Olarizuko gurutze frankista kentzeko erabakia errespetatzeko eskatu diote Urtarani

  • Adostasunaren alde agertu da Mendiolako Kontzejua, "betiere herritarren erabakia errespetatuz".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 11n - 09:12
Mendiolako Kontzejuko kideak (Argazkia: Hala Klik)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

"Mendiolako herri-batzarrak legezko erabaki legitimoa hartu du, honekiko errespetua exijitzen dugu". Hala mintzatu dira eguerdian Mendiolako Kontzejuko kideak, Olarizuko gurutzea eraistearen inguruan sortutako polemikaren harira. Azaldu dutenez, bilera batzuk egin dituzte Gasteizko Udalarekin gaiari buruz mintzatzeko eta bakoitzaren jarrerak argitzeko, eta alkatearekin berarekin ere egon dira: "Bilera horiek giro atseginean eta elkarrekiko errespetuan oinarritutakoak izan dira gaurko egunera arte". Alta, Kontzejuaren esanetan, alkateak  "filtrazioak" erabili ditu "Gasteizko biztanleria gure kontra jartzeko, eta mediatikoki gure herria eta herritarrak jipoitzeko".

Halaber, Mendiolako Kontzejuak gogoratu duenez, Gasteizko Udalak piztu zuen gurutzeari buruzko polemika: "Udalak sartu zuen gurutze hau memoria historikoaren ekintzen artean, ikur frankista gisa sailkatuz". Ika-mika konpontzeko bidean, Mendiolako Kontzejua adostasunaren alde agertu da, "baina betiere herri-batzarraren erabakia errespetatuz", eta Olarizuko gurutzea ez eraisteko aukera ontzat eman dute: "Prest gaude Udalak gurutzea mantendu nahi badu, tokiz aldatzeko".

Albiste hau Arabako Alea-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Bego Ariznabarreta Orbea. Gerrarik ez
“Gure aurrekoek bizitako gerraren traumak eta sintomak ditugu oraindik”

Gurasoak hilik, etxeko ganbara husteari ekin zioten
seme-alabek. Hainbat gauzaren artean, koaderno eta paper sorta, argazkiak eta nahi beste agiri. Bego Ariznabarreta Orbeak aita aspaldi zenduaren gerrako memoria harrigarriak zurian beltz irakurri, eta jabetu zen altxorraz,... [+]


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.


Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraiki zuten frankismoaren esklaboei omenaldia egin diete

1939 eta 1941 bitartean Igari eta Bidankoze arteko errepidea eraikitzera behartu zituzten frankismoaren 2.400 esklaboak omendu zituzten larunbatean, Igariko gainean. Errepresaliatu antifaxista haien memoriak gure bidea izan behar duela aldarrikatu zuten omenaldia antolatu zuen... [+]


Nafarroako Gobernuak 2005-2011 aldian torturatutako herritarrak onartu ditu biktima gisa

Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi du hemeretzi biktima berri onartu dituela Nafarroako Gobernuko Aitortza eta Erreparaziorako Batzordeak, horietariko bost 2005-2011 urte artean torturatu zituzten Mikeldi Diez, Iker Aristu, Oihan Ataun, Garbiñe Urra eta Mikel... [+]


Frankistek fusilatutako Modesto Manuel Azkona Garaicoechea Arabako Diputatu eta Saratxoko bizilagunaren gorpua identifikatu dute

Alesbesekoa jaiotzez, Saratxon bizi zen Unión Republicana alderdiko kidea, bere emaztea hango maistra baitzen. 1936ko irailean erail zuten frankistek eta ostiralean lortu zuten bere gorpuzkinak identifikatzea.


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


“Ezin da kontsulta baten emaitzetatik erabaki Iruñeko Erorien Monumentuaren etorkizuna”

Erorien Monumentua eraisteko eskatzen duten memoria elkarteen ustez ezin da eraikin frankista horren etorkizuna utzi herritarren esku: “Faxismoa omentzen duen eraikinarekin zer egin frankismoaren oinordekoek ere parte hartzen ahal duten galdeketa batek ezin du... [+]


2024-05-22 | Euskal Irratiak
Ezkabako presondegi frankistako ihesaldia oroitu dute Urepelen, ‘La Fuga’ lasterketarekin

86 urte bete dira asteazkenean Iruñean 795 preso errepublikarrek Europako ihesaldi handiena egin zutela. Aldiz, abantzu 800 iheslari horietarik bakarrik hiruk erdietsi zuten muga trabeskatzea.


1936ko biktimak eta kolpistak berdintzeko UPNren saiakera atzera bota du Nafarroako Parlamentuak

Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintza eta Euskarako Batzordeak atzera bota du UPNk aurkeztutako mozioa, 1936ko Gerran Errepublikaren kontrolpean zeuden lurraldeetan izandako biktimak Oroibidea memoriaren datu-basean sartzea eskatzen zuena. Mozioak PP eta Voxen babesa jaso du,... [+]


Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


Eguneraketa berriak daude