"Nire ama hizkuntza euskara da, eta niretzako berria izan da gazteleraz lan egitea. Badakit azentua dudala eta azkar hitz egiten dudala, horregatik, ahoskatzen eta mantso hitz egiten saiatu naiz (...) Euskal zineman jendea dago, baina diru-iturriak eskasak badira gauzak mugatu egiten dira. Harrobi izugarria dago, baina jendea kanpora joaten da, aukera berrien bila. Niri euskarazko zinema egitea gustatuko litzaidake, eta egia esan, urtero egiten da zerbait". (2007-09-23)