“Okupatutako Saharan zer gertatzen den ezkutatu egiten da, ez da gatazka politikoaz hitz egiten”

  • Aglahum Larosik (Sahara, 1981) gatazka politikoagatik eta osasun arazoengatik egin zuen ihes Tinduffeko errefuxiatuen akanpalekutik. Lurralde okupatuetako egoeraz mintzatu da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 12an - 09:04

Noiz utzi zenuen atzean Sahara?

2005ean egin behar izan nuen alde bertatik, 24 urterekin;  baina bertan jaio eta hezi izanagatik, han bizi naizela sentitzen dut oraindik ere.  Tinduffeko errefuxiatuen akanpalekuetan bizi nintzen, baina osasun arazoak medio atera nintzen lurraldetik, istriputik sendatzeko. Hango baliabideak oso murritzak dira.

Nolakoa izan zen bidaia?

Amurriora ez nintzen zuzenean etorri. Badajozen bi hilabete eman nituen, hegazkinak han uzten baikaitu. Amurrion izeba bat nuen, horregatik etorri nintzen hona. Denbora bat pasata, ordea, Badajozera itzuli behar izan nintzen paperak eskuratzera.

Migratzaileentzat “paperak lortzea” ez da prozesu erraza, ezta?

Ez. Horregatik ni han-hemenka ibili behar izan naiz, lana bilatzeko. “Paperak lortzeko” hiru urtez hemen erroldatua egotea eskatzen digute, eta lan kontratua. Horregatik, Badajoz eta Andaluziara jo behar izan nuen lan bila. 2010ean Amurrion finkatzea erabaki nuen, ezkondu eta seme-alabak izan nituenean.

Nolako egoera bizi duzue Tinduffen?

Oso txarra. Hango klima ezberdina da, beroa jasanezina da. Uda gainontzeko urtaroak baino sufrituagoa da. Ez dugu apenas urik, aire giroturik… edatea eta dutxatzea dira bizirauteko modua.

Eta errefuxiatuen akanpalekuetan?

"Oztopo handiagoa da aurreiritziena hizkuntzarena baino. Jendeak uste du gizarte laguntzak lapurtzera etorri garela, eta ahaztu egiten zaie jaten duten arraina Afrikakoa dela, edo oporretan doazen hondartzetako area gure lurretatik garraiatu dutela"

Bizi ezik, zaila da azaltzen: oso egoera gogorrean bizi gara. Urte asko daramatzagu borrokan… urtero esaten dugu hau bukatuko dela, baina berdin jarraitzen du denak. Gobernuz Kanpoko Erakundeek eskubideez hitz egiten dute, baina hitzak baino ez dira. Une honetan, okupatutako saharan zer gertatzen den ezkutatu egiten da, ez da gatazka politikoaz hitz egiten.

Gatazka politikoak zer nolako eragina izan du zuen egunerokoan?

Facebooken zuzenean ari dira emititzen, begira… Polizia jendea kolpatzen ari da, zaurituak daude uneoro… 2005etik ez dut ikusi telebista programa bat ere ez eguneroko albistegietan gatazka lantzen. Ez al dugu eskubiderik pertsona eta herri gisa? Gu ez gaude Europan nahi dugulako, eta ez da justua. Eskubideak hitzak baino ez dira. Espainia da guzti honen erruduna, Sahara Marokoarren esku uzteagatik. Ez zaie interesatzen gure gatazka, horregatik isiltzen dute. Ea iristen den soluzioa... baina zaila ikusten dut.

Nolakoa da saharar komunitatea?

Amurrion 20 familia saharar gaude.Jende oso umila eta irekia gara, Andaluziarrak bezalakoak. Beti gaude laguntzeko prest… hemen ez dakizue hori egiten. Niri oraindik ez zait inor hurbildu laguntzarik behar dudan galdetzera.

Zuena ez den hizkuntzan komunikatu beharra, oztopo al da harremantzeko?

Bai eta ez. Guk Hassania hitz egiten dugu, baina Saharan gaztelera eta arabiera erakusten dira eskolan. Herritarrek ezagutu gabe epaitzen gaituzte, oztopo handiagoa da aurreiritziena, hizkuntzarena baino. Jendeak uste du gizarte laguntzak lapurtzera etorri garela, eta ahaztu egiten zaie jaten duten arraina Afrikakoa dela, edota oporretan doazen hondartzetako area gure lurretatik garraiatu dutela. Eskerrak eman beharko lizkigukete.

Jaioterriak bizitza baldintzatzen du?

Bai, dudarik gabe. Ez baduzu dokumentaziorik, ez zara inor. Ni, adibidez, haurdun etorri nintzen, zentimo eta diru sarrerarik gabe… Caritasera, Gurutze Gorrira eta Lanbidera joan nintzen eta inork ez zidan ezer eman. Oso mingarria da gutaz ezer jakin gabe jendeak epaitzea. Urte guzti hauetan bizilagun batek ere ez dit atea jo laguntzarik behar dudan galdetzeko. Hori Saharan ez da gertatzen. Kotxean sartzen naizen bakoitzean beti dago baten bat begira ea zer egitera noan, edo balkoitik kuxkuxeatzen. Guretzat ohorea da jendea alboan izatea, esaterako, orain, akanpalekuan Estatu Batuetako familia bat bizitzen dago.

Mugak, aurrera egiteko muga al dira?

Lehen edonor zen librea herrialdez aldatzeko. Orain guztiz kontrolatua dago, oso zaila da: pasaportea eta bisa behar duzu. Dokumentazioa lortzea ez da erraza, pertsona bakoitzaren egoera mundu bat da...  Guk pittin bat "errazago" dugu gure gurasoek okupazioagatik Espainiako nortasun agiria dutelako; baina askorentzat ezinezkoa da. Argelian, Marokon… dokumentazioa lortzeko 3 urtez egon behar dute lurralde horretan erroldatuta, eta kontratua aurkeztu behar dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Ez da amnesia, monarkia da

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.

Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Eguneraketa berriak daude