Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomikoa, Errendimenduaren gizartea saiakera eta eskola segregazioa aztergai aste honetako Lanaren Ekonomian. Berrikuntzekin dator ikasturtea BilboHiria eta Hordagoko elkarlanean.
Hazkundea. Eusko jaurlaritzak urrian argitaratutako datuen arabera, Barne Produktu Gordinaren joera beherakorra da; ez da ezta %3ra iritsiko. Hilabetez hilabete murrizten ari da; industriaren joerak behera egin du eta zerbitzu sektorea (merkataritza, ostalaritza eta garraioa biltzen dituen adarrak) moteltzeko joera garbia erakutsi du. Gora egin duen bakarra eraikuntza da. Datu hauek gure eredu ekonomikoaren mugak adierazten ditu: espekulazioari lotuta eraikuntza gora; industria beren norabide beherakorra jarraitzen du; eta turismoak bultzatu behar zuen sektorea ez doa batere ondo. Saldu ziguten ekonomi eredu arrakastatsuaren porrota gero eta ageriago dago.
Bizitzeko kostua gora, hazkunde ekonomikoa behera : euskal ekonomia, Jaurlaritzaren Koiuntura Di-DA batean txostenaren arabera, txarrera egingo du: hazkundea murriztu eta oinarrizko bizi kostuak handitu
Enplegua. Txostenak emandako datuak nahiko tranpatiak dira. Lanpostuei buruz hitz egiten du, baina ez hauen jardunaldia, behin-behinekotasun edo soldata mailei buruz; horrek eman nahi den irudia leuntzen du. Azken urtean 20.000 lanpostu sortu direla aipatzen dute, baina enplegu motari buruz ezer ez. Ez da enpleguaren irudi fidel bat eskaintzen.
Bizitza kostua. Inflazioa, hau da, prezioen igoera orokorra, %2,2koa izan da, joera gorakorrekoa. Larriena da etxebizitza, ura, argindarra eta garraioa %5 igo direla. Igoera honek errenta ertain eta baxuko pertsonak kolpatzen du, hazkunde nabaria baita. 2017an hilean 600 euroko errenta ordaindu bazen, aurten 30 euro garestiagoa izango da; energian 80 euro ordaindu beharrean, 84; uran 40 eurotik 42... hiru elementu hauek kontutan hartuz, adibidez, hilean 36 euro gehiago ordaintzen dira; baina soldaten hazkundea edo, ez da eman, edo oso murritza izan da, %1en inguru. Noski, kontutan hartu gabe azken hamarkadan soldatak ez direla igo, soldata errealak jaitsi baitira.
Aurreikuspenak. 2019rako aurreikuspenak ez dira batere onak. Familien kontsumoa eta barne eskaria, langileen egoera neurtzeko tresna gisa har daitezkeenak, behera egingo dute: lehenengoa, %2,6tik %2,1era; barne kontsumoa, %2,9tik %2,4ra. Hazkunde ekonomikoa asko geldituko da ere, %2,8tik %2,3ra. Gainera, inguruko herrialdeen egoera ere beherakorra izango da, gure ekonomian negatiboki eraginez.
Laburbilduz. Gobernuko politikarien hazkunde sendoa aipatzen dutenean, gezurretan ari dira; egoera oso ahula da eta gutxi barru beste krisialdi ekonomikoa emateko aukerak gero eta handiagoak dira.
Bilbo hiria irratian egindako saioaren lotura hemen:
Iruñeako Katakrak editorialaren eskutik dator La sociedad de rendimiento : cómo el neoliberalismo impregna nuestras vidas saiakeraren itzulpena (Friedrich et al., 2018). Maiatzean argitaratutako lan itzela da hau, lehentasunezko eta ondorio sozial eta kultural aunitzeko gaia jorratzen duena. Errendimenduaren efikazia eta optimizazioaren efizientzia bereizketatik abiatuta – emaitzak helburuarekiko duen harremana, bata, eta bitarteko baliabideekiko duena, bestea–, Boltanski eta Chiapelloren Kapitalismoaren izpiritu berria gogoratzen du autore alemaniarrak bere hitzaurrean. Kapitalismoak arte kritika berreskuratzeko egin duen eraldaketa nabarmentzen dute autore frantziar horiek, eta benetakotasuna, malgutasuna, autonomia, auto-errealizazioa eta osotasuna bezalako jarrerek sistema ekonomikoaren antolakuntza eguneratzeko nola balio izan duten aztertzen dute.
Saiakeraren bigarren atala zortzi autoreek egindako Norbanakoaren optimizazioa artikulu sortarekin osatuta dago, mugikortasuna, errendimendua, klase borroka, neurokultura, anti-terapia, amatasuna eta zaintza, merkantilizazioa eta kirola bezalako gai anitzak jorratuz. Liburuaren lehengo atalaren zati batzuk nabarmenduko ditugu orain, Sebastin Friedrich berak egindako Errendimendu gizartearen hiztegia-ren zenbait hitzen irakurketa garaikidea egiten.
Business Punk : Izen honetako ekonomia eta bizi estiloak jorratzen dituen aldizkaria da Business Punk. Enpresari, nagusi eta zuzendari modernoei zuzendutakoa da. Non geratu dira garai fordistako nagusi zurrun, lodi eta erretzaileak ? Gaurko nagusiak beste maskulinitate berritu batetik abiatzen dira: zoroak, irekiak, kirolariak, lasaiak, alaiak, liberalak, toleranteak eta, noski baietz, kosmopolitak dira gaurko kapitalismoaren antolatzaileak.
Kafea eta dopina gaurko lan tresna giza edo jateko kontzientzia berritua, gimnasioak eliza bihurtu diren garai honetan, hiztegian agertzen diren beste kontzeptu batzuk dira. Lan munduan ospea izateko beharrezkoa dan flow -a aipatzen da ere bai, estajanovismo posmodernoaren langile perfektuarena. Beti ondo dagoena eta ondo pasatzen duena, erronka berrien maitalea, edo nagusiek goraipatzen duen himnoak miresteko behar dan enpresa abertzalea da.
Ibilbidea. Carrière hitz frantzesatik artuta, gaur egun lan eta enpresa munduan osatuko beharreko estrategia oso baten beharra nabarmentzen da atal honetan. Coacher on bat bilatu, eta trepan kulturan murgildu behar dira gaur eguneko aldi baterako, azpikontratatu edo autonomo langileak. De la necesidad virtud esaerari jarraituz, etengabeko aldaketa eta intermitentziak modan jarri dira kapitalismo garaikidean.
Loturarik gabeko esperientziak maite dute hiper-modernoek, eta jabetza edo edukitzearen pentsamendutik ustezko askapena bilatzen dute (...) Baina ze ondorio ditu honek egungo familia berri edo zaharretan, elkarrekin bizitzeko joera hegemonikoetan?
Maitasuna. Ez, lehiakortasuna eta indibidualismoaren ideologia ez da harreman pertsonaletan eteten. Chicago Boys berekoien garaipena neoliberalismoaren aroaren mantra intelektuala da. Loturarik gabeko esperientziak maite dute hiper-modernoek, eta jabetza edo edukitzearen pentsamendutik ustezko askapena bilatzen dute. Desenfrenoa, gorputzen kontsumoa eta askatasun osoa da haien leitmotiv nagusia. Baina ze ondorio ditu honek egungo familia berri edo zaharretan, elkarrekin bizitzeko joera hegemonikoetan? Zita on-line-eko sareetan bukatzen dira halako joera libre eta beraien buruak aurrerakoitzat duten hainbeste lagunak. Egungo amildegi sozio-afektiboaren maitasun segmentaturako gune hotz eta bakartiak. Matching teknologietan, hau da algoritmo batean, oinarritzen dira egungo bizi harremanak, elkar ezagutzeko aukera murriztuak eta tristura sexuala dakarte hainbestetan.
Gazte ikertzaileak dira aro neoliberalaren izaki propotipikoak. Izenaren ospea etengabe elikatu behar dute, artikuluak argitaratu, hitzaldietan parte hartu eta very important people-ekin harremanak izatean datza beraien etorkizuna. Prokrastinazioa da haien ezinegon iturri nagusia, hainbeste ikasle, kontsultore, zerbitzu langile eta freelance-ekin partekatutako egunerokotasunezko joera nagusia. Erabaki garrantzitsuak eta lan nekagarrienak geroratzen dituzte etengabe, eta beraien sareak elikatzen, kafe arinak irensten eta posta-elektronikoak erantzuten igarotzen dute orduak eta orduak. Jorge Moruno-k aztertutako denbora falta etengabean bizi dira, ez dute jada nagusi edo arduradun fordistaren bizkarreko hatsa sentitzen. Lankideen artean kontrolatzen dira elkar, auto-exijentziaren beharra dute gidari. Gero eta azkarrago bizitzen dute, gero eta betebehar gehiagoz arduratzen dira, eta, hala ere, gero eta denbora gutxiago dute familia edo lagunekin egoteko, benetan gustuko duenarentzako tarte lasaiak hartu eta gozatu ahal izateko.
Beheko klaseak. Owen Jones kazetari ingelesaren chavs dira estereotipo hegemoniko horien bazterretan geratzen direnak. Barriobajeroak deitu izan dira Bilbon betidanik, eta Negak aldarrikatzen duen choni eta cani-ekin bat etortzen dan estereotipo baztertzaile klasista da izen guzti horien atzean dagoena. Laguntza sozialetatik aprobetxatzen dira, “nahi dutelako dira pobreak”, drogazaleak, kartzeletatik noizbehinka igaro izanak edo igaroko direnak, eskola absentismoaren tolerante edo praktikanteak, alperrak, gaixo mentalak josita... Gure errendimenduaren gizarteak sortzen dituen moldatu gabeak dira, diziplinatu ezinekoak. Polizia, epaile, psikiatra, erizain eta zerbitzu sozialen publiko potentziala dira, mundu alaitsu honen jai etengabea jarraitu ahal izateko sufritzera kondenatuak.
Mikel Garcia Idiakez da eskola inklusiboaren aldeko borrokari jarraipena ematen duen Argiako kazetaria, zenbait lankideekin batera. Urteak daroate eskola segregazioa aztertzen, eta ia hogei erreportaje egin dituzte, eragile anitzen testigantzak eta salaketen ingurukoak. Oso beharrezko ekarpena.
2016an abiatzen da gai honen jorraketa, Gasteizen antolatu ziren lehenengo mobilizazioak aztertzeko. Hesiak elkarbizitzari artikuluan, Gasteizko ikastetxeetan haurrak jatorriaren arabera segregatzen direla salatzen zuten eskola publiko guztien guraso elkarteek. Klase gatazka, etniatik harago doan kontu bat dela nabarmentzen zuten, eta itunpeko sarea publikoarekiko dituen aldea gero eta handiagoa dela medio, laster lehertu daitekeen bonba bat dela azpimarratzen zuten baita ere.
Ezezko borobila jaso du Zubiak Eraikiz plataformak, haien ekimenari babesa adierazi dioten 17.000 herritar eta hezkuntza munduko hamaika eragileekin partekatutako porrot politikoa.
Hurrengo artikuluetan, hezkuntza munduko eragile publiko zein pribatuen inguruko azterketak egiten ibili da Garcia Idiakez. Sare publikoaren eragile eta kontseilu anitzek adierazi dutenari arreta jarriz, ikastolek eta kristau eskolek segregazioaren aurkako neurriak hartzeko arrazoiak azaleratzen dituzte bere artikuluek. Eskola Publikoaren aldeko plataforma eratu zenetik, haien lanketa eta mobilizazioei jarraipen itzela egiten jarraitu du Argiak, Hala Bedi bezalako beste komunikabide herrikoekin elkarlanaren bidez ere. Klase gatazka edo aporafobia, txiroenganako fobia, eztabaida publikoaren lehen lerroan kokatzeko lagungarriak izan dira ekarpen hauek.
Orain dela zortzi hilabete Zubiak Eraikiz herri plataformak Eusko Legebiltzarrean eskola publiko eta inklusiboaren aldeko ILP bat aurkeztu zuenean, haiengana jo zuten Argiako kazetariek, gatazka hau azaleratzeko. Denon ahoan jartzeko erabilgarria izan den ekimen honi merezitako arreta eskaini diote. Save the Chliden-ek egindako txostena, mobilizazioen areagotzea, ikastolen ikuspuntua eta orain dela bi aste Eusko Jaurlaritzak ekimen legegileari, ILP-ari, ukatutako bidea ere izan dute aztergai. Eusko Jaurlaritzan kokatu dira kritika nagusiak azken aste hauetan, eskola segregazioa gutxitzeko inongo neurririk ez duelako artu nahi. Aukera galdu zen urriaren 4ean eskola segregazioaren aurkako plataformak Legebiltzarrean egindako agerraldian.
Ezezko borobila jaso du Zubiak Eraikiz plataformak, haien ekimenari babesa adierazi dioten 17.000 herritar eta hezkuntza munduko hamaika eragileekin partekatutako porrot politikoa. Itunpeko ikastolek Jaurlaritzarekin bat egin dutela da zenbait eremuetan min gehien sortu duena. Noiz arte atzeratuko da ghetto eta bunker eskolen arteko aldeak murrizteko neurri zehatzen aplikazioa ? “Nork daki”, erantzun du Garcia Idiakez-ek Bilbo Hiria irratian egindako elkarrizketan. “Hezkuntza Legeak zirriborroa ez duen bitartean”, eta egungo ahultasun legegilea ikusita, urteak itxaron beharko dute borroka honi heltzen dioten eragile eta sindikatuek. Gizarte klasista baten oinarri sendoak egonkortuz, PNV-k gidatutako Eusko Jaurlaritza bonba lehertzearen zain geratuko da. Polizia eta errepresio judizialaren bidez kudeatuko du neurri sozial eta sektorialekin saihestu ahalko litzatekeen arazoa. Konpontzeko urratsak antolatu beharrean, neoliberal klasista hutsak direla argi utzi digute azken asteetan.
Asteko sindikalagenda: Grebak
Albiste hau El Salto-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]
Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]