Oinarria zaindu, bidea egiteko

  • Geure Gelatik emakume idazleen liburu azoka ospatu da asteburuan Azkoitian. Hainbat liburu aurkezpen eta solaserako aukeren artean, haur eta gazte literatura izan dute hizketagai Jasone Osoro eta Alaine Agirre idazleek, Xabier Mendigurenek proposatutako hari muturrei segika.

Geure Gelatik emakumeen liburu azoka ospatu da asteburuan Azkoitian. Mahai-inguruan, ezkerretik eskuinera, Xabier Mendiguren moderatzailea; eta Jasone Osoro eta Alaine Agirre idazleak. (Argazkia: ARGIA)

2023ko martxoaren 27an - 10:03

Zail eta konplexu egin dakioke irakurleari, sarri, literatur obra bat leitzea, idazleak hiztegi aberatsegia erabili duelako kasurako, edo idazketarako estilo edo forma arrotza eta konplexua egin zaiolako irakurleari, testua eta ideia bera ulergaitz edo ulertzeko zail egiteraino –ez legoke gaizki komunikabideetako kazetariok ere horri buruz gogoetatuko bagenu–. Finean, posible da irakurzaletasuna apaltzea ere, literatura “soilik intelektualen afizio” bilakatzea, eta eskutik heltzea horrekiko ukapena, irakurtzeari uztea, bide batez esanda. Guztion mesederako litzateke sinpletasunera jotzea, baina horrek, ordea, ekartzen du ere nolabaiteko errezeloa sortzea; aztertu beharko genuke ere zergatik sortzen duen "sinple" idazteak errezeloa, eta zergatik idatzi nahi izan ohi dugun beti zail.

Hiztegi konplexua erabili eta kontu abstraktuez hitz egiten duen idazlea gizona da gehienetan, eta heldua; horixe da irudirik zabalduena. Edo prestigioduna, agian hobe esanda. Eta beste aldean, pentsatzen da, ipuinak idaztea "errazagoa" dela; hau da, haur, nerabe eta gazteei “sinple” idatzi behar zaiela, “erraz”, eta hori egitea ere “erraza” dela. Funtsean, galdera da: literaturaren mundu zabalean, ba al du prestigiorik haur eta gazte literaturak?

“Haurtzaroa desprestigiatuta daukagun bezala, zaintzarekin ere gauza bera gertatzen da, baita haur eta gazte literaturarekin ere”, azpimarratu du Alaine Agirrek. Horri segika, Jasone Osorok: “Komunikabideetan ez da ezer agertzen gazteen literaturari buruz, eta ahaztu egiten zaigu helduen literaturara heltzeko, lehenik, haur eta gazte literaturatik pasa behar dela”.

Galdera friboloetarako tartea

Fribolitateaz mintzatu da dezente Osoro: “Ez dugu izan behar intelektualak; egin ditzagun galdera friboloak”.

Eskolaz eskola dezente aritzen da idazle elgoibartarra berak idatzitako liburuak mintzagai hartuta, baita helduen irakurle klubetan ere, baina batean jasotako emaitza ez du bestean jaso. Gazteek behar dutena da, Osororen aburuz, idazleak gertu sentitzea: “Jakin nahi dute ea bikotekidea dugun, seme-alabak ditugun... eta kontatu behar diegu, zergatik ez, hilekoa jaitsi zitzaigun lehendabizikoan zer sentitu genuen eta horrelako gauzak”. Irakurzaletasuna badoa gertutasunetik lotuta nabarmendu duenez, eta “oso irakurle zorrotzak dira gazteak”.

Agirrek, ikastetxe batean lanean dabilenetik, behin baino gehiagotan pentsatu du bere nerabezaroan: “Gazteek, esan didatenez, liburu hauetan ikusten dute beren burua islatuta, planteatzen diren arazoak ohikoak zaizkielako, ulertzen dituztelako... Nik neuk, idazten jarri izan naizenean, pentsatu ohi dut zer irakurtzen nuen haien adina nuenean eta zer botatzen nuen faltan”. Esaterako, atzera begiratuta, lehengo liburuetan homosexualitatea ez zela batere lantzen uste du Agirrek, eta oso agerikoa zela genero rolen bereizketa, mutilak era batekoak deskribatzen zirela eta neskak bestekoak... Horregatik, “bere tokea” eman nahi izan dio, egungo gazteen larrutan jarrita. “Gauza asko landu daitezke fikzioarekin batera”, azpimarratu du.

Emakumea, plazara

Emakume idazle hutsez osatutako liburu azoka da Geure Gelatik, eta emakume idazleen egoeraz galdetu zitzaien entzulego artetik, ea bereizketarik-edo sumatzen zuten gizonezkoen aldean.

Hitza hartzen lehena izan zen Agirre. “Pentsa, galdera egite hutsak erantzuten du: bereizten ari gara, ez gara iritsi neutralak izatera”, eta adibidetzat jarri zuen katalogo askotan “emakumeentzako liburuak” bezala etiketatzen direla hainbat obra, nobela beltza, poesia edo saiakeraren pare –"hilekoaz idazte hutsagatik ez dute zertan emakumeek soilik irakurri"–. Osorori eman zion hitza azkar batean, esperientzia gehiagorik baduelako sektorean, eta Agirreren erreferente ere badelako Osoro.

1998an argitaratu zuen lehendabiziko liburua Osorok, eta ordura arteko emakumezko erreferenteak gutxi batzuk baino ez zirela oroitzen du; Xabier Mendigurenekin batera zerrendatu eta aipatu zituzten Arantxa Iturbe eta Arantxa Urretabizkaiaren izenak, baina gutxi gehiago, ez zeudelako kasik. Lehen liburua besapean hartuta plaza publikora irten zenean, emakume gaztea izanik, merkatu horretan “zerbait exotikoa” zela oroitzen du –“exotikoa nintzen, udako abesti bat bezala”–. Komunikabide baten titularra izan zen “Emakumea eta gaztea”; pentsa, maila horretaraino. Osoro: “Egoera aldatu da, edo aldatzen ari da, emakume idazleak gero eta gehiago gara, oso onak gainera... baina oso bakarrik sentitu naiz denbora askoan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haur eta gazte literatura
DBHko ikasleak literaturzaletzea helburu duen irakurketa-lehiaketa aurkeztu dute

Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]


Erraldoiek lagunduta eta haurrez inguratuta aurkeztu dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua

Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


Adur Larrea eta Gorka Bereziartua
“Haurrek errazago barneratzen dituzte magia eta ezustekoa”

"Erraldoiei buruzko ipuina nahi dugu, haur txiki nahiz koskortuagoentzat". ARGIAk enkargua egin zien etxekoak ditugun Gorka Bereziartua kazetariari eta Adur Larrea ilustratzaileari. Emaitza: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira. "Gauza berriak probatzeko... [+]


Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azoka iristear da

Saran egingo da urriaren 11 eta 12an, eta aurtengoa laugarren edizioa izango da.


Arrats dibertigarria

"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa. 

Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]


Erasoari aurre egiten

Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]


Nola irakurzaletu ikasleak

Irakurtzen al dute –eta irakurritakoa ongi ulertzen al dute– haur eta gazteek? Eta helduok? Eskolan zein tarte eskaintzen zaio irakurketari eta literaturari? Nola prestatzen da ikasleei eskaintzen zaien liburu zerrenda eta nolako liburutegiak dituzte ikastetxeek,... [+]


Otsoa dator!

Gizakiak istorio kontatzaileak gara, hainbeste, ezen esan ere egin daitekeen narrazio gaitasuna dela gizaki egiten gaituen ezaugarrietako bat. Kontakizunak behar beharrezkoak zaizkigu geure burua eta errealitatea eraikitzeko, eta bereziki aipatzekoa da ipuin klasikoek horretan... [+]


Materialismo histerikoa
Haur euskaldun izatea

Igande goiza Tolstoiren ipuin bat irakurtzen pasa genuen, irakurtzen, euskaraz: “Zenbat lur behar du gizon batek?”. Eta Elena Odriozolaren marrazkiak ezagutu ditu Gulliverren abenturetan ikusi zituelako, Ipuinen harian gozatu. Diskotekero jartzen da gero, maiz, eta... [+]


Ireki dute Urruzuno literatur lehiaketarako lanak aurkezteko epea

Saria bost eguneko literatura-egonaldian parte hartzeko aukera izango da. Guztira hogei irabazle izango dira, eta ikastetxeak ere sarituko dituzte.


Oin bat bestearen aitzinean?

Gure semea irakurtzen hasi zelarik eskolan, bere adineko liburu bila aritu ginen. Horrela agertu zitzaigun etxean frantsesezko Sami et Julie font des crêpes (“Samik eta Juliek matahamiak egiten dituzte”), E. Massonaud eta T. Bontéren lana. Izenburua... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Eguneraketa berriak daude