Okupatutako herria da Euskal Herria. Iraultza burgesa gertatu zenetik, bi estatuen botere militarra izan da Euskal Herriaren burujabetza azpiratu duena. Erresistentziak ere asko izan dira, ordea, eta ugari izan dira, era berean, arrazoi horrengatik, espetxeratuak, torturatuak eta erailak. Baina gure herriak okupaturik jarraitzen du.
Egun, Bardeak NATOren hegazkinen entrenamendu zelai izaten jarraitzen du, eta 1,500 efektibo militar daude EAEn; Nafarroan, berriz, 690. Eta ezin ahaztu polizia indarrak, denak ala denak, edozein momentutan gerra egiteko prestatuak. Ezkutuan egoteak ez du esan nahi existitzen ez denik.
Okupazio hitza darabilgu, bere esanahiak dioen bezala, leku batera sartu eta instalatzea edota jabetzea esan nahi duelako. Gaitasuna bereganatzen dutelako gure lurrak, gure kaleak eta gure instalazioak haien interesen zerbitzura jartzeko. Guk, klase burgesa eta haren interes kapitalistak ikusten ditugu, “haien” horren atzean. Baina, nola ulertu hori, berezko ongizate estatu batean? Bada, Estatua inoiz ez delako neutrala. Eta Estatuaren administrazio politiko zein militarrak, Estatuaren klase interesei erantzuten dietelako. Produkzio modu kapitalistan, klase burgesari hain zuzen. Hau esanda, okupatutako herri bat garela esaten dugunean, desjabetutako herri bat garela esaten ari gara, bortxaz desjabetua izan den herria.
"Okupazioa ezin da gertatu bertako jendearen laguntzarik gabe, eta, zentzu horretan, Euskal Herria ez da izan salbuespena"
Dena den, okupazioak ez du soilik okupatuaren eta okupatzailearen rola agerian uzten. Ondorioak eragiten ditu okupatutako herrian ere. Horren adibide garbia da kolaboratzailearena. Okupazioa ezin da gertatu bertako jendearen laguntzarik gabe, eta, zentzu horretan, Euskal Herria ez da izan salbuespena. Hemen, asko izan dira, bai Estatu frantses, bai espainolarekin kolaboratu duten enpresari, politikari zein borreroak. Horiek denak jarri dira klase burges menperatzailearen interesetara, pastelaren zati bat berenganatzeko.
Bestalde, aipatutako horiek denak, fase inperialistan, munduko finantza globalizatuaren parte dira, eta horrek nazioarte mailan politika inperialistetan parte hartzera daramatza. Hala, haien estatuetako defentsa ministerioak haien zerbitzura jartzen dira. Mendebaldeko Europa hertsiki lotuta egon da Amerikako Estatu Batuen kanpo politiketara, XX. mendearen erdialdetik; horrek azaltzen du Estatu espainola eta frantsesa NATOko kide izatea, garai hartatik. Baina biek defendatzen dituzte haien estatuetako burgesien interesak nazioartean, eta ikusi ditugu ondorioak: Serbia, Afganistan, Irak, Libia, Mali, Siria, Yemen, errefuxiatuak, bortxaketak, gatazka sozialen gorakada, salerosketak…
Hori guztia posible bihurtzeko, ezinbestekoa da armen ekoizpena. Eta, adibidez, Espainiako Estatuaren ekoizpen militarraren zati handi bat euskal lurraldean egiten da. Era berean, ez dezagun ahaztu zentzu komuna egituratzen duten masa komunikabideek, aditu sortuek edota sistemarekiko lerrokatuta dauden soldatapeko intelektualek jokatzen duten papera, baita unibertsitate eta azpiegituren erabilera militarra ere.
Esandakoak esanda ere, artikulu honek ez du artikulu etsikorra izan nahi. Isilpeko mundu honetan, badelako, noizean behin, makinariaren engranajeak oztopatzeko gai izan den herri bat. Intsumisoen borroka edota 86ko NATOren kontrako ezezko nabarmena honen adibide dira. Beraz, borrokarako deia ere egin nahi da.
Hilabete honetan, Gasteizko Arakako Kuartel Militarrean, Valentziako Béteratik etorritako mila efektibo militar daude, NATOrentzako maniobra militarrak egiten. Sekretupean, inperioaren alde eta munduko langileriaren kontra, lanean. Horregatik, garrantzitsua izango da mobilizazioetan parte hartzea. Zoritxarrez, haien lanak amaituta, alde egingo dutela pentsatuko dugu, baina Euskal Herriak okupatuta jarraituko du.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]