranjuezera (Madril, Espainia) ekarriko gintuztela, prentsara filtratu zutelako informazio hori. Hurbilketa gisa saldu zuten –kilometro gutxiko aldea badago ere–, eta otsaila hasieran heldu ginen biok hona. Iritsi bezain laster konturatu ginen: bizi-baldintzak askoz kaskarragoak izango ziren hemen. Hona ekarri gintuzten ni haurdun nengoelako eta espetxe honetan amentzako modulua dagoelako.

Eta handik gutxira, COVID-19aren olatua heldu zitzaigun. Martxoaren 7an berrogeialdian jarri zuten modulua, haurtzaindegiko irakasleetako batek positibo eman zuelako. Zuzendaria etorri zitzaigun lasai egoteko eskatuz, eta esanaz komunikazio guzti-guztiak berreskuratuko genituela dena pasa ondoren. Denborak erakutsi digu ezetz, ez dugu bat bera ere berreskuratu: ez intermodularrak (bikote presoekin egiten direnak), ez aurrez aurrekoak, ezta lokutorioetakoak ere. Are gehiago, udan aurrez aurreko intimoak berrezarri zituzten, baina ez ordea familiarrak eta elkarbizitzakoak. Intermodularrak bai, izan genituen, baina abuztuaren 28an eten zizkiguten berriro, eta ordutik lokutorioetako komunikazioak besterik ez ditugu etxekoekin zein lagunekin. Beraz, zazpi hilabete baino gehiago daramagu aurrez aurrekorik gabe. Jakin badakigu beste espetxe batzuetan komunikazioak berreskuratzeko aukera izan dutela; Villenan (Alacant, Herrialde Katalanak) adibidez. Baina espetxe honetan ukazioa da nagusi. Denetan, jakina, baina hemen bereziki. Edozein gauza lortzea odisea hutsa da. Bizpahiru hilabete egon zaitezke instantzia bat erantzuteko zain. Dena da ezetza, edo bestela, isiltasuna. Etsigarria da.

"Espetxe honetan ukazioa da nagusi. Denetan, jakina, baina hemen bereziki. Edozein gauza lortzea odisea hutsa da"

Komunikazioen gabezia arintzeko bideo deiak jarri zituzten martxan udaberrian. Espetxe gehienetan maiztasun jakin bat ezarri dute. Hemen, hori ere ez. Etxekoekin (alabarekin egiten ditugu beti) tarteka-tarteka baten bat izan dugu –nik sei egin ditut guztira martxotik hona–. Eta intermodularrei dagokionez, bi astetik behin izaten dira gutxi gorabehera; baina duela gutxi ia lau astez egon gara elkartu gabe. Ez dago ez maiztasun ez irizpide zehatzik. Hori da uneotan dugun egoera.

Gure kasuan horrek eraman gaitu bederatzi hilabetetan alabarekin apenas egotera. Otsailaren 27an izan genuen aurrez aurreko familiarra –espetxe honetan izan dugun bakarra– eta Patxi ordutik ez da berarekin egon. Maddi, gure bigarren alaba, uztailean jaio zen eta nik orduan ikusi nuen Xua. Ordu erdiz egun batean eta hamar minutuz hurrengoan. Bisitan etorri ziren bigarren egunean esan zieten COVID-19aren ondorioz ezarritako protokoloa zela-eta umeek ez zutela sartzerik, eta ozta-ozta lortu zuten gu agurtzera sartzea.

Xua urtarrilean atera zen espetxetik eta gu datorren urteko ekainean aterako gara kalera. Atera zen egunean hamazazpi hilabete genituen aurretik bera gabe eta bagenekien gogorra izango zela, baina hau guztia gure aurreikuspen okerrenetan ere ez zen sartzen. 3 urtez alabarekin egunero 24 orduz egon ostean, 9 hilabetetan ordu eta erdiz ala bi orduz ikustera pasa gara. Gogorra izaten ari da, oso. Berarentzat eta guretzat.

Dena den, guk badakigu hau hilabete batzuk barru amaituko dela eta laurok etxean egongo garela, elkarrekin. Kide askok, ordea, urteak daramatzate –urteak eta urteak–, seme-alabak hilean behin ikusten. Orain hau etorri da eta ez dakigu luzatuko den. Gurea gogorra izaten ari da, Xua atera berri harrapatu gaituelako, baina zentzu horretan “pribilegiatuak” gara laster kalera aterako garelako. Badira dozenaka haur eta gazte ez dakitenak gurasoak noiz besarkatuko dituzten; beraiekin jolasteko, edota lasai hitz egiteko aukera noiz izango duten ez dakitenak. Eta ziurgabetasun hori, sentimendu hori kudeatzea benetan zaila da, bai preso dauden gurasoentzat eta baita etxean diren txiki eta gaztetxoentzat ere.

Egunotan kaleratzen ari diren datuek iragartzen dute honek luze joko duela oraindik, eta uste dut hilabete gogorrak bizitzen jarraitu beharko dugula hemen barruan.

"Modulu bakoitza burbuila bat izatea nahi dute, baina hemen gauden hiru kideok ondoko modulura joan behar dugu telefonoz deitzera, diotenez hemengo kabinan interbentzioa ezartzea ezinezkoa zaielako"

Abuztuaren 28an bisita intermodularrak moztu zizkiguten preso batzuek positibo eman zutelako. Ordutik, segurtasun zuzendariordeak moduluen arteko mugimenduak eten ditu, modulu bakoitza burbuila bat izatea nahi duela argudiatuz. Hala ere, izan dira modulu aldaketak. Baina komunikaziorik ez. Ez du zentzurik; izan ere, behin positibo horiek berrogeialdian jarri eta hura amaituta, espetxe barruan xomorroak ezin du sartu funtzionarioen bidez ez bada. Baina berdin zaie eta aitzakia ezin hobea dute orain dena murrizteko. Badira maskararik gabe dabiltzan funtzionarioak, apaiza birritan sartu da modulura meza ematera... Adibide mordoa jar dezakegu. Baina, aldi berean, gure haurrek ezin dute metro gutxi batzuetara bizi den aitarekin egon.

Ez hankarik ez bururik ez duen beste adibide bat: modulu bakoitza burbuila bat izatea nahi dute, baina hemen gauden hiru kideok ondoko modulura joan behar dugu telefonoz deitzera, diotenez hemengo kabinan interbentzioa ezartzea ezinezkoa zaielako. Behin baino gehiagotan eskatu diegu hemendik deitu ahal izatea, baina ezetz diote eta egunero joaten gara ondoko modulura. Horrelakoa da dena kartzela honetan. Ikaragarria! Eta garbi dago kaletik datozenak neurriak zorrotz beteko balituzte, ez litzatekeela arazorik egongo, ez legoke arriskurik modulu arteko kontaktuak egoteko.

Hauxe da gure panorama. Ez dakit idatzitakoak balioko ote dizuen, tira, behintzat aipuren bat ateratzeko bai, ezta? Eta argazki orokor bat egiteko. Ez naiz hasi adibideetan eta gehiegi sakontzen, entziklopedia bat idazteko modukoa delako hau dena. Zerbait gehiago behar izanez gero, esan eta egingo dugu, ados?

 

Aranjuezen, urriaren 23an

 

*Olatz Lasagabaster Anza (Usurbil, Gipuzkoa): 2009an atxilotu zuen Espainiako Poliziak. 12 urteko zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, leherkariak edukitzea eta ETAko kide izatea leporatuta. Inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen. 2021eko ekainean beteko du kondena. Lasagabaster bi alabaren ama da, Xua eta Maddi, Patxi Uranga euskal preso politikoa da aita. 2020ko azaro hasieran hirugarren gradua onartu eta Martutenera lekualdatu zituzten biak, aste bitarteko egunak kalean eginez. Lasagabasterrek lo ere espetxetik kanpo egiten du, kontrolerako eskumuturreko elektronikoa erabilita, Martutenen ez baitago amentzako modulurik –Maddi 2020ko udan jaio da–.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
Basauriko espetxeko preso bat hil dela jakinarazi du Salhaketa elkarteak

Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]


“Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du”

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
“Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan”

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Amaitutzat eman dute gose greba preso politiko maputxeek, 100 egun igaro ostean

Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.


2023-07-26 | ARGIA
31 preso hil dira Ekuadorko espetxe bateko liskarretan

Pasa den larunbatean (hilak 22) hasi ziren presoen arteko borrokak Ekuadorko Guayaquil hiriko Litoral espetxean. Iturri ofizialek jakinarazi dute 31 preso hil direla, eta hamahiru zauritu –baita polizia bat ere–. Poliziak eta Armadak "kontrola" berreskuratu... [+]


Gutxienez 41 emakume hil dira espetxe batean Hondurasen

Presoen arteko liskar batek eragin ditu hilketak, polizia iturrien arabera. Azken urteetan Honduraseko espetxe batean gertatu den ezbehar handienetarikoa da.


Presoen suizidioa: zer gertatzen da kartzela barruan?

Preso dauden pertsonen artean portaera suizida areagotu egiten da, faktore psikologiko eta soziodemografikoengatik. Hego Euskal Herrian, 2023an, bi presok egin zuten beren buruaz beste astebetean. Orain gutxi, Eusko Jaurlaritzak “laguntzarako presoen” irudia... [+]


Frantziako presondegi guztiek giza-eskubideak urratzen dituzte

Iragan urteko Frantziako Estatuko presondegien bilanak egoera gordina utzi du agerian. Dominique Simonnot txostenaren arduradunak azpimarratu du kartzelak jendez gainezka direla, beren edukieraren %200eraino batzuetan. Gain populakuntza horri lotzen dizkiete baldintza oker... [+]


2023-04-25 | Hala Bedi
Beste zazpi euskal preso politiko gose greban, Garikoitz Etxeberriarekin elkartasunez

Garikoitz Etxeberria Goikoetxea preso lizartzarrak gose greba hasi zuen Zaballako espetxean apirilaren 19an, zelda partekatzera behatu eta uko egin zionean zigor bezala isolamenduan jarri zutela salatzeko. Orain, beste zazpi preso batu dira gose grebara elkartasunez.


Eguneraketa berriak daude