Gipuzkoako foru arduradunekin bildu nahi dute medikuek, errauskailuaren kalteez hitz egiteko: “Ondorio larriak izan ditzakeen erabaki baten aurrean daude”.
Errausketaren kalteez sentsibilizatzen diharduen OEIT mediku taldeak, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuarekin bilera eskatu zuen duela bi hilabete, “publikoki eta pribatuki”. Denbora guztiotan baina, ez dute kargu publiko horien erantzunik jaso, prentsa ohar batean jakinarazi dutenez.
Medikuek ez dute “ulertzen” jarrera hori eta beste behin “aldebakartasunez erraustegia eraikitzeko erabakia hartu duten politikariei” biltzeko eskatu diete, azken hamar urteetako ikerketen datuak eman eta “ondorio larriak izan ditzakeen erabaki baten aurrean” daudela ohartarazteko.
Medikuntzako profesionalok “gero eta kezkatuago” daude: “Politikari batzuk edozein astakeria esateko gai direla baieztatzen ari gara, beraien argumentazioa defendatzeko inongo ikerketa sendo edo modernorik eduki gabe”.
Ikerketak ezagututa, euren ustez, mediku eta zientzialariek ez lukete “inoiz esango” erraustegiaren ondoan bizitzeak arriskurik ez duenik, “politikari batzuek hain arinki adierazten duten modura”.
Errausketaren alde hitz egingo duen medikurik ez du aurkitu SER irratiak
Hain justu ostegun goizean SER irrati katean errausketaren kontrako mediku nahiz ikerlariek eta Jose Ignacio Asensiok hitz egin dute, nork bere aldetik.
Irratiko esatariak Asensio estu hartu du: “Hitz ematen dizut, eta badakit hala iritsi zaizula gainera, ez dugula aurkitu errauskailuaren onurez hitz egin nahi duen medikurik”.
Ingurumen diputatuak denbora tarte bat behar izan du erantzuteko: “Hitz egin nahi dute; ez dakit zergatik ez den gaur inor jarri”.
Horren ondoren, errausketaren kontrako medikuak “ideologizaturik” daudela esan du politikariak, haiek emandako argudioak ezeztatzeko.
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.
Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]
Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]
Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.
Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]
Ekologistak Martxan mugimenduak deituta elkarretaratzea egin dute Bergaran azaroaren 4 iluntzerako, herri horretan paper fabriketako hondakinak gasifikazioz tratatzeko eraiki nahi duten plantaren kontra. Talde hau izan da hondakin planta berri hori ere erraustegia dela seinalatu... [+]
Donostiako Kontxako badian giza katea egin dute irailaren 12an, estropada ospetsuen bigarren jardunaldia baliatuta. Zubietako erraustegiak klima aldaketa bultzatzen duela nabarmendu dute.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak ekitaldia antolatu du larunbat honetarako, martxoak 27: Zubietako erraustegira joatera animatu ditu herritarrak, Errausketarik ez, ez hiri hondakinak, ez industrialak lelopean protesta egitera.
Donostiako erraustegiaren afera ikertzen jarraitzen duela adierazten duen oharra bidali zuen Europako Parlamentuko Eskaeren Batzordeak, maiatzaren 11n. Aldiz, Asensiok maiatzaren 28an kontrakoa zabaldu zuen, batzorde horrek GuraSOSek eskatutakoa atzera bota zuela esanaz... [+]
Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eta Mutiloako zabortegia ixteak behartuta, Eusko Jaurlaritzak Agindua atera berri du, orain arte zabortegietara bideratutako hainbat hondakini beste irteera bat emateko. Paper industriarekin lotutako 102.500 tona hondakin erretzea da... [+]
Gipuzkoako erraustegia piztear direnean, larunbatean Donostian egingo den manifestaziora deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak: “Ez inori eta ez ezeri kasu egin gabe, azkenean Gipuzkoako agintari politikoek eta korporazio handiek egin dute nahi zutena. Proiektu... [+]
Gipuzkoako mugimendu sozial, politiko, sindikal eta ekologistako kideek osatzen dute Larreko (larrialdi ekologikoari aurre egiteko) mahaia. Otsailaren 29an, 17:00etan Donostiako Easo plazatik aterako den manifestazioa antolatu dute. "Osasuna, ekonomia eta klimagatik, ez... [+]