Bakegileen izenean herritar talde batek Frantziako zergen egoitza okupatu du Miarritzen goiz honetan. Ekintza euskal presoen alde dela adierazi dute, eta iragan hilean zio berarekin Baionako suprefeturaren aurrean egindakoaren ildokoa da.
Bakearen Artisauak eta Bake Bideaneko kideak euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuekin sartu dira egoitzara goizean eta eguna pasa dute bertan. Bertaratzeko deia luzatua zieten herritarrei, gaua zergen egoitzan pasatzeko asmoz, baina polizia etorri da eta 19:00tan hasi da ekintzaileen kanporatzen. Iurre Bidegain kazetariak txio bidez eman du unearen berri:
Banaka kanporatzen ditu poliziak @Artisans_Paix -ak.
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) April 1, 2022
Husten ari dira goizetik okupatu duten Frantziar Estatuko zerga etxea pic.twitter.com/JRZs0vLcH7
Iragan abenduan iragarri zuten bakegileek beste estrategia bati helduko ziotela, eta jadanik bi ekintza egin dituzte haren itzalean. Lehena iragan otsailaren 18an egin zuten Baionako suprefeturaren aurrean, eta hau da bigarrena. Okupatzaileek galdegin diote Frantziako Gobernuari ea non diren euskal presoekiko bere konpromisoak, adieraziz bake prozesua aspaldi hasi zela Aieteko Konferentzian eta badela ordua urrats sendoak emateko.
Gogorarazi dute, halaber, Yvan Colona preso korsikarraren heriotza Frantziako Gobernuaren espetxe politikaren ondorio izan dela, eta berretsi dute ekintza mota honekin jarraituko dutela espetxe politika aldatu arte. Azpimarratu dute, gainera, Unai eta Jon Parot anaiak eta Jakes Esnal presoak espetxean direla azken 32 urteetan, eta haien askatasuna eskatu dute.
Gaua bertan pasatzeko asmoa agertu dute, 19:00etan afari partekatua egingo dutela eta ondoren Barrura begiratzeko leihoak dokumentala ikusi. Bihar goizerako, aldiz, Hazparneko Harane plazara eta Urruñako Intersport aitzinera deitu dituzte herritarrak.
Beheko txioan ikus daiteke okupazioaren hasiera eta ekintzaren azalpena eta ondorengoan nola ari diren prestatzen gauerako:
?Miarritzeko Finantza Publikoen zentroaren okupazioa hasi dugu goizean.
??32 urteren ondotik, Ion, Jakes eta Unai etxean nahi ditugu!
?Jendea behar dugu ekimenarekin segitzeko. Zatozte! https://t.co/fm4ATCma3X pic.twitter.com/eeZaA8x3Qq
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) April 1, 2022
Kosta ala kosta, gauerako puskak ekartzen ari dira Bakegileak. Les artisans de la Paix se préparent pour la nuit. pic.twitter.com/ddpf7Zkowp
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) April 1, 2022
Scientia funts pribatuak Bilboko San Pedro Apostol eskola erosi, eta langileen eskubideak eta hezkuntzaren kalitatea hondatu dituela salatu dute. Bederatzi hilabete daramate langile batzuk soldatarik gabe, eta Eusko Jaurlaritzaren esku-hartze eza kritikatu dute.
Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Bortxaketen kasuentzako bideratu daitekeen kartzela zigorrik gorena jarri diote senar-ohi Dominique Pelicoti; eta beste 50 bortxatzaileei dagokionez, guztiak dituzte erruduntzat jo, baina fiskalak galdetzen zuena baino apalagoak dira zigorrak. Hiru hilabetez iraun du Mazango... [+]
ARGIAren taldeko kide den Iametza teknologia berriak erabiltzen dituen komunikazio enpresa da.
Sortzen eta Ratioak Jaitsi 0-18 elkarteek Legegintzako Herri Ekimen bitartez egin dute eskakizuna eta alderdi guztiek agerraldia onartu dute. Europar Batasunak Foru Gobernuari ratioak murrizteko egindako gomendioan du oinarria nafar gurasoen aldarrikapenak.
B&B Trends lantegiaren jabeak iragarri du hartzekodunen konkurtsoan jarri duela lantegia, "ondare desegonkortasuna" argudiatuta.
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.
Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]