Oinatz Bengoetxea: “Hazi egiten naiz finaletan, arma inportantea da”

  • Motzean erantzuteko galde-sorta egin diogu Oinatz Bengoetxea pilotariari (Leitza, 1984). Binakako Txapelketa itzela egin du orain arte eta Untoriarekin batera finala jokatuko du igandean, Berasaluze II eta Zubietaren aurka.


2015eko apirilaren 20an - 08:43
"Generazio berri bat heldu da oso-oso fuerte eta pixkanaka hori nabaritzen joango da" (Asegarce.com).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Inoizko Binakako onena duzu aurtengoa?

Nik uste baietz, konpletoena behintzat bai.

Ikuskizuna eman duzu partiduetan.

Saiatzen gara ahal dugun hobekien jokatzen, errematean gauzak ongi ateratzen ari zaizkit eta hori polita izaten da.

Konfiantza kontua? Fisikoa? Burua?

Konfiantza. Momentuak eta momentuak daude, eta momentu ona denean nabaritzen da.

Teknikak ere izango du zerikusirik…

Bai, baina entrenamendu berezirik behintzat ez dut egin. Joko puntuak izaten dira, konfiantza momentuak, eta horiek aprobetxatu behar.

Une gozoak zukutzea komeni beraz, gogorragoak datozenerako?

Dudarik gabe, ongi zaudenean aprobetxatu behar da eta suertea izan dut, aprobetxatu ahal izan dudalako.

Lesio ugariren berri izan dugu txapelketa honetan. Normala da ala exijentzia gero eta altuagoa da?

Partidu asko dira azkenean eta aukeren artean dago lesio asko izatea. Aurten hala egokitu da.

Pilotariei atzerapenak onartzeko edo ez onartzeko garaian faboritismoak daude?

Enpresen kontuak dira horiek, ez dut komentatu nahi…

Beste era batera galdetuta orduan, enpresak dira ahalguztidunak?

Bai, beraiek eramaten dituzte pilota kontu guztiak eta erabakiak beraiek hartzen dituzte. Konforme edo ez, haiek dira nagusiak eta haien irizpideen arabera jokatzen dute.

Final ezohikoa. Ez Aimarrik, ez Irujorik.

Bai, guretzat ona da Aimar eta Juan ez egotea, pilotari ikaragarriak direlako eta horrela aukera gehiago izan dezakegulako. Baina aurkariak ere zerbaitengatik sartu dira finalean…

Aldaketaren seinale?

Bai, generazio berri bat heldu da oso-oso fuerte eta pixkanaka hori nabaritzen joango da.

Finaletan hazi ala uzkurtzen direnetakoa zara?

Nik uste hazi egiten naizela, eta espero dut oraingoan ere hala izatea, arma inportantea delako frontoian.

Bertigoa ala babesa ematen du Miribillakoa bezalako frontoi handi batek?

Jende gutxirekin frontoi hotza da, baina topera dagoenean ongi dago.

Non egongo da txapela janzteko gakoa?

Gako asko egon daitezke. Beraiek jokoa hartzen badute zaila izango da kontra egitea; partidu gogorra espero dugu eta fisikoak zeresan handia izango du.

Finalean ikuskizuna ematera aterako zara ala txapela irabaztera? Uztartu daitezke helburu bat eta bestea?

Ez, ikuskizuna ematera ez, gu partidua irabaztera irteten gara. Horrez gain ikuskizuna ematen bada, hobe.

Noizko emakume pilotarien arteko final bat profesionaletan?

Ez legoke gaizki, ez. Emakumeek pilotan egiteko aukera badute eta hemendik animatu egiten ditut.

30 urte betetzeak on egin dizu pilotari gisa?

Hala ematen du, urte ona daramakit eta hemendik aurrerako urteak ere onak izatea espero dut, gazte sentitzen naiz oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
Espainia eta Frantziako selekzioekin jokatzeari uko egin diote 50 pilotarik

Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Irabazi eta galdu

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte... [+]


Naroa Iturain, pilota epailea
“Emakume epaile gutxi dago, gutxietsiak izateko beldurra dugulako”

Frontoia du habitat Naroa Iturainek (Iruñea, 1992). Pilotaria da, baita pilota epailea ere. Umetan ikusmina piztu zion palak, eta pasioari jarraika, esku-pilotan hasi zen gerora. Alabaina, ia behartuta egin zen epaile, emakumeen arteko neurketak pilotariek beraiek zuzendu... [+]


2023-05-11 | Estitxu Eizagirre
Nola osatzen da Herriarteko Txapelketako talde bat 250 biztanleko herrian?

Maiatzaren 13an Larraul-Azpeitia partidak jokatuko dira Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren baitan, eskuzko modalitatean. 18:00etan hasiko dira partidak Tolosaldeko herri txikian, eta urtetan pilota sustatzen egindako lanaren emaitza izango da: jai handi bat, lehen aldiz parte... [+]


Euskal pilotan selekzioaren ofizialtasuna eztabaidatuko dute, Espainiako federazioa kontra izanik

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]


Euskal Herriko zesta-punta liga antolatu dute, Iparraldeko eta Hegoaldeko lehiaketak bateratuta

Gernika, Donibane Lohizune, Biarritz eta Paueko lehiaketak batu egingo dira Jai Alai League sortuz.


2022-12-15 | Jon Torner Zabala
Ados Pilota klubaren Binakakoa, ETBren programaziotik at

Ados Pilota klubak salatu du ETBk ez duela larunbatean abiatuko den Binakako Txapelketaren partidarik emango eta, ondorioz, Eusko Labelek ez duela txapelketa babestuko.


2022-10-14 | ARGIA
Euskal pilota selekzioa ofiziala izan dadila eskatu dute, Munduko Txapelketaren atarian

Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.


2022-09-23 | ARGIA
Urrian Lapurdin jokatuko den Munduko Pilota Txapelketa, orain arteko anitzena

Urriaren 23tik 29ra Biarritzen jokatuko da Munduko Pilota Txapelketa. Aurtengoaren berritasun dira lehen aldiz bost kontinenteek ordezkaritza izango dutela, ahalmen urrikoek parte hartuko dutela eta emakumezkoek zesta-puntan parte hartuko dutela. Eta lehen aldiz, zuzenean... [+]


Eguneraketa berriak daude